Tina Turner
Tina Turner, jaiotzez Anna Mae Bullock (1939ko azaroaren 26a, Brownsville, Tennessee – Kusnacht, Suitza, 2023ko maiatzaren 24a) estatubatuar kantaria izan zen.[1] Batez ere, haren ahotsaren indar eta sendotasunagatik eta agertokian eskaintzen zuen ikuskizunagatik ezaguna zen.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia txiro batean hazi zen. Zortzi urterekin, elizako koruan sartu zen. Horrek eskola jazarpenetik, gurasoen abandonutik ihes egiten lagundu zion. Amak erizain edo irakasle izatea nahi zuen. Turner nerabe zela hasi zen abesten. [3] Amona hil eta gero, Saint Louisera joan zen.[4]
Hasierak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saint Louisen, Missouriko rhythm and blues giroan murgildu zen. 1957an, 17 urte zituela, Ike Turner piano- eta gitarra-jotzaileak ezagutu zuen eta berehala kontratatu zuen Kings of Rhythm bandarako. Arropa erosi, hortzak txukundu, ilea aldatu eta Tina Turner izena jarri zion. [3]
Anna Mae Bullock izena aldatu eta Tina Turner haren ordez jarri zidan, gure harremanaren hasieran, nire protestak kontuan hartu gabe. (Tina Turner) [5]
Urtebete geroago ezkondu ziren, eta elkarrekin grabatzen eta kontzertuak eskaintzen hasi, Ike and Tina Turner Revue izenaz. Urte horietan, batez ere rhythm and blues estiloko musika egiten zuen.
Ike & Tina Turner
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1960an bikoteak Ike & Tina Turner izena erabiltzen hasi zen bikotea eta lehen diskoa argitaratu zuten, A Fool in Love. Kontzertuetan eskaintzen zuen ikuskizunagatik, eromenezko dantzan eta arropa deigarriez jantzia agertzen zelarik Tina, ezaguna egiten hasi zen. [6]
Tina Turner musikalki ekoitzi nahian, Phil Spectorrek hitzarmen bat negoziatu zuen 1966an bikote musikalaren managerrarekin, Bob Krasnow Loma Recordseko buruarekin.[7][8] Spectorrek $20.000 eskaini zituen beren kontratutik askatzeko eta Tinarekin egindako saioen kontrol sortzailea edukitzeko.[9] Lomaren kontratutik askatu ondoren, Philles Records etxearekin sinatu zuen bikoteak, hori baitzen Spectorren disketxea.[10] 1966ko martxoaren 7an, Tinakm singlea atera zuen hiru egileren izenpearekin (Phil Spector / Ellie Greenwich / Jeff Barry), "River Deep – Mountain High".[11] Estatu Batuetan ez zuen lortu datu onik, eta izen bereko albuma ez ateratzea erabaki zuten (1969 arte)[12].[13] Hala ere, Erresuma Batuan, abestia arrakasta bihurtu zen, 3. posturaino iritsi zen hit zerrendetan,[12] eta lehen postura Los 40 Principales zerrendan Espainian ere.[14] Herri-eskaria zela eta, Spectorrek Erresuma Batuan kaleratu zuen albuma London Records-ekin, 1966ko irailean.[15]
Hala ere, ordurako arazoak zeuden Ikeren eta Tinaren artean: [5]
Nire bizitzako urte zail horietan, abesti hori grabatzeak begiak ireki zizkidan beste aukera batzuetara. Aske sentitu nintzen, hunkituta, neure kabuz abesteko erronkarako prest. River Deep – Mountain high hartu nahi nuen bidean sartu ninduen. (Tina Turner)
Ezpain hautsiak, begi ubelduak, artikulazio dislokatuak eta tortura psikologikoa bihurtu ziren nire egunerokotasunaren parte (Tina Turner)[4]
1969an, Ike eta Tina rock-jaialdietan hasi ziren agertzen.[16] Northridgeko Newport Pop jaialdian, Woodinvilleko Seattleko Pop Jaialdian eta Amador konderriko Gold Rush rock musikaren jaialdia egon ziren.[17][18][19] 1969ko azaroan, Rolling Stones taldearen biran parte hartu zuten arrakasta handiz.[20][21] Tina sexu-ikur gisa ikusi zuten askok, eta eszenatokiko sentsualtasunak goraipatu zuten.[22][23] Madison Square Gardeneko bira hartako "I've Been Loving You Too Long", kantuaren errepresentazio guztiz etotikoa Rolling Stones-en 1970eko Gimme Shelter dokumentalean ageri da.[24] Madison Square Gardeneko beste kontzertu batean, Janis Joplin bikotearekin elkartu zen eszenatokian eta "Land of 1000 Dances" kantatu zuten denen artean inprobisatuta.. Ikek eta Tinak Rolling Stones eta Beatles taldeen rock abestiak gehitu zizkioten beren errepertorioari harrezkero, eta beren publikoak oso ondo hartu zuen eraldaketa hori.[25][26]
Bikoteak 1971n lortu zuen arrakastarik handiena, Proud Mary kantarekin. [27]
