Edukira joan

Rosa Bonheur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rosa Bonheur

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie-Rosalie Bonheur Juana Maria Maribel
JaiotzaBordele1822ko martxoaren 16a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaThomery1899ko maiatzaren 25a (77 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Familia
AitaRaymond Bonheur
AmaSophie Marquis
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Raymond Bonheur
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, marrazkilaria, artista eta eskola zuzendaria
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)École nationale gratuite de dessin pour les jeunes filles (en) Itzuli  (1849ko martxoa -  1860)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakSaint-Simonianism (en) Itzuli
Mugimenduanaturalismoa
Errealismoa
Genero artistikoaanimal art (en) Itzuli

Find a Grave: 44170350 Edit the value on Wikidata

Rosa Bonheur, jaiotzez Marie-Rosalie Bonheur, (Bordele 1822 martxoaren 16a- Thomery 1899ko maiatzaren 25a) Frantziako margolari eta eskultorea izan zen, 'animalière' deitua izan zen bere langintza munduan,[1] animaliak erretratatzen baitzituen gai faborito gisa. Errealismoa landu zuen, kontrol tekniko handiarekin.

XIX. mendean emakumezko artista ezagunena edo puntakoena izan zen kontsideratua.[2]

Bere margolanik ezagunena Goldea Nivernais eskualdean da, lehenik 1848ko Parisko Saloian ikusi zena eta gaur egun Parisko Musée d'Orsay-n dagoena.

Neversen goldatzen.

Sophie Marquis-en eta Raymond Bonheur, [3] marrazkilariaren alaba zen. Aitarekin eta Léon Cogniet-en tailerrean trebatu zen.[4] Bere neba-arrebak hauexek izan ziren: Auguste Bonheur paisaia eta animalien pintorea, Isidore Bonheur eskultorea eta Juliette Bonheur, animalien margolaria.[5]

Amak aita ezezaguna zuen, eta Bordeleko merkatari aberats batek adoptatu zuen. Bonheur-ek uste zuen bere jatorriaren misterioak estatu-sekreturen bat ezkutatzen zuela, odol errealekoa zela, baina, gaur egun, badakigu haren babeslea, Dublan de Lahet, benetan bere aitona zela.[6]

Bonheur familia Saint-Simonianoen talde politikoari atxiki zitzaion. Talde horrek gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-hezkuntza sustatzen zuen.[6] Rosak ikasteko arazoak izan zituen, eta alfabetoa memorizatzen laguntzeko, amak letra bakoitzerako animalia bat aukeratzea eta marraztea proposatu zion. Hau izan zen marrazketarako talentua garatzeko aukera, baita animalienganako lehentasuna ere, horiek izan baitziren beren lan guztien gaia.[1]

Gurasoek harreman onak izan zituzten Bordelen erbesteratutako espainiarrekin, hala nola Francisco de Goya eta Leandro Fernández de Moratín. Azken horrek “ma boule ronde” (nire bola biribila) deitzen zion Bonheuri.[4]

Hainbat urte eman zituen mendian, Château Grimonten (Quinsac), Bordeletik gertu, eta han marimutil ospea irabazi zuen. "Neu nintzen mutilik mutilena" esaten zuen. Izen horrek bizitza osoan jarraitu zion eta ez zuen gezurtatzen, ile motza baitzuen eta habanoak erretzen baitzituen.

Paris eta arrakasta profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1828an, Parisera joan zen bere familiarekin, eta han sortu zuen bere aitak emakumezkoentzako eskola.[3] Hiltegiak bisitatu zituen disekzioak aztertzeko eta animalien anatomiako arkatzez zirriborroak egiteko. Anatomia eta osteologiako unibertsitate-eskoletara ere joan zen entzule gisa.[6] Sasoi horretan, Etienne Geoffroy Saint-Hilaire eta Isidore Geoffroy Saint-Hilaire zoologoak eta naturalistak ezagutu zituen.

1843an eta 1844an, Roueko Erakusketan dominak lortu zituen.[3] Lehen erakusketa 1843an Salonen izan zen. Salonen ere lortu zituen Hirugarren mailako domina 1845ean eta urrezko domina 1848an.[4] Hurrengo urtean, Labourage nivernais (euskaraz Nivernaisen goldean, Orsay Museoa), estatuaren enkargua egin zuen erakusketarako.

1849an Raymond Bonheur aitaren heriotzak, aitak fundatutako eskolaren ardura hartzera behartu zuen.

1853ko Aretoan aurkeztutako Zaldi Azoka lanarekin (MET, New York), nazioarteko ospea izan zuenez, bidaiak egiteko balio izan zion eta Victoria erregina bezalako pertsona ospetsuak aurkeztu zizkioten. Eugenia enperatrizea ere ezagutu zuen, baita Cody koronela ere (Buffalo Bill), siouxen panoplia bat eskaini ziona.

