Víctor Casas
Víctor Casas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Coruña, 1900eko uztailaren 31 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | A Caeira (en) , 1936ko azaroaren 12a (36 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | galiziera gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta kazetaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Partido Galeguista |
Víctor Casas Rey (A Coruña, 1890eko uztailaren 31 – A Caeira, Poio, 1936ko azaroaren 12a) politikari, antzezle eta kazetari galiziar bat izan zen, Irmandades da Fala elkarteko kidea eta galiziar abertzale garrantzitsua.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Félix Casas eta Cinita Reyren semea, 1916an A Coruñako Irmandade da Falako kide egin zen. Gaztetan zapata sailtzaile ibiltaria izan zen, baina 1918tik aurrera galiziar abertzaletasunean barneratu zen, urte horretako Lugoko Lehenengo Asanblada Nazionalistan parte hartuz, zeinetatik Manifestu Nazionalista (galizieraz, Manifiesto Nazonalista) atera zen, Gerra Zibilera arte galiziar nazionalismoaren gidalerro guztiak bilduko zituen oinarria. Garai hartako Primo de Riveraren diktaduraren aurka ere borrokatu zuen. Federico Zamorarekin batera ibili zen Galizia osoan zehar galiziar abertzaletasuna zabaltzeko asmoarekin.
Irmandades da Falako kide gogotsua izan zen eta A Nosa Terra (euskaraz, Gure Lurra) aipatutako erakundearen aldizkariko zuzendaria 1922tik. Gainera, Galiziar Antolakunde Errepublikar Autonomoaren (ORGA) sustatzaileetako bat izan zen, haren sorrerari bide eman zioten biltzar esanguratsuetan parte hartu baitzuen 1929ko irailean. Lestrobeko Ituna (1930eko martxoaren 26koa) onartu zuen, baina ez Barrantesen Konpromisoa (1939eko irailaren 25ekoa), Galiziar Alderdi Autonomistak antolatua eta Vicente Risco, Ramon Otero Pedrayo, Castelao, Florentino López Cuevillas, Valentín Paz-Andrade eta Portela Valladaresek itundua.
Alabaina, ORGAk hartu zuen bide estatalistaz etsituta, 1931n Alderdi Galegistaren sorkuntzan parte hartu zuen, zeinaren Pontevedrako probintziako eta A Coruñako probintziako presidentea izan zen. 1936an estatu kolpea eman zuten Espainian militar frankistek eta Galizia haien esku geratu zen lehen unetik. Hori horrela, Victor Casas atxilotua izan zen eta gerra-kontseilu batek fusilatzeko agindua eman zuen. Pontevedratik lau kilometrora, Poio udalerriko Caeira mendian, fusilatu zuten soldadu matxinoek beste hamar errepublikarrekin batera 1936ko azaroaren 12an.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Víctor Casas Rey Nomes e Voces webgunean.
- Vítor Casas, exemplo e dignidade, galego reintegracionista webgunean.
- A Nosa Terra aldizkariaren historia.