Edukira joan

Ripley trebea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ripley trebea
Datuak
IdazleaPatricia Highsmith (1955)
Argitaratze-data1955
GeneroaThriller
Jatorrizko izenburuaThe Talented Mr. Ripley
HizkuntzaIngeles
ArgitaletxeaG. P. Putnam's Sons (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Orrialdeak252
FormatuaAzal gogorra
OCLC2529516
Euskaraz
IzenburuaRipley trebea
ItzultzaileaAsun Garikano
Argitaratze-data1999
Orrialdeak316
ISBN9788487484346

Ripley trebea (ingelesez: The Talented Mr. Ripley) 1955ean argitara emandako Patricia Highsmithen eleberria da. Asun Garikanok 1999an euskaratu zuen.[1]

Hainbat pelikuletan azaltzen den pertsonaia da:

1960an Rene Clement-ek Plein soleil izenburupean zinemaratu zuen, Alain Delon , Maurice Ronet eta Marie Laforet-ek antzeztua[2].

1999an Anthony Minghellak The Talented Mr. Ripley izenburupean zinemaratu zuen, Matt Damonek Tom Ripley antzeztua.[3]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Tom Ripleyk arazoak ditu New Yorken, bizitzeko edozer egiteko gaitasun berezia duen arren. Herbert Greenleaf handikiak Italiara joatea proposatu dio, Dickie semea Estatu Batuetara itzuli eta familiaren negozioa zuzentzera konbentzitzeko. Ripley aukera bat ikusten hasi da, zimenduetatik bizitza berri bat eraikitzeko. Italiara iritsi eta Dickie eta haren andregai Marge ezagutu dituenean, lagun arteko harremana hasi du, gezurrak eta trikimailuak erabiliz. Hala ere, Dickie bere konpainiaz eta bere menpekotasunaz nekatzen hasten denean, Ripleyren sentimenduak hankaz gora jartzen dira ohitu den bizimodu berria nola desager daitekeen ikustean. Hori dela eta, bizirik irauteko duen talentua atera beharko du berriro.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

  • Tom Ripley: 25 urteko newyorkotarra; besteen onespena bilatzen du eta aberastasuna eta estatusa nahi ditu. Ez du etsiko horiek lortu arte.
  • Dickie (Richard) Greenleaf: Italiako Mongibellon bizi den amerikar gaztea, Herbert Greenleaf industrialari aberatsaren seme mimatu baina xarmagarria da. Tom Ripley-ren antz fisikoa du. Tomek hil zuen.
  • Marge (Marjorie) Sherwood: Italiako Mongibellon bizi den neska; Dickierenn hurbileko laguna da, eta harekin maiteminduta dago argi eta garbi.
  • Herbert Greenleaf: Dickieren aita, industrialari aberatsa. Tom Ripley bidali zuen Dickie Italiatik etxera ekartzeko, eta gero Italiara joan zen semeari zer gertatu zitzaion jakiteko.
  • Emily Greenleaf: Dickieren ama, leuzemia du eta semea etxean du horregatik.
  • Freddie Miles Italian bizi den Dickieren lagun aberats eta goi-klasekoa. Tomek hil zuen.
  • Bob Delancey: Tomen pisukidea New York, Italiara joan baino lehen.
  • Izeba Dottie: Tom Ripleyren izeba; berak hezi zuen Tom baina oso gogorra izan zen berarekin.
  • Fausto: Dickieri eta Tomi italiera Mongibellon irakatsi ziena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. www.igela.com
  2. Purple Noon. (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
  3. The Talented Mr. Ripley. (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]