Rikardo II.a Ingalaterrakoa
Rikardo II.a Ingalaterrakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1377ko ekainaren 21a - 1399ko irailaren 30a ← Eduardo III.a Ingalaterrakoa - Henrike IV.a Ingalaterrakoa →
1377ko ekainaren 21a - 1399ko irailaren 30a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Bordele, 1367ko urtarrilaren 6a | ||||
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma | ||||
Heriotza | Pontefract Castle (en) , 1400ko otsailaren 14a (egutegi gregorianoa) (33 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Westminster abadia | ||||
Heriotza modua | giza hilketa: malnutrizioa | ||||
Familia | |||||
Aita | Eduardo | ||||
Ama | Joan of Kent | ||||
Ezkontidea(k) | Ana Luxenburgokoa (1382ko urtarrilaren 20a - 1394ko ekainaren 7a) Isabella of Valois (en) (1396ko urriaren 31, 1396ko azaroaren 4a - 1400) | ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | Plantagenet | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | monarka | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Rikardo II.a Bordelekoa[1] (Bordele, Akitaniako dukerria, 1367ko urtarrilaren 6a – Pontefract gaztelua, Mendebaldeko Yorkshire, Ingalaterra, 1400ko otsailaren 14a) Ingalaterrako erregea izan zen 1377 eta 1399 bitartean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eduardo, Printze Beltzaren semea zen, eta Eduardo III.a aitonaren lekua hartu zuen. Joanes Gantekoa osaba eta Lancasterko dukea izan zuen erregeorde adin nagusira heldu arte. Ehun Urteko Gerra garaia zen eta 1381ean laborariak matxinatu ziren erregearen aurka, Wat Tyler buru zutela, herriari ezarri zitzaizkioen gehiegizko zergak zirela eta. Haserre hura bera, erlijio kutsuaz oraingoan, adierazi zuten Lollardoek, John Wyclifen jarraitzaileek, garai bertsuan. Rikardo II.a nobleen eta Parlamentuaren aurka borrokatu zen eta absolutismoa ezartzen saiatu zen.
Kanpo arazoetan, hurbiltze ahaleginak egin zituen Frantziako koroaren aurrean. Aginpide gehiegikeria izan zuen azkenean oztopo nagusia eta nobleak aurka matxinatu eta Henrike Lancasterkoa (Henrike IV.a) ezarri zuten errege. Pontefract-eko gazteluan hil zen, preso zegoela, ziur asko pozoitua.
William Shakespearek errege honi buruzko drama bat idatzi zuen (Richard II, 1595-1596).
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bitan ezkondu zen: Ana Bohemiakoa eta Elisabet Valoiskoarekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/11/19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Aurrekoa Eduardo III.a Ingalaterrakoa |
Ingalaterrako erregea 1377–1399 |
Ondorengoa Henrike IV.a Ingalaterrakoa |
Aurrekoa Eduardo, Printze Beltza |
Akitaniako dukea 1376–1390 |
Ondorengoa Joanes Gantekoa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rikardo II.a Ingalaterrakoa |
Artikulu hau Erresuma Batuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |