Edukira joan

Urtza Alkorta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urtza Alkorta


Ondarroako alkatea

Bizitza
JaiotzaOndarroa, 1977 (46/47 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ekintzailea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Urtza Alkorta Arrizabalaga (Ondarroa, Bizkaia, 1977) Ondarroako alkate eta ekintzailea da, etakideei laguntza emateagatik zigortua izan dena. Ospetsu bihurtu zen 2013 urteko maiatzean, Espainiako Auzitegi Nazionalak ETAri laguntza emateagatik aurretik ezarritako bost urteko kartzela-zigorra Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi ondoren atxiloketa eragozteko ehunka lagunek herri harresia osatu zutenean Ondarroako askegunean, hilabete lehenago egindako Donostiako askegunearen ereduari jarraituz. Azkenean, Ertzaintzak atxilotu egin zuen Alkorta hedabideek arretaz jarraitu zuten operazio batean. Alkorta zigortzeko froga bakarra atxiloturik zegoelarik behartuta sinaturiko autoinkulpazioa izan zen. 2015eko azaroan askatu zuten Estremeratik. ETAko eta Dena da ETAko presoei ezartzen zitzaien sakabanaketa politikaren ondorioz, Euskal Herriko leku urrunetan egon zen kartzelaratua[1].

Politikari gisa, Ondarroako udal hauteskundeetan ezker abertzaleko zerrendakide izan zen 2003an Herriarentzat plataforman, eta 2007. urtean EAE-ANVrekin. 2023ko maiatzeko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bilduko Ondarroako alkategai gisa proposatu zuen mahai politikoak eta bildukideek bere hautagaitza berretsi zuten barne bozketa bidez.

2023an Ondarroako alkate izendatu zuten[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.