Edukira joan

Sukaldaria (telebista saioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sukaldaria
Formatua Telebista saioa
Aurkezlea(k) Joseba Arguiñano
Iraupena 60 minutu
Herrialdea  Euskal Herria
Hizkuntza Euskara
Ekoiztetxea(k) Digytal
TB Katea ETB1
Ordutegia Ostegunetan 22:30ean (2. denboraldiko batzuk asteazkenetan)
Emisioa 2019ko martxoaren 7a –
2020ko urtarrilaren 9a
Denboraldia(k) 1
Atal kopurua 20
Audientzia %1,9 (%5,3 euskaldunak)

Sukaldaria ETB 1en emititzen den telebista saioa da. Karlos Argiñano sukaldari ezagunaren semea, Joseba Arguiñano da aurkezkea eta gastronomiari buruzko saioa da.

2019ko otsailaren 21en Bostekoa programa estreinatu zen ETB 1en. Baina izan zuen audientzia datu kaskarra ikusita, Euskal Telebistak saioaren emisioa bertan behera utzi zuen. Martxoaren 7an ordea, ostegun gauetako hutsunea betetzeko Sukaldaria estreinatu zen 22:30etan.

Saio hau izan da Joseba Arguiñanok euskaraz aurkeztu duen lehenengoa. Aurretik ETB 2n Historias a bocados egin zuen, gaztelaniaz.

Lehengo denboraldiak izan zituen audientzia datu onen ondorioz, 2019ko irailaren 25ean, bigarren denboraldia hasi zen, egunez aldatuta. Asteazkenetan ematen hasi ziren. Hala ere, 4 atal bakarrik eman zituzten eta geldialdia egin zuten. 2020ko urtarrilaren 2an berriro ekin zioten atal berriekin, ostegunetan eta urtarrilaren 9an amaitu zen saioa betirako.

Saioaren azalpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joseba Arguiñano sukaldari eta gozogilea Euskal Herrian barrena ibiliko da txoko ezberdinetako gastronomia ezagutuz eta ikusleei erakutsiz. Astero-astero, herri batera joango da bertako lekuak, jendea eta pertsona horien errezetak biltzera.

ETB 2ko Historias a bocados saioaren euskarazko bertsioa da hau.[1]

Denboraldia Atalak Emisio hasiera Emisio amaiera Audientzia (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 14 2019ko martxoaren 7a 2019ko uztailaren 3a ----- %2,1 (%5,8)
2 6 2019ko irailaren 25a 2020ko urtarrilaren 9a ----- %1,6 (%4,3)
Guztira 20 2019ko martxoaren 7a 2020ko urtarrilaren 9a ----- %1,9 (%5,3)

Atalak eta audientziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. denboraldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 1 Orozko 2019ko martxoaren 7a %1,6 (%5,2)
2 2 Donamaria 2019ko martxoaren 14a %2,0 (%5,6)
3 3 Getaria 2019ko martxoaren 21a %1,6 (%5,6)
4 4 Markina-Xemein 2019ko martxoaren 28a %1,4 (%4,7)
5 5 Legutio 2019ko apirilaren 24a %1,9 (%4,7)
6 6 Tolosa 2019ko maiatzaren 1a
7 7 Mungia 2019ko maiatzaren 8a %0,9 (%2,5)
8 8 Etxarri Aranatz 2019ko maiatzaren 15a %2,1 (%5,1)
9 9 Oiartzun 2019ko maiatzaren 29a %2,5 (%7,1)
10 10 Abadiño 2019ko ekainaren 5a %2,6 (%4,9)
11 11 Orio 2019ko ekainaren 12a %2,6 (%8,6)
12 12 Bergara 2019ko ekainaren 19a %3,1 (%8,0)
13 13 Bakio 2019ko ekainaren 26a %2,4 (%6,8)
14 14 Oronoz-Mugairi 2019ko uztailaren 3a %2,4 (%6,6)

2. denboraldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
15 1 Igorre 2019ko irailaren 25a %1,3 (%3,6)
16 2 Beasain 2019ko urriaren 2a 14.000 ikusle %1,9 (%5,9)
17 3 Lekeitio 2019ko urriaren 9a 10.000 ikusle %1,4 (%3,3)
18 4 Antzuola 2019ko urriaren 16a 8.000 ikusle %1,2 (%3,6)
19 5 Bermeo 2020ko urtarrilaren 2a 7.000 ikusle %1,0 (%2,2)
20 6 Asteasu 2020ko urtarrilaren 9a %2,5 (%7,0)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]