Edukira joan

Twitter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Twitter
Datuak
Izen ofiziala
X, twttr eta Twitter
MotaGizarte-sare zerbitzua, mikrobloga, user-generated content platform (en) Itzuli, online community (en) Itzuli, very large online platform (en) Itzuli eta erakundea
Jarduera sektoreakomunikabide soziala
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Erabilitako hizkuntzaeleaniztun
Agintea
LehendakariaElon Musk
Zuzendari exekutiboaLinda Yaccarino (en) Itzuli
KudeatzaileaX Corp. (en) Itzuli
Egoitza nagusi
JabeaX Corp. (en) Itzuli
Historia
Sorrera2006ko martxoaren 21a
2023ko uztailaren 24a
(X under Elon Musk (en) Itzuli)
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: TwitterInc Twitter: X Instagram: twitter Youtube: UCpg-U3_G3ZVck6QO6uhW_OA Pinterest: twitter TikTok: twitter GitHub: twitter Edit the value on Wikidata

X, 2023ko uztaila arte Twitter, gizarte-sare eta mikroblogintza zerbitzu bat da, erabiltzaileei txio (orain, mezu) izeneko testu soileko testu laburrak bidaltzeko aukera ematen diena, gehienez 280 karakterez (2017ko azaroaren 7a arte, gehienez 140 karaktere ziren). Mezuak bidaltzeko, SMSz, bat-bateko mezularitzaz, X-ren webguneaz eta hainbat aplikazioz (adibidez, Xrificez) baliatzen dira. Erabiltzaileari txiolari edo tuiterlari deritzo, hasierako izenak mantendu nahi bada.

Mezuak erabiltzailearen profilean erakusten dira eta jasotzeko aukera hautatu dutenei ere bidaltzen zaie. Jatorrizko erabiltzaileak mezu horiek berak aukeratutako lagunei soilik bidaltzea aukera dezake edo mezua guztien eskura jartzea.

Euskal erabiltzaileak 2013ko apirilaren bukaeran 5.500-6.500 ziren. 2010. urtean, berriz, 500 lagun inguru zebiltzan euskaraz. Benetako gorakada 2011-2012 bitartean gertatu zen. Gizarte sare bazterrekoa izatetik ezagun izatera igaro zen eta 2012ko udarako, UMAPek berak 3.000 inguru euskal erabiltzaile zituen bere datu-basean, gutxienez: geroztik, kopuruak etengabe egin du gora.[1]

Gizarte sare hori 2006ko martxoan sortu zen San Frantziskon (Kalifornia), Jack Dorseyren, Evan Williamsen, Biz Stoneren eta Noah Glassen eskutik. Urte bereko uztailean aurkeztu eta ezagutarazi zen. 2007az geroztik, X enpresa Delawareko jurisdikziopean dago.[2]

Sorreratik bertatik, haren ospea handituz joan da. Jendartean lekua oso azkar eta erraz egin zuen mikroblogintza sare horrek. 2011n, 500 milioi erabiltzaile baino gehiago zituela balioztatu zen eta 65 milioi txio baino gehiago zituela. Era berean, egunean 800.000 bilaketa inguru egiten zirela baietsi zuten.[3] Handik bi urtera, web orrialde bisitatuenen artean zegoenez, egungo Interneteko SMSa jotzen da. [4].

2013ko irailaren 12an, X-k beharrezko dokumentazioa aurkeztu zuen SECen, burtsan sartu baino lehenago.[5]

Azken inkestek, nolanahi ere, erakusten dute gaur egun 500 milioi erabiltzaile baino gehiago daudela eta haietako 332 milioi soilik aktiboak direla.[6]

2023ko uztailaren 25ean X batek ordeztu zuen arte, Xren identifikatzaile nagusia txori urdina zen, Larry Txoria. Haren hastapenetatik logoak aldaketa gutxi izan zituen. Txori hura 2012ko ekainaren 5ean Twiterreko Txoria bilakatu zen. Era berean, X hitza eta haren "t" letra xehea aldatuz joan ziren baina, egun, ez dira erabiltzen.[7]

