Urdazubiko errota
Urdazubiko errota | |
---|---|
Urdazubiko monasterioaren irudia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Urdazubi |
Koordenatuak | 43°16′N 1°30′W / 43.27°N 1.5°W |
Arkitektura | |
Urdazubiko errota Nafarroako Urdazubi udalerrian dagoen errota bat da. Urdazuri ibaiko urek mugiarazten dute.
Bertaratzen diren bisitariek errota funtzionanmenduan ikusteko aukera dute.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XII-XIII. mendeen artean Urdazubiko monasterioko fraideek eraiki zuten.
XVIII. mendean zaharberritu zenetik egoera ezinobekiagoan dago. XVIII. menderarte ez zuen inguruko baserriei zerbitzurik eman, ordurarte Urdazubiko monasterioari bakarrik ematen baitzion Errotak burututako lanaren truk baserritarrek "saskitxoa" edota diru-ordaina eman ohi zuten.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uraren indarrak antzinako legez harrizko gurpil handiak mugitu eta hauek garia eta artoa xehetu ondoren irina ekoizten da.
Bestalde, jada gaur egun erabiltzen ez den baina 1901. urterarte Urdazubi eta alboko Ainhoa udalerria elektrizitatez hornitzen zituen generadorea ere ikusgai dago.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urdazubiko errotari buruzko informazioa. Urdax-Dantxarinea.com (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Ingelesez)
- Urdazubiko errota funtzionamenduan ikusgai. Youtube.com