Saint Gonéry kapera
Saint Gonéry kapera | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Defense and Security zone of France | Western defense and security zone |
Eskualdea | Bretainia |
Departamendua | Côtes-d'Armor |
Frantziako udalerri | Plougrescant |
Koordenatuak | 48°50′29″N 3°13′42″W / 48.8415°N 3.22844°W |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | katolizismoa |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00089481 |
Saint-Gonéry kapera Bretainiako Plougrescant herrian dago, Frantzian. Gaur egungo eraikina XV. eta XVI. mendekoa bada ere, aztarna batzuk, esaterako dorrera, XII. mendekoa da. Frantziako Monumentu historikoaren izendapena du.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpotik elementu nagusia dorre trinkoa da. Dorre horrek egurrezko eta berunezko orratza du. Deigarria da baita ere barruko pulpitua. Barrualdean XV. mendeko fresko interesgarriak ikus daitezke. Fresko horietan Testamentu Zaharreko eta Itun Berriko eszenak ikusten dira: munduaren sortzea, Jesusen bizitza, e.a. Margolanak oso ondo kontserbatuta daude eta orain gutxi zaharberrituak izan dira.[1]
Barrualdean ere badira beste interes bereziko elementuak: hilobiak eta erlijio-objektuak.
Kaperaren lagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saint Gonéry kaperaren inguruan monumentuaren lagunen taldea antolatu da. Talde horrek elizaren balioak zabaldu nahi ditu eta bisitariei monumentua ezagutzeko aukera eman nahi dute.[2]
Margolanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Sapai gangaduna.
-
Détail Egiptoko ihesaldia, Jesus amarekin.
-
Azken afaria
-
Azken afariaren zehaztasuna: Judas Iscariote Deabruarekin.