Tune ontzia
Itxura
Tune ontzia (norvegieraz Tuneskipet) karv motako itsasontzi bikingo bat da, Haugen etxaldean aurkitua, Østfolden, Norvegian. Gutxi gora-behera 900. urtean eraikia, haritz xaflez egina dago eta "Båthaugen" izeneko hil muino batean aurkitua izan zen (ontziaren muinoa), Oluf Ruygh arkeologoak industu zuena 1867an.
Itsasontzia zatitan banatuta dago, baina 22 metroko luzera izan behar zuen, 4,35eko zabalera eta 11-12 arraun parerentzako tokia. Gilaren luzera, 14 metro ingurukoa da. Langa sendoekin egina dago eta karel sendo bat du.
Tune ontzia Osloko itsasontzi bikingoen museoan dago erakusgai.