Edukira joan

Romeo eta Julieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Romeo eta Julieta
Jatorria
Egilea(k)William Shakespeare
Sorrera-urtea1590(e)ko hamarkada
IzenburuaRomeo and Juliet
Jatorrizko herrialdeaIngalaterrako Erresuma
Ezaugarriak
Genero artistikoatragedia eta melodrama
Hizkuntzaingelesa
Zatiak5 ekitaldi
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaThe Tragicall Historye of Romeus and Juliet (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaVerona eta Mantua
Fikzio-unibertsoaRomeo and Juliet universe (en) Itzuli
Argumentu nagusiaforbidden love (en) Itzuli

IBDB: 7611 Edit the value on Wikidata

Romeo eta Julieta (ingelesez: Romeo and Juliet edo The Most Excellent and Lamentable Tragedie of Romeo and Juliet) William Shakespeare antzerkigile ingelesak 1594-1595 urteetan idatzi zuen tragedia ospetsua da. Elkarren aurka herra bizian diharduten Italiako bi familia nobleetako, Montesco eta Capuleto, seme eta alaba banaren arteko amodioa kontatzen da. Shakespeareren obrarik ezagunenetako bat izan zen bera bizirik zegoen bitartean, Hamletekin batera, eta gehienetan antzezten den obretako bat da. Gaur egun, bere pertsonaiak gazte maitaleen arketipotzat hartzen dira.

Herri xehearen gogoko bihurtu zen berehala drama hau, giza zitalkeriak hautsi nahi duen amodioa heriotzak berak ezin eten dezakeela erakusten duena. Ondoren, beste artista askok landu zuten Romeo eta Julieta gaia. Aipagarriak dira, musikan, Berlioz (1839, koru-sinfonia), Gounod (1867, opera), Txaikovski (1869-1880, orkestra-obertura) eta Prokofiev (1935-1936, balleta) musikagileen lanak. Filmak ere egin dira gai horren inguruan, Franco Zeffirelliren Romeo e Giuletta, besteren artean (1968).

Veronako agintariak
Capuleto etxea
  • Capuleto, etxeko patriarka.
  • Capuleto Andrea, etxeko matriarka da.
  • Julieta Capuleto, 13 urteko Capuletoen alaba, antzerkiko emakumeko protagonista.
  • Tibalt Capuleto Julietaren lehengusua da, Capuleto Anderearen lehengusua.
  • Erizaina Julietaren laguntzailea eta konfidentea da.
  • Rosalina Capuleto jaunaren lehengusina da, Romeoren maitalean istorioaren hasieran.
  • Petri, Sanson eta Gergorio Capuleto etxeko zerbitzariak dira.
Montesco etxea
  • Montesco, etxeko patriarka.
  • Montesco Andrea, etxeko matriarka da.
  • Romeo Montesco, Montescoren semea, gizonezko protagonista.
  • Benvolio Romeoren lehengusua eta lagunik onena da.
  • Abram eta Baltasar Montesco etxeko zerbitzariak dira.
Beste batzuk
  • Anaia Lorentzo Romeoren konfidentea eta frantziskotar monjea da.
  • Anaia Joan, Lorentzoren gutuna eramaten duena.
  • Farmazialari bat, Romeori pozoia saldu nahi ez diona.
  • Koro batek hitzaurrea irakurtzen du lehenengo bi aktoetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]