Renato Martino
Renato Raffaele Martino (Salerno, 1932ko azaroaren 23a – Erroma, 2024ko urriaren 28a) italiar kardinala izan zen.
1957an apaiztu zen eta Zuzenbide Kanonikoko doktoretza jaso zuen. Eliz Akademia Pontifizioan ikasi zuen eta diplomatikoa izan zen Nikaraguan, Filipinetan, Libanon, Kanadan eta Brazilen. 1980an Thailandiako nuntzio eta Segermeren artzapezpiku titular izendatu zuten. 1986an behatzaile iraunkor izendatu zuten Nazio Batuetan. 191ean Estatu Batuek zuzendutako Iraken inbasioaren aurka agertu zen.
2002an Justizia eta Bakerako Kontseilu Pontifizioko presidente izendatu zuten, Erromako Kurian. 2003an kardinal izendatu zuten eta 2005eko konklabean parte hartu zuen. 2006an Pastoral Zainketarako eta Migratzaileentzat Kontseilu Pontifizioko lehendakari izendatu zuten. 2014an kardinal protodiakono bihurtu zen, eta Aita Santu berriaren hautaketa iragarri zuen konklabe baten ondoren.