Kometak, Asteroide, planeta eta sateliteekin batera, eguzki-sistemaren parte dira. Kometek orbita obalatua dute eta eguzkitik hurbil mantendu ohi dira denbora luzez. Asteroideak ez bezala, kometak, material solidoz osatuta daude, zeinak eguzkira hurbiltzerakoan lurrintzen diren. Etimologikoki (hau da, hitzaren jatorriari begiratzen badiogu), bestalde, kometa hitza latinezko cometa eta grezierazko kometes hitzetatik dator eta "adatsa" esan nahi du.
Konposizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kometak hainbat elementuz osatuta daude: ura, izotza, amoniakoa, metanoa, burdina, magnesioa eta silikatoak. Substantzia horiek guztiak izoztuta daude, kometak aurkitzen diren tokietan tenperaturak oso baxuak direlako.
Kometen diametroa hainbat kilometroko luzera izatera heldu daiteke.
Kometa bat eguzkira hurbiltzerakoan, hura osatzen duten substantziak berotu eta sublimatu (gorputz bat egoera solidotik gas-egoerara pasatzea, egoera likidotik igaro gabe) egiten dira. Gas horiek eguzkiaren kontrako noranzkoan egotzi egiten dira, miloika kilometroz luzatzen den gas-adatsa osatuz.
Kometek, gasezko adatsa izateaz gain, hautsez osatutako beste adats bat ere badute. Adats hori, kometaren norabidearen eta gas-adatsaren arten lerrokatu egiten da.
Lurrak kometa baten orbita zeharkatzen duenenan, kometaren gas-adatsean dauden puskak lurraren atmosferan sartzen dira, izar iheskor bihurtuz.