San Mateoren deia
San Mateoren deia | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Caravaggio |
Sorrera-urtea | 1609 |
Izenburua | Szene: Berufung des Hl. Matthäus |
Komisarioa | Matthieu Cointerel (en) |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 340 () × 322 () cm |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | paintings by Caravaggio in the Contarelli Chapel (en) |
Iconclass | 73C7115 eta 11H(PETER) |
Kokapena | |
Lekua | Contarelli Chapel (en) |
Bilduma | San Luigi dei Francesi |
Argumentu nagusia | Calling of Matthew (en) |
San Mateoren deia (italieraz Vocazione di san Matteo) Caravaggiok 1599tik 1600ra bitarte egindako margolana da, non agertzen baita Jesukristok Mateori egindako deia berari jarraitzeko. Erromako San Luigi dei Francesi elizarako pintatu zuen, eta han dago gaur egun ere. Caravaggiok Mateoren bizitzari buruz egindako beste bi margolanen ondoan dago: San Mateoren martiritza eta San Mateoren inspirazioa.
Indar handiko lana da, zeinean nahita bere garaiko ingurune batean kokatu zuen Caravaggiok Mateo apostolua, garai hartako taberna batean, orduko jantziekin jantzitako beste bezero batzuekin dagoela. Jesusek, ordea, itxura klasikoagoa duela dirudi, nahiz eta ez dugun jantzita guztiz ikusten. Jesusen keinuetan dago margolanaren indarra: aurpegi ederreko gizon gazte bat da modeloa, eta eskuaren zeinuan, deia egiteko keinu horretan, Michelangeloren Adamen sorkuntzaren Kapera Sixtinoko unearen erreferentzia argia dago.
-
Michelangeloren eskuak.
-
Caravaggioren eskua.
-
Jesusen aurpegia.