The Ghost and Mrs. Muir
The Ghost and Mrs. Muir | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1947 |
Izenburua | The Ghost and Mrs. Muir |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa, fantasiazko filma, film komikoa, eleberri batean oinarritutako filma, film dramatikoa eta ghost film (en) |
Iraupena | 104 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Joseph L. Mankiewicz |
Gidoigilea(k) | Philip Dunne (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Fred Kohlmar (en) |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Edizioa | Dorothy Spencer |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bernard Herrmann |
Argazki-zuzendaria | Charles Lang |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres eta Ingalaterra |
Historia | |
Nominazioak | |
The Ghost and Mrs. Muir 1947ko filma da, Gene Tierney, Rex Harrison eta George Sanders aktoreek antzeztua, Joseph L. Mankiewiczen zuzendaritzapean. Urte bi lehenago Josephine Leslie idazleak sortutako eleberrian oinarritua dago. 1947ko Argazkigintza onenaren Oscar sarirako izendapena jaso zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. medearen hasiera, Ingalaterra. Lucy Muir (Gene Tierney) alargun gaztea eta berorren alaba txiki Anna (Natalie Wood) Whitecliff herrira aldatzen dira. Alokeran hartutako etxean mamu bat bizi dela jakingo dute bizitzen hasi eta berehala: Daniel Gregg (Rex Harrison) itsas gizona da fantasma. Diru aldetik eskas dabilen unean Lucyk Gregg jaunaren oroitzapenak jasoko ditu gerora salmenta arrakastatsua izango duen liburua itxuratuz: Blood and Swash (Odola eta biharamona). Testua osatu bitartean bata bestearekin maitemintzen dira, nahiz eta ondo jakin ezinezko harremana dela euren artekoa. Orduan Gregg jaunak Lucyrentzako gizon aproposa bilatzea erabakiko du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gene Tierney ... Lucy Muir
- Rex Harrison ... Daniel Gregg
- George Sanders ... Miles Fairley
- Edna Best ... Martha Huggins
- Vanessa Brown ... Anna Muir (nagusitan)
- Anna Lee ... Mrs. Fairley
- Natalie Wood ... Anna Muir (umetan)
- Robert Coote ... Mr. Coombs
- Whitford Kane ... Mr. Sproull
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) The Ghost and Mrs. Muir IMDB atarian
- 1947ko filmak
- Joseph L. Mankiewiczek zuzendutako filmak
- Gene Tierneyk antzeztutako filmak
- Rex Harrisonek antzeztutako filmak
- George Sandersek antzeztutako filmak
- Edna Bestek antzeztutako filmak
- Natalie Woodek antzeztutako filmak
- Vanessa Brownek antzeztutako filmak
- Robert Cootek antzeztutako filmak
- Helen Freeman Corlek antzeztutako filmak
- Stuart Holmesek antzeztutako filmak
- Houseley Stevensonek antzeztutako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Fantasiazko filmak
- Zuri-beltzeko filmak