Rosa Bonheurren lan-baimena gizon janzteko

1857an, poliziak baimena eman zion jendaurrean galtzak jantzita agertzeko, lanean ari zela emakume-arropak traba ez egiteko, ganadu-azoketara joaten baitzen, eta hantxe jasotzen baitzituen oharrak.[7] Sei hilean behin, osasun arrazoi-aitzakia jarrita, Parisko Poliziaren Prefektura joaten zen Travestissement delakoaren baimena eskatzera, mediku batek sinatua.[8]

1859an, By-n, Thomery udalerriko ardogintzako hegalean, jarri zen Senean eta Marne-n, eta han jarri zuen bere lantegia. [3]

1867ko Parisko Erakusketa Unibertsalean hamar lanekin parte hartu zuen. Larre-aldaketa aurkeztu zuen, Eugenia Montijo enperatrizaren enkargu pertsonala izan zena. Domina batekin kondekoratu zuten.[3] 1871ko Londresko Erakusketa Unibertsalean ere parte hartu zuen.[3] Haren lanak oso preziatuak izan ziren; hala, 1888an, bere koadro batek 4.200 libra lortu zituen Christie’s-en.[7]

1899ko maiatzaren 25ean hil zen, Byko gazteluan, eta Père-Lachaise-ko hilerrian ehortzia izan zen (74. dibisioa). Lantegi zaharra Rosa Bonheur Museoan dago Byko gazteluan.[3]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Rosa Bonheur Byko lorategian, 1880-90ingurua

Bonheur lesbiana zen argi eta garbi.[9] Bi maitasun-harreman izan zituen, bata Nathalie Micasekin eta bestea Anna Elizabeth Klumpkerekin. Lehena, 1837an ezagutu zuen Bonheur-ek 14 urte zituela eta Micasek 12 urte. Margolari bihurtu zen, bera bezala, eta hil arte (1889) jarraitu zuten. Bigarrena, Nathalie Micas hil ondoren, Anna Elizabeth Klumpke estatu batuarrarekin, hura ere margolaria, harekin ere hil arte bizi izan zen, hamar urte, eta haren oinordeko unibertsala izan zen. Horrek ez zuen inolako eskandalurik eragin, nahiz eta sasoi hartan konbentzioez hain arduratuak izan, Rosa Bonheurrek ospea eta izaera xelebrea zituelako.[10]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1865ean Ohorezko Legioarekin domina lortu zuen lehen emakume artista izan zen, eta 1894an agindu horretako ofizial egin zuten.[11]
  • Espainiako Isabel La Católicaren Aginduko komendadorea.[12]
  • Pensilvaniako (AEB) BBAA Akademiako ohorezko kidea.
  • Anberesko (Belgika) BBAA Akademiako kide izendatua.
  • 1866an, Maximiliano I enperadoreak San Karlos ordenako gurutzea eman zion.
  • Belgikako Lepoldo Ordenarekin kondekoratua
  • Londresko Akuarelisten Errege Akademiako ohorezko kidea
  • BBAA Merezimendua Sajonia-Coburgo-Gotha.
  • 1879an Gambart merkatariak El Cid koadroa (lehen "Lehoi burua" izenekoa) Pradoko Museoari oparitu zion.[13][14]

Bere lanean bilakaera ikusten da: aurrekontu konbentzionaletatik eta akademikoetatik hasi (lehen mihiseetan, Constant Troyonen eraginarekin) eta estilo inpresionistaraino (azken koadroetan).[4]

Haren estiloak eskola errealistaren ordezkari bihurtu zuen. [6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Strickland, Carol.. (2007). The annotated Mona Lisa : a crash course in art history, from prehistoric to Post-modern. (2nd ed. argitaraldia) Andrews McMeel Pub ISBN 9780740768729. PMC 165408871. (Noiz kontsultatua: 2019-08-29).
  2. Janson, H. W. (Horst Woldemar), 1913-1982.. (2004). History of art : the Western tradition. (Rev. 6th ed. argitaraldia) Pearson/Prentice-Hall ISBN 0131826239. PMC 51460547. (Noiz kontsultatua: 2019-08-29).
  3. a b c d e f g Rosa Bonheur (1822-1899): Estrategias para su dinamización y puesta en valor en su museo casa-taller.. .
  4. a b c d «Bonheur, Rosa - Colección - Museo Nacional del Prado» www.museodelprado.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  5. Ilecara. (2019-07-29). «MUJERES QUE HACEN LA HISTORIA - BREVES BIOGRAFIAS: Siglo XIX - Rosa Bonheur» MUJERES QUE HACEN LA HISTORIA - BREVES BIOGRAFIAS (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  6. a b c d (Gaztelaniaz) «Rosa Bonheur, la pintora de animales - MUJERES ARTISTAS» Sara Rubayo - Acercándote la Historia del Arte. 2018-11-21 (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  7. a b Greer, Germaine. (2005). [https://www.worldcat.org/title/carrera-de-obstaculos-vida-y-obra-de-las-pintoras-antes-de-1950/oclc/803694222 La Carrera de obsta��culos: vida y obra de las pintoras antes de 1950. ] Bercimuel ISBN 978-84-932964-3-8. PMC 803694222. (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  8. «Autoriser · Femmes au masculin · MUSEA» musea.univ-angers.fr (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  9. (Ingelesez) «12 Famous Female Painters Every Art Lover Should Know» My Modern Met 2021-03-02 (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  10. «Rosa Bonheur - Biography, Quotations & Art - The Art History Archive» www.arthistoryarchive.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  11. Cabrejas, Carmen; Romanticismo, Museo del. CICLO DE CHARLAS " MUJERES ARTISTAS DEL SIGLO XIX " (II): En la naturalez. (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  12. «Bonheur, Rosa - Colección - Museo Nacional del Prado» www.museodelprado.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  13. (Gaztelaniaz) Marín, Begoña. (2019-07-19). «El cuadro de una pintora francesa oculto 140 años verá la luz en El Prado tras una petición en Twitter» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  14. «Gambart, Jean-Joseph-Ernest-Theodore - Museo Nacional del Prado» www.museodelprado.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]