Edukira joan

Ronnie O'Sullivan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ronnie O'Sullivan

Bizitza
JaiotzaWordsley1975eko abenduaren 5a (48 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaWanstead High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpool player (en) Itzuli eta snooker player (en) Itzuli
Jasotako sariak

IMDB: nm1187003 Facebook: TheRealRonnieOSullivan Twitter: ronnieo147 Instagram: ronnie Edit the value on Wikidata

Ronald Antonio "Ronnie" O’Sullivan (Wordsley, Midlands, 1975eko abenduaren 5a) snooker jokalari ingeles profesionala da. Munduko Txapelketa zazpi aldiz irabazita (2001, 2004, 2008, 2012, 2013, 2020 eta 2022)[1], billar mota honetako aro modernoko jokalari onena izan da, Stephen Hendryrekin batera.

O'Sullivan jokalari profesionala oso gazte bilakatu zen, 16 urte zituela, eta joko-estilo bizkorragatik da ezaguna. Oso goiz irabazi zuen "The Rocket" goitizena (suziria)[2]. Lehen ranking-titulua irabazi zuen, 1993ko Erresuma Batuko Txapelketa, 18 urte bete baino astebete lehenago, bera delarik inoizko jokalaririk gazteena ranking profesionaleko txapelketa bat irabazi duena.

2022an bere zazpigarren munduko snooker txapelketa irabazitakoan, bera da estatistikarik onenak dituen historiako jokalaria: 147 edo jokaldi perfektu gehien; ehuneko gehien, titulu gehien[2].

Publikoak maitatua, baina baita sektore batzuek gaitzetsia, askotan zakar agertu izan delako jokatzean, errespetua galduta epaile edo kontrarioei[3][4]. Depresiorako joera ere erakutsi izan du, jokoa utziko zuelako ohar etengabeak egiten urteetan[5].

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitza pertsonal konplikatuko gizona ere bada. Londresko Soho auzoan hazi zen, non bere aitak (Ronnie senior) sex shop kate bat kontrolatzen zuen. Pub bateko liskar batean gizon bat hil zuen aitak Ronnie nerabe zelarik, eta 18 urteko kartzela zigorrera zigortu zuten jokalariak 16 urte zituenean[6].

1990etan izandako harreman baten ondorioz, alaba bat izan zuen Taylor-Ann Magnus, zeinarekin apenas izan duen harremanik urteetan: Magnus ama izan zen 2018an, eta O'Sullivan beraz aitona, baina ez du biloba hori ezagutu, eta alabak adierazi izan du ez duela nahi ezagutzerik. Beste bi seme-alaba ditu O'Sullivanek, 21. mendean jaioak, Lily eta Ronnie. Hauen ama Jo Langley da, zeinarekin harreman luzea izan zuen Ronniek (Narcotics Anonymous elkartean hasia, desintoxikatzen ari zelarik)[1].

2022an bere munduko zazpigarren txapela lortu zuenean, aita Ronnie eta Lily eta Ronnie seme-alabak bere ondoan egon ziren[7].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Jewers, Chris. (2022-05-08). «Ronnie O'Sullivan's daughter vows to never let him meet granddaughter» Mail Online (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
  2. a b (Ingelesez) «Ronnie O'Sullivan» Sky HISTORY TV channel (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
  3. (Ingelesez) «Mark Selby slams 'disrespectful' Ronnie O'Sullivan after simmering semi-final» Eurosport 2020-08-14 (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
  4. (Ingelesez) «Ronnie O'Sullivan blasted by Mark Williams as 'disrespectful for slagging off tour' after battle at World Championships» The Sun 2020-08-13 (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
  5. (Ingelesez) Retter, Emily. (2022-05-03). «Snooker legend Ronnie O'Sullivan's inner demons and how he fights them» Irish Mirror (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
  6. (Gaztelaniaz) Güimil, Eva. (2021-01-04). «Ronnie O’Sullivan, el héroe del billar que pasó de crecer entre delincuentes a ser el mejor deportista británico de 2020» El País (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
  7. (Ingelesez) Slater, Chris. (2022-05-03). «Ronnie O’Sullivan's dad missed first world title win while in prison for murder» Dailystar.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]