Edukira joan

Silvia Ederra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Silvia Ederra
Bizitza
JaiotzaLizarra1983ko irailaren 8a (41 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitate Publikoa
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 

Twitter: SilviEderra_89 Instagram: xilvi89 Edit the value on Wikidata

Silvia Ederra Urra (Lizarra, Nafarroa, 1983ko irailaren 8a) nafar eskubaloi jokalaria ohia da.[1] 28 urtez jokatu zuen eskubaloian, horietatik 20 profesional gisa.[2]

Urte horietan zehar: Itxako, Mar Alicante, Castro Urdiales, Bera Bera eta Sporting La Rioja taldeetan jokatu zuen.[3]

Lizarrako Nuestra Señora del Puy ikastetxean egin zituen lehen ikasketak, ondoren Nafarroako Unibertsitate Publikoan Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza lizentziatura eskuratu zuen eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Marketina eta banaketa-bideak (on line) masterra egih zuen. Community Manager ikasketak ere baditu.

Kirolari ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Silvia 9 urterekin hasi zen eskubaloian jokatzen. Harrezkeroztik, erabateko nazioartekoa izan zen Espainiarekin, Champions eta Europako lehiaketak jokatu zituen, 13 klub titulu irabazi zituen (5 liga, 5 superkopa eta 3 erregina kopa) eta brontze bat Europako junior mailan.[3]

Urteak Taldea Liga
2000-2007 Itxako
2007-2009 Mar Alicane
2009-2011 Castro Urdiales
2012-2018 Bera Bera Emakumezkoen Espainiako eskubaloi ligaren ohorezko maila
2018-2020 Sporting la Rioja
  • 2020an Lizarrako piboteak kirolari ibilbide arrakastatsua amaitu egin zuen: 13 titulu lortu ondoren, 5 klubetan eta nazioarteko zenbait partaidetza izan ostean. Silviak azpimarratu zuen erabakia "zaila eta oso ondo pentsatua" izan zela, baina pandemiak ezarritako kirol-inguruabarrak kontuan hartuta, "unea zela". Hauxe da eskubaloi jokalariaren agurraren testu osoa:

Iritsi da kirolarioi gutxien gustatzen zaigun unea, agurra, eta are gutxiago pistan egin ezin dugunean, beti amestu izan dugun bezala. Eskubaloian 28 urte eman ondoren, horietatik 20 profesional gisa, eta hainbat gorabehera direla eta, erretiratzeko erabakia hartu dut. Nire bizimodua aldatzeko garaia iritsi dela uste dut, neure buruari eta nireei denbora gehiago eskaintzeko eta nire lan-etorkizunari begira jartzeko. Orain, rol-aldaketa egin eta beste zale bat izatera pasatzen naiz, eskubaloia beste modu batera bizitzera. Eskerrak eman nahi dizkiet denbora horretan nire bidean gurutzatu eta lagundu didaten guztiei. Horiengandik guztiengandik ikasi dut zerbait; Entrenatzaile, jokalari eta zaleengadik. Eskerrik asko guztioi.[2]

  • 2016ko Kirolaren Izarra jaso zuen Bera-Bera bere taldearekin liga, kopa eta Errekopako txapeldun izatea lortu ondoren.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Silvia Ederra – Deporte Cien Por Cien. (Noiz kontsultatua: 2022-09-16).
  2. a b PAMPLONA, DIARIO DE NOTICIAS /. (2020-08-11). «Silvia Ederra se retira tras 28 años en el balonmano» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2022-09-16).
  3. a b Imbuluzqueta, J. J.. (2020-08-10). «Silvia Ederra se retira» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-16).
  4. estudio.447. Silvia Ederra, Estrella del Deporte 2016 | Cope Tierra Estella. (Noiz kontsultatua: 2022-09-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]