Twiterren diseinatzaile Douglas Bowman-en hitzetan, gizarte sare horretako logoak gero eta antza handiagoa zuen Sialia currucoides txoriarekin.[8]

Twiterrek darabiltzan hizkuntza nagusiak ingelesa eta frantsesa dira. Hala ere, beste batzuk ere erabilgarri daude: ez dira X taldekoek eginak, erabiltzaileek itzultzen eta proposatzen dituztenak baizik, dirua irabazteko asmorik gabe. Lan hori Translate X webgunearen bitartez egiten dute, https://translate.X.com/ helbidean, alegia.[9] Euskal bertsioa dago, baina anitz hobekuntza egin behar dira. Adibidez:

  • degesin egiteko aukera proposatzen da (ziur aski, desegin esan nahi zen);
  • erabiltzaileak kontua noiz sortu zuen oso trakeski adierazten da: 2015(e)ko maiatzak(e)tik Xren;
  • zuzeneko elkarrizketa bat ezabatu nahi denean, testu hau ageri da: Elkarrizketa honen historia zure sarrera ontzitik ezabatua izango da (eta jarraian, bi aukera: Utzi, atzealde zuriaren gainean, eta Utzi, atzealde gorrian);
  • 2018ko uztailean, mezu hau jakinarazten zitzaion erabiltzaile euskaldunari: Zure burua aurkeztu Deskribatu nor zaren eta zer gustatzen zaizun, eta, guxienez 2022ko martxotik, beste hau: Zuk jarraitzen diozun norbaitek hari jarraitzen ez diona (erabiltzaileak eta jarraituak jarraitzaile komunik ez dutela adierazi nahi da).
Txioa edo tweeta

Txiolariak beste txiolarien txioak ikusteko (orain, mezuak), bestearen profilean “jarraitu” botoia sakatu behar dute, geroago haien hormetan txio guztiak ager daitezen. Behin mezuak horman daudela, erabiltzaileek erabaki dezakete zein mezu partekatu nahi duten «bertxio» (lehen: orain, «berriz bidali») edo «repost» botoia sakatuz. Horrela, besteen mezuak haien jarraitzaileen hormetan agertuko dira, bertxio ikurrarekin. Era horretan, ideia onak, bereziak edo barregarriak parteka daitezke.

Horretaz aparte, «Atsegin dut» botoia ere erabil daiteke: haren bidez, mezuak ez dira partekatzen baina “Atsegin dut” izeneko karpeta publikoan gordetzen dira.

X-ren ospearen ondorioz, web orri horrek aplikazioak sortzeari ekin zion. Gaur egun, aplikazioa mugikorretan zein tabletetan gehien erabiltzen direnetako bat da. Izan ere, X-ren erabilera haren sinpletasunari lotuta dago.

Edukia

Pear Analystics firmak Estatu Batuetan idatzitako 2.000 mezutako edukia ikertu zituen. Hauexek izan ziren ondorioak:

Edukia
2009ko ikerketaren ondorioak.
Formatua

Erabiltzaileek gai bakar eta berezi bati buruz hitz egiteko, normalean momentuan dagoen gaia, hashtageko («joera») # (traola) ikurra erabiltzen dute. Beste ikur ezagun bat @ (a bildua) da: haren bidez, erabiltzaileek elkarri idatz diezaiokete. Erabiltzailearen izenaren aurrean jartzen da, beste norbaitek aipatu egin duela jakin dezan.

Era berean, 2009 urtean X-ren “zerrendak” sortzeko aukera eskaini zuen: haien bidez, jendeak haien barruan dauden erabiltzaileen mezuak soilik ikusteko aukera du.

Trending topica edo modako gaia

Jende askok hitz edo esaldi berbera behin eta berriz erabiltzen dutenean, hitza edo esaldia trending topic bihurtzen da, hots, bolo-bolo dabilen kontu. Zerbitzu horrek agintzen du X elkarteak gai berrien berri izan dezan eta, era berean, elkarrizketan segi dezan. Halere, batzuetan abeslari edo pertsonaia famatu baten jarraitzaileek lan egiten dute, haien izenak trending topic, TT, gisa ager daitezen[10].

Erabiltzaileei dagokienean, 2009an Jeremiah Owyangek azpimarratu zuen gehienak helduak zirela, aurretik horrelako sarerik sekula erabili gabeak, hain zuzen ere. comScoreren arabera, erabiltzaileen % 11 soilik 12-17 urte bitarteko tartean da.[11]

Horrez gain, 2009ko ekainean egindako beste ikerketa batek jakinarazi zuen emakumeak gizonak baino zaletuagoak zirela, hurrenez hurren, % 53 eta % 47ko ehunekoetan, hain zuzen.[12]

2012ko artikulu batean ezagutarazi zenez, Japoniako gizarte sarerik handiena da, Facebooken aurretik. Halaber, erabiltzaile gehienak Estatu Batuetan dira.[13]

Kontu famatuenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira mundu osoan jarraitzaile gehien dituzten X-ko kontuak, 2022ko abuztuaren 18an eguneratuta:

  1. Barack Obama: 132.511.395 jarraitzaile
  2. Justin Bieber: 114.168.136 jarraitzaile
  3. Katy Perry: 108.966.469 jarraitzaile
  4. Rihanna: 106.986.025 jarraitzaile
  5. Elon Musk: 103.131.896 jarraitzaile
  6. Cristiano Ronaldo : 102.780.368 jarraitzaile
  7. Taylor Swift: 90.855.272 jarraitzaile
  8. Donald Trump: 88.873.411 jarraitzaile
  9. Ariana Grande: 85.268.269 jarraitzaile
  10. Lady Gaga: 84.878.747 jarraitzaile

Kontu zaharrenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

X-ko kontu zaharrenak hamalau dira, denak ere 2006ko martxoaren 21ean sortuak. X-ko langile zein sortzaileenak dira, hala nola, @jack (Jack Dorsey), @biz (Biz Stone) eta @noah (Noah Glass).[14]

Zerbitzari erorketak

2019ko uztailaren 11n, X-ren zerbitzariak erori egin ziren munduan zehar. [15]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Zenbat euskal tuiterlari gara?», Umap.eus webgunea, 2013-05-02.
  2. (Ingelesez)California Secretary of State (2011ko otsailak 18). «California Secretary of State, Business Entities - Business Entity Detail». 2016ko apirilaren 26an kontsultatua
  3. (Ingelesez) Shiels, Maggie (2011ko martxoak 11), «Twitter co-founder Jack Dorsey rejoins company», BBC. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua.
  4. (Ingelesez) «Top Sites», Alexa Internet Imc. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua
  5. (Gaztelaniaz) «Twitter tuitea que empieza a prepararse para salir a bolsa», La Vanguardia, 2013ko irailak 13. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua.
  6. (Ingelesez) «Twitter MAU Were 302M For Q1, Up 18% YoY - Twitter (NYSE:TWTR)», Benzinga, 2015eko apirilak 28. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua
  7. (Ingelesez) Griggs, Brandon (2012ko ekainak 7), «Twitter's bird logo gets a makeover», CNN. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua.
  8. (Ingelesez) Bowman, Douglas (2012ko ekainak 6), «Birds:What is the new Twitter bird logo's species?», Quora. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua.
  9. (Gaztelaniaz) «Facebook ya habla español», El País. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua.
  10. «Euskal Joerak TT - Umap» umap.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-16).
  11. (Ingelesez) Miller, Claire Cain (2009ko abuztuak 25), «Who's Driving Twitter's Popularity? Not Teens», The New York Times. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua.
  12. (Ingelesez) Cheng, Alex and Evans, Mark (2009ko ekaina), [www.sysomos.com «Inside Twitter – An In-Depth Look Inside the Twitter World»], Sysomos. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua.
  13. (Ingelesez) «Semiocast — Twitter reaches half a billion accounts — More than 140 millions in the U.S.», Semiocast. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua.
  14. (Ingelesez) «Search by Twitter bio, name, URL, location, more», Followewonk. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua.
  15. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-07-11). «Caída de Twitter a nivel mundial con principales afecciones en Europa y EEUU» naiz: (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]