Tylopilus felleus var. alutarius
Tylopilus felleus var. alutarius | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Boletales |
Familia | Boletaceae |
Generoa | Tylopilus |
Espeziea | Tylopilus felleus |
Barietatea | Tylopilus felleus var. alutarius P.Karst., 1882 |
Basionimoa | Boletus alutarius |
Tylopilus felleus var. alutarius Boletaceae familiako onddo espezie bat da.
Sinonimoak: Boletus felleus var. alutarius, Boletus alutarius, Tylopilus alutarius, Suillus alutarius, Tylopilus alutarius.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boletus felleus delakoaren oso antzekoa da, eta deskribapen orokorra han begiratu, bere aldaera bat baita. Haragiaren zaporegatik bereizten da, ez baita mingotsa, ia atsegina, meleka, jangarria. Beste ezaugarri bat kapelaren kolore argiagoa da, hori-larru kolorerantz, eta hankak ez du inoiz izaten Boletus felleus tipoak duen erretikulu oso nabarmena ere ezaugarri konstantea. Kapelaren gainazala berriz, leunagoa eta distiratsuagoa du.[1]
Etimologia: Alutarius epitetoa latinetik dator, larrua esan nahi duen “aluta” hitzetik. Kapelaren alutazeo koloreagatik.
Oharra: Askotan gertatzen da Boletus felleus tipoa bildu dutenek Boletus edulis-arekin nahastea, ezaugarri berdinak (edo oso antzekoak) dituelako, usaina eta itxura antzekoak ditu eta haragia ez da kolorez aldatzen. Kasu honetan prestatu ondoren ezinezkoa da jatea, platerak oso zapore mingotsa izaten duelako. Ez da gauza bera gertatzen alutarius aldaerarekin eta biltzaileak ez du inoiz jakingo bere hanka-sartzea.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaren amaieran. Baso mistoetan eta koniferoetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alpeak, Alemania, Danimarka, Norvegia, Suedia.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 445 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Tylopilus felleus var. alutarius: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.