Urbinoko Dukerria
Urbinoko Dukerria Italiar penintsulako estatu burujabea izan zen 1443-1631 bitartean; egungo Italiako Markak eskualdearen iparraldeko zatia hartzen zuen.
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urbinoko dukerria 1443an sortu zen, Eugenio IV.a aita santuak Oddantonio II.a Montefeltrokoa Urbinoko duke izendatu zuenean, estatu berriaren hiriburu bihurtu zen hiria eta Italiako Pizkundeko erdiguneetako bat izan zena.
Bere gainbehera hiriburutza Pesarora 1523an aldatu zenean hasi zen.
Mugak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sortu zen garaian, Urbinoko dukerriak ekialdean Adriatikoarekin, mendebaldean Florentziako Errepublikarekin eta gainontzeko tokietan Aita Santuen Lurraldearekin muga egiten zuen.
Historia laburra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita santuaren izendapenak, ordurarte Urbinoko konderria zena, 1213an sortua, dukerri bihurtu zuen, Montefeltro familiak gobernatua.
Estatua, ondoren, Della Roveretarren kontrolpera pasa zen, eta azkenik 1631n Aita Santuen Lurraldeari erantsi zuen Urbano VIII.a aita santuak, Urbinoko Legazioa ezarri zuena.
Urbinoko konde eta dukeen leinu dinastikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Montefeltrotarrak, Urbinoko kondeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1234-1242: Bonconte I.a Montefeltrokoa
- 1242-1255: Montefeltrano II.a Montefeltrokoa
- 1255-1285: Guido Montefeltrokoa (1298an hila) protagonista Dante Alighieriren lanik ezagunena den Jainkotiar Komediako XXII. kantuan.
- 1296-1322: Federiko I.a Montefeltrokoa
- 1322-1360: Guido II.a Montefeltrokoa, Galasso Montefeltrokoa eta Nolfo Montefeltrokoa.
- 1360-1363: Federiko II.a Montefeltrokoa (1370ean hila).
- 1363-1404: Antonio II.a Montefeltrokoa
- 1404-1443: Guidantonio Montefeltrokoa
Montefeltrotarrak, Urbinoko dukeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1443-1444: Oddantonio II.a Montefeltrokoa Urbinoko lehen dukea
- 1444-1482: Federiko III.a Montefeltrokoa, Federiko Montefeltrokoa bezala ezaguna.
- 1482-1508: Guidobaldo Montefeltrokoa
- 15021504: Cesare Borgiaren domeinua.
Della Roveretarrak, Urbinoko dukeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1508-1516: Francesco Maria I.a della Rovere
- 1516-1519: Lorenzo II.a Medici (1517ko zati baten Francesco Maria I.a della Rovererekin.
- 1508-1538: Francesco Maria I.a della Rovere.
- 1539-1574: Guidobaldo II.a della Roverre
- 1574-1621: Francesco Maria II.a della Rovere (1631n hila).
- 1621-1623: Federiko Ubaldo della Rovere
- 1623-1631: Francesco Maria II.a della Rovere (Bere semea hil ondoren boterera itzuli zen).
- 1625etik: Aita Santuen Lurraldeari itzulia, ofizialki 1631n, azken Della Roveretarra hil ondoren. Della Roveretarren arte bilduma azken ondorengoa zen Victoria della Rovererentzat pasa ziren, Fernando II.a Mediciren emaztea zena, Victoriak Florentziari pasa zizkiolarik.