Arrakasta bakarlari gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1978an dibortziatu zen, tratu txar fisikoak eta desleialtasuna salatuta.[2] Handik aurrera bakarlari gisa hasi zen. Hurrengo lan aipagarria Ball of Confusion izan zen (1982).[28] Beste artista batzuen albumetan gonbidatu gisa agertu ondoren, 1984an bakarkako bere lehen disko Private Dancer argitaratu zuen. Arrakasta izan zen, bai kritikaren iritziz, bai salmentei zegokienez, mundu osoan 20 milioi ale baino gehiago saldu eta hiru Grammy Sari lortu zituelako. [2] 1985ean George Miller zuzendariaren Mad Max III filmean parte hartu zuen. [29] 1986an bere autobiografia idatzi zuen, I, Tina, Kurt Loder-ekin batera. [30] Ike eta Tina Rock and Rollaren Ospearen Aretoan sartu zituzten 1991n. 1993an bere bizitzari buruzko film bat estreinatu zen: What's Love Got to Do With It? [31] 1995ean James Bond espioiari buruzko filmaren musika Albert R. Broccolirena interpretatu zuen: Golden Eye.
Eszenatokietatik urruntzen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008an erdi-erretiratu zen eta Tina!: 50th Anniversary Tour mundu-birari ekin zion. Hasiera batean azken emanaldi bat izan behar zuen, hain zuzen ere, Anna Mae Bullockek Saint Louiseko agertoki bat zapaldu eta 50 urtera bere emanaldi profesionala ixteko. Grammy Sarietan eskatu zioten eszenatokira itzul zedin, baina bera ez zegoen ziur. Handik gutxira, Milango Giorgio Armaniren moda ikuskizun batean, Sophia Lorenek agurtu zuen eta aktibo segitzera animatu. Azkenean, Oprah Winfreyk Las Vegasen egindako saio berezi batean, bakarlariak iragarri zuen urte horretan bertan beste mundu bira bat egingo zuela. [32]
Eszenatokietatik kanpokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suitzan hainbat urtez bizi ondoren, suitzar herritar bihurtu zen 2013an. Handik gutxira AEBetako herritartasuna lagatzeko agiriak aurkeztu zituen.[33] Grammy sari bat jaso zuen 2018an egindako ibilbideagatik. [34] 2021ean Rock and Rollaren Ospearen Aretoan sartu zuten bakarlari gisa.[35]
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018an beste autobiografia bat idatzi zuen: My Love Story;[36] baita 2020an autolaguntza liburu bat ere: Happiness Becomes You: a Guide to Changing Your Life for Good .[37]
Musikala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018an, Tina musikala inauguratu zen Londresko West End aretoan: 2019an egin zuen debuta Broadwayn eta geroztik munduko hainbat lekutara joan da. [38]
Dokumentala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021ean Tina dokumentala estreinatu zen. [39] Bertan, bere ezkontza eta bizitzako pasarte gogorrak kontatu zituen, bai eta arrakasta artistikoa lortzeko egindako bide latza ere.[40] Berlinaleko 71. edizioan estreinatu zen.[41]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tina Turns the Country On! (1974)
- Acid Queen (1975)
- Rough (1978)
- Love Explosion (1979)
- Private Dancer (1984)
- Break Every Rule (1986)
- Foreign Affair (1989)
- Wildest Dreams (1996)
- Twenty Four Seven (1999)
Soinu-bandak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mad Max Beyond Thunderdome (1985)
- What's Love Got to Do With It (1993)
Zuzeneko albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tina Live in Europe (1988)
- VH1 Divas Live '99 (1999)
- Tina Live (2009)
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Simply the Best (1991)
- The Collected Recordings (1994)
- All the Best (2004)
- Tina! (2008)
- The Platinum Collection (2009)
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mad Max Beyond Thunderdome (1985)
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Berria. (2023-05-24). «Tina Turner abeslaria hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-24).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Tina Turner | Biography, Songs, Albums, Movies, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Tina Turner: una diva marcada por el abandono y el maltrato que hoy vive en su mansión de Suiza con su fortuna de 250 millones» ELMUNDO 2021-09-29 (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Barrios, Elena. (2022-01-31). «Tina Turner: “Los labios rotos, los ojos morados, las articulaciones dislocadas y la tortura psicológica fueron parte de mi día a día”» La Razón (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) LOS40. (2022-03-07). «‘River deep - Mountain high’, la canción con la que Tina Turner “escapó” del yugo de su maltratador» LOS40 (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ (Ingelesez) «IKE & TINA TURNER - A Fool In Love (1960) - video Dailymotion» Dailymotion 2014-02-02 (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ «Philips Signs Ike & Tina Turner» Cash Box: 45. April 23, 1966.
