Tomás Zubiria
Itxura
Tomás Zubiria Ybarra (Bilbo, 1857ko uztailaren 28a - ibidem, 1932ko irailaren 21a) bilbotar ingeniari eta enpresaburua izan zen, Zubiriako konde izendatua.
Aita Cosme Zubiria Etxeandia (1808–1882) eta ama Prudencia Ybarra Gutiérrez de Caviedes (1819–1882) izan zituen. Carmen Somonte Basabe (1868–1952) ezkondu eta hamar seme-alaba izan zituzten.
1894an Luis Zubiria anai nagusia hil zenean, Labe Garaietan sartu zen eta hurrengo 30 urteetan bere presidentea izan zen. La Navalen presidentea eta Banco de Vizcaya (1901), Compañía Marítima del Nervión (1907) edo Arriola, Arisqueta y Cía. (1920) elkarteen sortzailea izan zen.
1901 eta 1918 artean, diputatua izan zen. 1919an Liga de Acción Monárquicaren sortzaileetako bat izan zen.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |