The Final Countdown (filma)
- Artikulu hau 1980ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «The Final Countdown (abestia)».
The Final Countdown (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1980 |
Izenburua | The Final Countdown |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, gerra-filma, misteriozko zinema eta time-travel film (en) |
Iraupena | 103 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Don Taylor |
Gidoigilea(k) | Peter Powell (en) Gerry Davis (en) David Ambrose (en) Thomas Hunter (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Peter Douglas |
Konpainia ekoizlea | Bryna Productions (en) Polyc International (en) |
Ekoizle eragilea | Kirk Douglas |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Scott (en) |
Argazki-zuzendaria | Victor J. Kemper |
Argumentu nagusia | Denbora bidaia, Pearl Harborko erasoa, Hegazkintza, Bigarren Mundu Gerra eta itsasoko nabigazioa |
The Final Countdown (euskaraz Amaierako Atzera Kontua) 1980ko Don Taylor estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. Kirk Douglas, Martin Sheen, Katharine Ross, James Farentino, Ron O'Neal eta Charles Durning aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980. urtea. USS Nimitz hegazkinontzia ohiko ibilbidea burutzeko Hawaiiko itsas-basetik atera da. Handik denbora gutxira, itxura bereziko trumoi-ekaitz batean sartuko dira (berez denboran barna bidaiatzeko zizare-zuloa). Behin ekaitz bitxi horretatik atera ostean, ontziko Yelland kapitaina (Kirk Douglas) eta bere eskifaia 1941eko abenduaren 6an daudela jabetuko dira, hain zuzen ere Pearl Harboreko erasoaren aurreko eguna. Orduan, kapitainari zalantza bat sortuko zaio (aitonaren paradoxa delakoa), Pearl Harboreko erasoan duten 1980eko armamentu eta hegazkin modernoekin japoniar hegazkinei eraso egitea eta AEBak Bigarren Mundu Gerran ez sartzea ahalbideratuz historiaren norabidea aldatzea edota gauzak bere hartan lagatzea.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kirk Douglas: Matthew Yelland kapitaina
- Martin Sheen: Warren Lasky
- Katharine Ross: Laurel Scott
- James Farentino:Richard T. Owens komdandantea / Richard Tideman
- Ron O'Neal: Dan Thurman komodoroa
- Charles Durning: Samuel Chapman senataria
- Victor Mohica: Laino Beltz
- James Coleman (kredituetan James C. Lawrence): Perry tenientea
- Soon-Tek Oh (kredituetan Soon-Teck Oh): Simura
- Joe Lowry: Damon komodoroa
- Alvin Ing: Kajima tenientea
- Mark Thomas: Kullman marine kaporala
- Harold Bergman: kanpailaria
- Dan Fitzgerald: Navy doktorea
- Lloyd Kaufman: Kaufman teniente komodoroa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1980ko filmak
- Don Taylorrek zuzendutako filmak
- Kirk Douglasek antzeztutako filmak
- Martin Sheenek antzeztutako filmak
- Katharine Rossek antzeztutako filmak
- James Farentinok antzeztutako filmak
- Ron O'Nealek antzeztutako filmak
- Charles Durningek antzeztutako filmak
- Harold Bergmanek antzeztutako filmak
- Soon-Tek Ohek antzeztutako filmak
- Peter Douglasek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Denbora-bidaiei buruzko filmak
- Pazifikoko Gerrari buruzko filmak
- Itsasontzietan girotutako filmak
- Hawaiin girotutako filmak
- 1980an girotutako filmak
- 1941ean girotutako filmak