Txikipedia:Alexandriako itsasargia
Alexandriako itsasargia K.a. III. mendean Alexandriako Faros uhartean zegoen, (gaur eguneko Egipton ) antzinako greziarrek eraiki zuten. Marinelak, portua non zegoen jakiteko eraiki zen. Munduko zazpi mirari artifizialeko bat da. Mende askotan gizakiak eraiki zuten, eraikin altuena izan zen, 115 eta 150 metro bitarteko altuerarekin. Homeroren Odisean agertu zen. Uharte hau , Nilo ibaiaren deltan zegoen eta Kanopus hiria zen itsasargitik hiririk gertuena, 25 kilometrora baitzegoen.
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kondairaren arabera, greziar erregea eta baita troyako arerioa zena ere, uhartean lurreratu zen, ez zekien nola deitzen zen uhartea horregatik, aurkitu zuen gizon bateri galdetu zion uhartearen izena, gizonak “ pera’a” (Pharao antzinako egiptoarrez)zela adierazi zuen. Baina Menelao-k “pharos” bakarrik ulertu zuen , (Egiptoeraz “Pharos”-ek arropa esan nahi zuen), eta horrela sortu zen uhartearen izena.
Ptolomeok, dorrea eraikitzea agindu zuen, 299 k.a. 279 k.a. arte. Ptolomeok debekatu egin zuen Sostrato izena agertzea. Baina arkitektoak ez zion kasurik egin eta hormetan hitza idatzita jarri zuen, baina, igeltsoak geruza batekin estali zuen. Ptolomeo ez zen horretaz ohartu, halere, urteak pasata, igeltsoa erdoildu egin zen eta izena ikusteko moduan gelditu zen.
Lurrikara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasargia,k.o. 956 . lurrikara batek piska bat hondatu zuen eta gero 1323. urtean beste lurrikara batengaitik guztiz apurtu zen. Azkenik, 1480. Qaitbay sultanak, ondakinak kendu eta gotorleku bat eraiki zuten.