Volodymyr Zelensky
Volodymyr Oleksandrovytx Zelensky[1] (ukraineraz: Володимир Олександрович Зеленський; Kryvyi Rih, 1978ko urtarrilaren 25a), Ukrainako egungo presidentea da. Politikan sartu aurretik, komikoa, aktorea, gidoilaria, zinema ekoizlea eta zuzendaria izan zen.
Ibilbide politikoaren aurretik, zuzenbidean lizentziatu zen eta ekoiztetxe bat sortu zuen, Kvartal 95, filmak, marrazki bizidunak eta telebistako komedia-saioak ekoizten dituena.[2] Kvartal 95ek Herriaren zerbitzaria izeneko telesaila sortu zuen, non Zelenskyk Ukrainako presidentearen papera bete zuen. Telesaila 2015etik 2019ra aireratu zuten. 2018ko martxoan Kvartal 95 enpresako langileek telebistako programaren izen bera duen alderdi politikoa sortu zuten.
2018ko abenduaren 31ko gauean Ukrainako 2019ko hauteskunde presidentzialetarako hautagaitzaren berri eman zuen,[3] Petro Poroxenko presidenteak Urteberri bezperan 1+1 telebista-katean emandako urte amaierako hitzaldia zapuztuz. Zelenskyk bere hautagaitza iragarri baino sei hilabete lehenago, hautagai nagusietako bat zen hauteskundeetarako iritzi-inkestetan. Zelenskyk botoen % 73.22rekin irabazi zituen hauteskundeak bigarren txandan, Petro Poroxenko titularrari irabaziz.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1978ko urtarrilaren 25ean Kryvyi Rih hirian jaioa (orduko Ukrainako SES), gurasoak judu errusierazko hiztunak zituen (nahiz eta aitaren aldeko aitona ukrainar etnikoa izan).[4] Haren aita, Oleksandr Zelensky, Kryvyi Rihko Ekonomia Institutuan zibernetika eta hardware informatikoko sail akademiko bat zuzentzen duen irakaslea da, eta ama Rimma Zelenskak ingeniari gisa lan egiten zuen. Lehen hezkuntza hasi aurretik, lau urtez bizi izan zen Mongolian, Erdenet hirian, aitak bertan lan egiten baitzuen. Zelensky zuzenbidean lizentziatu zen Kryvyi Rihko Ekonomia Institutuan, baina ez du lan profesionalik egin lege arloan.
Filmografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia |
---|---|---|
2009 | Любовь в большом городе/Lyubov v bolshom gorode | Igor |
2011 | Служебный роман. Наше время/Sluzhebny roman. Nashe vremya | Anatoly Efremovitx Novoseltsev |
2012 | Любовь в большом городе 2/Lyubov v bolshom gorode 2 | Igor |
2012 | Ржевский против Наполеона/Rzhevsky protiv Napoleona | Napoleon |
2012 | 8 первых свиданий/8 pervykh svidaniy | Nikita Sokolov |
2014 | Любовь в большом городе 3/Lyubov v bolshom gorode | Igor Zelensky |
2015 | 8 новых свиданий/8 novykh svidaniy | Nikita Andreevich Sokolov |
2018 | Я, ти, він, вона | Maksym Tkatxenko |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Oharra(k) |
---|---|---|---|
2006 | Tantsi z zirkamy | Lehiakidea | |
2008–2012 | Svaty | Ekoizlea | |
2015–2019 | Herriaren zerbitzaria | Vasyl Petrovytx Holoborodko |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
- ↑ (Ingelesez) «Ukraine election: Comedian Zelensky 'wins presidency by landslide'» BBC News 2019-4-21.
- ↑ (Ingelesez) «Comedian Zelensky made Poroshenko instead of New Year's Eve and announced that he was going to the presidency. VIDEO» forumdaily.com.
- ↑ (Ingelesez) «Jewish comic who plays Ukraine president on TV leads Ukraine’s presidential race/» The Times of Israel.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Ukrainako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |