Txikipedia:Aimar Olaizola
Itxura
Aimar Olaizola Apezetxea, pilota arloan Olaizola II.a deituraz ezaguna (Goizueta, Nafarroa Garaia, 1979ko azaroaren 13a) pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, Baiko Pilota enpresarekin.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olaizola da Esku pilotako txapelketa nagusietan (buruz burukoa, binakakoa eta lau eta erdikoa) irabazlearen txapel gehien jantzi dituena, jardunean diren pilotarien artean: 14 txapel, guztira. Historian final gehien jokatu duen pilotaria ere bada: 26 final jokatu ditu. Aimarren kirol ibilbideko unerik onena, 2011, 2012 eta 2013. urteen artean izan da. 2021eko azaroaren 13an hartu zuen erretiroa Goizuetako pilotalekuan.
Kirol lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Buruz buruko txapelduna: 2005, 2007, 2012 eta 2013 urteetan.
- Lau eta erdiko txapelduna: 2002, 2004, 2005, 2008, 2011, 2012 eta 2013 urteetan.
- Binakako txapeldunordea: 2003, 2006, 2009, 2016 urteetan