- ↑ ISBN 978-0-31334-044-4..
- ↑ Fong-Torres, Ben. (October 14, 1971). «Tales of Ike and Tina Turner» Rolling Stone.
- ↑ «Ike & Tina to Philles» Cash Box: 56. April 30, 1966.
- ↑ ISBN 9781408819500..
- ↑ a b «Ike & Tina Turner Songs ••• Top Songs / Chart Singles Discography» Music VF, US & UK hits charts.
- ↑ ISBN 9781461626022..
- ↑ (Gaztelaniaz) LOS40. «Cuando nací era número 1 de los 40: (1966-12-17) Ike & Tina Turner–River deep - Mountain high» LOS40.
- ↑ ISBN 9780857120564..
- ↑ «Newport 69 to Showcase 30 Pop-Rock Super Stars» The Van Nuys News: 26. June 10, 1969.
- ↑ Roderick, Kevin. (June 20, 2013). «Promoter of Newport '69, LA's Woodstock, remembers crazy weekend» LA Observed.
- ↑ Quigley, Michael. (July 28, 1969). «Seattle Pop Festival: Old rock masters cool festival heat» The Province: 8..
- ↑ «Youths Hit Jackpot in Pot O' Gold Rush» The Atlanta Constitution: 2–A. October 6, 1969.
- ↑ Gleason, Ralph. (November 23, 1969). «Ralph Gleason's Rhythm Section» The Sunday Star-Bulletin & Advertiser: 32..
- ↑ Txantiloi:Cite magazine
- ↑ Kasindorf, Martin. (December 21, 1969). «Ike and Tina Turner: The Sex Revolution on Stage» Dayton Daily News: 27..
- ↑ Gleason, Ralph J.. (November 16, 1969). «Tina Turner - A Triumph of Instant Ecstasy» San Francisco Sunday Examiner & Chronicle: 37..
- ↑ Txantiloi:Cite magazine
- ↑ «The Rolling Stones, Ike & Tina, B.B. King, Terry Reid» Cash Box: 44. December 6, 1969.
- ↑ Elwood, Philip. (November 10, 1969). «Rolling Stones Ends With an Uproar» The San Francisco Examiner: 52..
- ↑ (Ingelesez) «Ike & Tina Turner - Proud Mary 1971 - Video Dailymotion» Dailymotion 2021-05-05 (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ «Ball Of Confusion - Song - Tina Turner» www.the-world-of-tina.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ Miller, George; Ogilvie, George. (1985-07-10). Mad Max Beyond Thunderdome. Kennedy Miller Productions (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ (Ingelesez) Turner, Tina; Loder, Kurt. (1987). I, Tina. Penguin ISBN 978-0-14-008476-4. (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ Gibson, Brian. (1993-06-25). What's Love Got to Do with It. Touchstone Pictures (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ «50th Anniversary - Tour - Tina Turner» www.the-world-of-tina.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ (Ingelesez) «Tina Turner» Britannica Kids (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ «Tina Turner To Queen: 2018 Recording Academy Special Merit Awards» www.grammy.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tina Turner cumple 80 años como un ejemplo de resistencia» La Voz de Galicia 2019-11-24 (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ Turner, Tina. (2018). My love story : la autobiografía definitiva. (1a edición. argitaraldia) ISBN 978-84-15732-36-5. PMC 1084657208. (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ Turner, Tina. (2020). Happiness Becomes You : A Guide to Changing Your Life for Good. Element Books ISBN 978-0-00-839863-7. PMC 1200259627. (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «"Tina", un musical sobre Tina Turner que agita el cuerpo y las conciencias» www.efe.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Tina (2021)- documental. (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) de 2021, 29 de Marzo. «“Tina”: el conmovedor documental de Tina Turner con el que dice gracias y adiós al público» infobae (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Landaluze, Koldo. (2021-03-04). «Billie Holiday y Tina Turner: dentelladas de vida, dolor y ritmo» GARA (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1939ko jaiotzak
- 2023ko heriotzak
- Tennesseetarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako abeslariak
- Ameriketako Estatu Batuetako dantzariak
- Ameriketako Estatu Batuetako musikariak
- Afro-amerikarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako protestanteak
- Ameriketako Estatu Batuetako budistak
- Kennedy Sarien irabazleak
- Emakume abeslariak
- Ameriketako Estatu Batuetako emakume musikariak
- Ameriketako Estatu Batuetako emakume aktoreak
- Afro-amerikar aktoreak