Suspertzeko gatzak
Suspertzeko gatzak beroarekin erraz deskonposatzen den amonio karbonatozko prestakuntzak dira.
Amonio karbonatoa beroarekin deskonposatu egiten da amoniako gasa eta karbono(IV) oxidoa emanez. Amoniakoak eragiten du suspertzea. Prestakuntza moderno gehienak gatzaren ur-disoluzioak dira eta, normalean, labanda edo eukalipto olioen moduko substantziak erantsita izaten dituzte amoniakoaren usaina mozorrotzeko.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatarren garaian jada erabiltzen ziren eta Plinioren idatzietan aipatzen dira sal hammoniacus izenarekin[1]. Erdi Aroko alkimistek ere baliatzen zituzten. Artean ere izan dute isla eta, adibidez, Rembrandt-en Usainaren alegoria koadroan ikusten da nola emakumezko batek konortea galdu duen gizonezko bati gatzak usaintzera ematen dizkion.
Erabilera asko zabaldu zen XIX. mendeko gizartean.
Kirolean ere erabili izan da konortea galdutako boxeolariak esnatzeko esaterako. Egun praktika hori debekatuta dago[2].
Eragin fisiologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gatzak isurtzen duen amoniako gasa inhalatzeak erreflexu bat eragiten du, zeinek sudurreko eta biriketako mukosa-mintzak narritatuz arnasketa kontrolatzen duten muskuluak azkarrago lan eginarazten dituen[3].
Amoniakoa toxikoa da kontzentrazio handitan eta epe luzeko esposizioa hilgarria izan daiteke. Sudur-zulotik oso gertu amonikoa kontzentratua inhalatzen bada, sudurreko edo ahoko mukosak erre daitezke. Horregatik 10-15 cm bitarteko distantzia gomendatzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Plinio Segundo, Caio. (1629). Historia Natural.Traducción de Gerónimo de Huerta.. .
- ↑ (Ingelesez) McCrory, P.. (2006-08-01). «Smelling salts» British Journal of Sports Medicine 40 (8): 659–660. doi: . ISSN 0306-3674. PMID 16864561. (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
- ↑ (Ingelesez) Henman's smelling salt solution. 2002-07-02 (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).