Edukira joan

Scott Ross

Wikipedia, Entziklopedia askea
Scott Ross

Bizitza
JaiotzaPittsburgh1951ko martxoaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaAssas1989ko ekainaren 13a (38 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaConservatory of Nice (en) Itzuli
Parisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Huguette Grémy-Chauliac (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakorganista, musikaria, unibertsitateko irakaslea eta klabezin-jotzailea
Enplegatzailea(k)Laval Unibertsitatea
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuaKlabizenbaloa
organoa
pianoa

Musicbrainz: 4b01dff1-286c-4a41-a56a-8be74fe27e70 Discogs: 961594 Allmusic: mn0000692104 Edit the value on Wikidata

Scott Ross (Pittsburgh, Pennsylvania, AEB, 1951ko martxoaren 1a - Assas, Montpellierko barrutia, Frantzia, 1989ko ekainaren 13a) estatubatuar piano- eta klabezin-jotzailea izan zen.

Pianoarekin hasi zituen musikako ikasketak, eta bost urte zituela eskaini zuen lehenengo emanaldia. Baina, berehala, klabezinarekin zaletu zen. Hamabi urte zituela, aita hil zitzaion, eta Frantziara joan zen bizitzera amarekin. Nizako Kontserbatorioan (1965-1968), René Saorginekin organoa ikasi zuen eta Huguette Grémy-Chauliac-ekin klabezina. Bere lehenengo saria irabazi ondoren (1968), Parisko Kontserbatorioan sartu zen. Klabezina Robert Beyron-Lacroixekin landu zuen, baxua Laurence Boulayrekin, eta organoa Michel Chapuisekin. 1971n, Brujasko Nazioarteko Lehiaketako lehenengo saria irabazi zuen. Hurrengo urtean, Speciaal Hoger Diploma eman zioten Anberesen. Hura izan zen Scotten debuta kontzertuei dagokionez, eta orobat diskografiakoa. Rameauren lan osoa (1975), Scarlattiren hogeita hamar sonata (1976), Francois Couperinen lan osoa (1978) grabatu zituen. Horrez gainera, irakasle aritu zen 1973. urteaz geroztik Lavaleko Unibertsitatean (Quebec), eta Okzitaniako (1974-1980) eta Borgoinako (1980) antzinako musikako akademietan irakatsi zuen. Kenneth Gilbertekin batera Pièces de clavecin argitaratu zuen, eta Scarlattiren lan guztien bilduma. Diskografia etengabe aberastuz joan zen, organo eta klabezinekoa, batez ere. Zorroztasuna eta fantasia maisutasunez batzea lortu zuen Rossek.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Scott Ross Aldatu lotura Wikidatan