Valor y... ¡al toro!
Valor y... ¡al toro! | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Francisco Ibáñez |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Argitaletxea | Editorial Bruguera |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | umorezko komikiak |
Hizkuntza | gaztelania |
Telesaila | Mortadelo eta Filemon |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 1970 |
Valor y... ¡al toro! (gaztelaniaz) Francisco Ibáñezek marraztu eta idatzitako komiki bat da, 1970ean argitaratua, bere pertsonaiarik ezagunenak diren Mortadelo eta Filemonen laugarren abentura luzea delarik.
Argitalpen ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abentura luzeen laugarren postuan argitaratu zen arren, ziuraski, komiki hau, El sulfato atómico amaitu eta berehala egin zen. Elkarrizketa batean, Ibáñezek komiki hau atzerrian saltzeko pentsatu zela esan zuen Bruguera Argitaletxeko zuzendaria zen Rafael González Martínezekin zuen harreman txarragatik, eta protagonistak ez zirela Mortadelo eta Filemon. Azkenean, argitaletxearekin kontua konpondu egin zen, hala Ibáñezek soilik pertsonaien buruak aldatu behar izan zituelarik (jantzi berbera jarri baitzien), eta hala bi agente ospetsuen komiki bat lortu.
Gran Pulgarciton zenbaki bakoitzeko 2 edo 4 orrialdeka serialdu ondoren, bilduman batua izan zen, Ases del Humor bildumako 4. zenbakian, Colección Olén honen laugarren edizioko 94. zenbakian edo Ediciones Bren Súper Humor bildumaren 20. zenbakian Los superpoderes, El caso del bacalao, La máquina del cambiazo eta Contra el "gang" del chicharrónekin batera.
Laburpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mortadelo eta Filemonek Bartolo proiektuaren planoak berreskuratu beharko dituzte. Plano horiek El Ratak, Tapiak, Higo Chumbok eta euren liderra zen Doctor Apoloniok osatutako Rataren taldeak kosmoseko ikerketa agronautikoen zentrotik lapurtu ditu. Talde hau hiria Ile du Soria ontzi trasatlantikoan uzten saiatuko da. Mortadelo eta Filemon itsasontzira igoko dira plano horiek berreskuratzeko asmoz. Baina, ez dakitena, plano horiek abentura osoan zehar arazoak emango dituen zezen izu handi baten adarrean ezkutatu direla da.
Eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]De la Cruz Pérezek dioenez, gorila bat itsasontzi batean sartu izana, André Franquinen El dictador y el champiñónetik kopiatua izan zen, aristokratak zezen bategatik izutuak egotea bezala, gorilaren antzera Spirouren komikian, aristokrazia zaharraren gainbehera erakusteko. Maurice Tillieuxen Gil Jourdan Libellule s'èvade bezalako beste lan batzuetan ere oinarritu zen.
Kritika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sotok istorioa oso sendoa eta jarraian kontatutako dela eta hau, oraindik nahiko agerian dagoen André Franquin komikilariaren eragina alde batera utziz gero Mortadelo eta Filemonen komirik hoberena izango litzatekeela uste du. Bere aldetik, De la Cruz Pérezek, kritikak, El sulfato atómicorekin batera saileko hoberena bezala baloratzen duela dio. Badio, baita ere, aurrekoarekin batera frantziar grafismoa hobekien hartzen duena ere badela, Asterix galiarraren eraginekin.
Aurrekoa Safari callejero |
Mortadelo eta Filemonen abentura luzeak 1970 |
Ondorengoa El caso del bacalao |