Santiago Álvarez Fourcade
Santiago Álvarez Fourcade | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Santiago Álvarez Fourcade |
Jaiotza | Bahía Blanca, 1994ko urtarrilaren 17a (30 urte) |
Herrialdea | Argentina |
Jarduerak | |
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria eta zazpiko errugbi jokalaria |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | erdikoa |
Pisua | 93 kilogramo |
Altuera | 188 zentimetro |
Santiago Álvarez Fourcade (Bahia Blanca, Argentina, 1994ko urtarrilaren 17a) 15eko eta 7ko errugbilari profesional argentinarra da, Argentinako CASI klubeko erdilari gisa jokatzen duena. 2013an, hiru aldiz izan zen aukeratua Argentinako errugbi selekzio nazionalarekin . Bere hasierako ibilbidean, Argentinako 2013 eta 2014ko IRB Junior Munduko Txapelketan jokatzeko hautatu zuten, eta Argentina XVen (Argentinako bigarren selekzioa) parte hartu zuen.
Zazpiko errugbian, Álvarezek, 2013an, Dubain egin zuen debuta, World Rugby Sevens Series-en. 2015eko eta 2019ko Joko panamerikarretan ere, domina lortu zuen; 2018ko Rugby Mundu Kopako zazpiko txapelketan jokatu, eta 2016ko eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen[1][2][3][4][5][6]. Álvarez Super Rugby frankiziako Jaguares taldeak ere deitu zuen 2017 eta 2018ko Super Rugby lehiaketetarako. Hala ere, ez zuen agerraldirik egin.
Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du [[Argentina|Argentinako] taldearekin, Fijiko taldearen (urrezkoa) eta Zeelanda Berrikoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatuko dute Argentinako taldea: Santiago Álvarez, Lautaro Bazán, Lucio Cinti, Felipe del Mestre, Rodrigo Etchart Luciano González Rizzoni, Rodrigo Isgró, Santiago Mare, Ignacio Mendy, Marcos Moneta, Matías Osadczuk, Gastón Revol eta Germán Schulz-ek[7][8].
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Sailkapena | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
6. | Zazpiko-errugbia gizonezkoa[9]. |
2020 | Tokio Japonia |
Zazpiko-errugbia gizonezkoa[10]. |
Selekzioarekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldia | Hautapena | JP | Puntuak |
---|---|---|---|
2012 | Argentina U-18 | 1 | 0 |
2013 | Argentina U-19 | 3 | 5 |
2013 | Argentina | 3 | 10 |
2013-2014 | U-20 Argentina | 11 | 10 |
2013-egintza | Argentina 7ko errugbia | 111 | 110 |
Klubekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldia | Kluba | JP | Puntuak |
---|---|---|---|
2017-gaur egun | Jaguars | 0 | 0 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Rio Olympics: Team squads for the 7s» skysports.com 28 July 2016.
- ↑ «Argentina Rugby Sevens Squad for Rio 2016 Olympics» rio2016olympicsonline.com 2016.
- ↑ Waqa, Jovilisi. (2016-07-16). «Argentina Olympics Sevens Squad Unveiled» Last Word on Sports.
- ↑ «Argentina Target Gold with Strong Olympics Roster» Americas Rugby News 2016-07-15.
- ↑ Korir, Patrick. (16 July 2016). «Argentina announces Rio 7s squad» ragahouse.com.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «ALVAREZ Santiago» Rio 2016.
- ↑ «Santiago Álvarez» olympedia.org 2022-02-14an. begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Santiago Álvarez» Olympics.com 2022-02-14an begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Zazpiko-errugbia, gizonezkoa, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ "Zazpiko-errugbia, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santiago Álvarez ItsRugby.co.uk-n
- Santiago Álvarez International Olympic Committee-n
- Santiago Alvarez at UAR. .
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from uztaila 2023
- 1994ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak zazpiko errugbian
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako errugbilariak
- Argentinako errugbilariak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako errugbilariak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako errugbilariak