Edukira joan

San Polo

Wikipedia, Entziklopedia askea

San Polo

San Giacomo di Rialto eliza
Venezia
Azalera 0,34 km²
Biztanleria 8.000 (2006)
Dentsitatea 23 529,4 bizt / km²
Posta kodea 30126

San Polo (venezieraz San Poło) Veneziako sei sestiereetako txikiena da.

Izena Campo San Polo plazatik datorkio, Veneziako zabalena San Marco plazaren ostean. Bertan San Polo eliza (San Paulo) ezaguna dago.

Hiriaren jatorrian, San Polo eta Santa Croce sestiereak eremu bakarra osatzen zuten, Luprio izenekoa. Bertan Txit Lasaiaren gatzagak zeuden.

Eremu garrantzitsuena Rialto zubiaren inguruetan dago, auzo hau hiriaren erdigunea den San Marco sestierearekin lotzen baitu. Erdi Arotik merkataritza-gune garrantzitsua da, bertan merkatua, arrain merkatua eta saltoki ugari baitaude.

Auzo honetan daude Rialto zubia, San Giacomo di Rialto eliza (hiriko zaharren kondairaren arabera), Campo San Polo, Santa Maria Gloriosa dei Frari eliza, San Rocco eliza eta Scuola Grande di San Rocco.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]