Russula helodes
Russula helodes | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula helodes Melzer, 1929 |
Basionimoa | Russula helodes |
Russula helodes Russulaceae familiako onddo espezie bat da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 8 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, laster zabaldua, erdian oso hondoratua, geruza leunarekin, opakua, hezea, azala nahikoa bereizgarria, arrosa edo arrosa-gorri kolorekoa, haragitsua, erdian ilunagoa, askotan okre antzeko orbanekin.
Orriak: Meheak, zorrotzak, oso estu, zuri-krema kolorekoak, orritxo askorekin.
Hanka: 7 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 3 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, zuria, purpuraz tindatua edo argia, muin harro grisaxkarekin.
Haragia: Zuria, laster grisaxka, batez ere hankan, zapore garratza, istant baten ondoren, baina ez iraunkorra; usain arinekoa.[1]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik:apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Helodes epitetoa grekotik dator, padura, zohikaztegia esan nahi duen, “elos” hitzetik. Bere habitatagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela gorria eta tamaina handia duten Russula askoren antzekoa izan daiteke: Russula paludosa, Russula sanguinea, Russula rhodopus …
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zohikaztegietan, goroldioetan, urkietatik gertu edo txilardegietan hazten da. Pinus montana delakoekin lotuta dago.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alpeak, Danimarka, Norvegia, Suedia, Finlandia, Estonia, Erresuma Batua, Herbehereak, Errusia.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 373 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Russula helodes: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.