Ténéré
Itxura
Ténéré | |
---|---|
Tiniri | |
Eskualdea | Txad Niger |
Koordenatuak | 17°35′N 10°55′E / 17.58°N 10.92°E |
Eremua | 400.000 km² |
Punturik garaiena | (430 m.) |
Tenperatura gorena | 42,4 °C |
Tenperatura baxuena | 8,4 °C |
Prezipitazioa | 12,3 mm/ur. |
Baliabideak | Gatz |
Ténéré (amazigeraz: Tiniri, eusk: 'basamortu') Saharako lurraldea da, Nigerko ipar-ekialdetik Txadeko mendebaleraino zabaltzen dena. Gaur egun teda eta tuareg herri nomadak bizi dira. Paleolito eta Neolito Aroetako kultura eta arte aztarna garrantzitsuak aurkitu dira.[1]
Mendebaldean Aïr mendiak, iparraldean Hoggar mendiak, ipar-ekialdean Djado ordokia, ekialdean Tibesti mendiak eta hegoaldean Txad aintzirako arroa ditu, guztira 400.000 km²-ko azalera izanik. Basamortuaren erdigunea, Bilmako erga izenekoa, 17°35′N 10°55′E / 17.583°N 10.917°E koordenatuetan dago.[2]
Behin Ténéréko arbolaren egoitza izan zen, munduko zuhaitzik isolatuena zena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Discovery Travel & Livingen Journeys to the Ends of the Earth: The Land of Fear dokumentala