Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ur ekosistemetan hainbat zonalde daude, eta bakoitzean izaki bizidun batzuk, bentos hondoan dagoena da.

Bentos itsas hondoan, ibaian, aintziran edo edozein ur ekosistemaren hondoan bizi diren izaki eta organismo bizidunen taldea da. Komunitate bentoniko ere deitzen zaio. Bentosa nekton eta planktonetik bereizten da, azken hauek ur zutabeetan bizi diren organismoak baitira, hondotik gorago. Animalia bentonikoen kopurua milioi bat baino handiagoa da. Gainera, organismo hauek ingurumenean paper oso garrantzistu bat dute.

Komunitate hau ingurune sedimentarioetan edo hurbil bizi da, itasertzetik plataforma kontinentalera edo sakonera abisalera. Hau da, hondartza ondotik itsasoko puntu sakonena arte bizi dira.

Bentosek teknika ezberdinak erabiltzen ditu hondoan geratzeko, batzuk lurra zulatzen dute, beste batzuk mugitu daitezke eta beste batzuk lurrari itsatsita geratzen dira.

   Ba al dakizu   

Itsasoko punturik sakonena 11.000 metrotara dago, eta nahiz eta inoiz ez den hondoan argazkirik egin, han ere seguruenik bentosa egongo da.

Eguzkiaren argia sakonera osora iritsi aurretik xurgatzen denez, komunitate bentonikoek, normalean, beren energia lortzen dute ur zutabean gorago erortzen den materia organikotik. Materia hil honek elikatze-kate bentonikoari eusten dio; beraz, organismo gehienak sarraskijaleak (izaki bizidun hilak jaten dituztenak) edo detritiboroak (animali hil horien deskonposaketa jaten dutenak) dira.

Non bizi dira?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Korala eta koral-hesietan kokatzen diren organismo gehienak izaki bentonikoak dira.

Zonalde bentonikoak habitat-multzo aukera asko ematen ditu. Edozein ur ekosistemetan agertu daitezke; itsasoan, ibaietan, aintziretan... Gainera, faktore askok aldatzen ditu habitat motak, hala nola argi edo bero kopurua edo uraren sakonera.

Hortaz aparte, sedimentu motaren arabera organismo bentonikoak aldatzen dira. Adibidez lokatza dagoenean edo material bigunetan harrak bizi dira, edo material zurrunetan (harriak adibidez) atxikitzen diren molusku batzuk (ostrak) edo algak.

Hainbeste habitat egonda, normala da izaki bentonikoen kopurua hain handia eta anitza izatea.

Bentosen sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bentosak hiru faktore nagusiren arabera sailkatzen dira: tamaina, mota eta kokapena.

Tamainaren arabera hiru talde daude:

Itsas-izarra - macrobentos Kopepodoa - meiobentos Amoeba -microbentos

Motaren arabera bi talde daude:

  • Zoobentosa: animalia bentonikoak dira. Adibidez: krustazeoak edo itsas izarrak
  • Phytobentosa: landare bentonikoak dira. Adibidez: algak.
   Ba al dakizu   

Ozeanoen %5a bakarrik esploratu egin da, orduan %95ari buruz ez dakigu ezer. Imajina ezazu! Esploratu ez den guztia esploratuko bagenu, bentosari buruz zenbat gehiago jakingo genuke!

Kokapenaren arabera hiru talde daude:

  • Endobentos: bentos hauek zoruaren azpitik edo haren altueran bizi dira. Adibidez: itsas-luzokerra.
  • Epibentos: zoruaren gainean bizi diren bentosak dira. Adibidez; itsas barraskiloa.
  • Hyperbentos: zoruaren gainetik bizi dira, adibidez arroka baten gainean. Adibidez: ostra.
Komunitate bentonikoaren animali batzuk, zoobentosaren parte.

Zer jaten dute?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bentosa izaki bizidun asko hartzen dituenez bere baitan, hainbat desberdintasun daude elikatzeko erabiltzen dituzten teknikekin. Elikadura gehiena ur-zutabearen leku altuago batetik lortzen dute. Bentos batzuk izaki eta materia organiko hilak jaten dituzte. Beste batzuk haragijaleak edo belarjaleak dira. Badaude ere beste batzuk, nahiz eta gutxi izan, uretan dauden partikulez elikatzen direnak. Azkenik, landare akuatikoak fotosintesiaren bidez lortzen dute haien energia.

Rol ekologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itsas-belarrek eta algek, landare akuatikoek bezala, fotosintesia egiten dute materia organikoa sortzeko. Horregatik, ekosistemen oinarria suposatzen dute.

Bentosak ingurumenean oreka mantentzeko helburua du. Bentos batzuek, muskuiluek bezala, funtsezko eginkizuna betetzen dute uraren osasunaren kontserbazioan. Uraren materia kutsatzaileak eta hondakinak garbitzen dituzte haien elikaduraren parte direlako. Sakonera gutxiko uretako bentos asko ere hildako materia organikoa jaten dute, eta deskonposatu eta birziklatu egiten dute. Hori oso garrantzitsua da mantenugaien ziklorako eta mantenugaiak ingurumenera modu jasangarrian itzultzeko. Zenbait bentos zientzialarientzat ere baliagarriak dira, uraren osasuna eta kalitatea adierazi ahal dutelako.

Izan ere, uraren kutsaduraren adierazle handia da komunitate bentonikoa, ur kutsatuan haien kopurua askoz txikiagoa baita. Beste alde batetik, bentosaren organismo asko; landareak izan ere, fotosintesia egiten dute eta uraren kalitatea hobetzen dute, karbonoa gordetzen dutelako eta oxigenoa askatzen dutelako. Ez bakarrik urarena, mundu osoarena ere; gogoratu behar da Lurra planetaren %70 baino gehiago ura dela.

Gehiago jakiteko

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Algek karbono metaketan duten garrantzia: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2331/algen-garrantzia-karbono-metaketan?ids=argia-astekaria/2331/algen-garrantzia-karbono-metaketan