Edukira joan

Wadden itsasoko Parke Nazionala (Schleswig-Holstein)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wadden itsasoko Parke Nazionala (Schleswig-Holstein)
Geografia

Schleswig-Holsteingo Wadden itsasoko Parke Nazionala Alemanian Wadden itsasoko ingurunea babesteko eratutako hiru parke nazionaletako zabalena da, Schleswig-Holstein estatuak kudeatzen duena. Beste parke nazionalekin batera 1986ko urtarrilaren 1ean eratu zen. Wadden itsasoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 2009an.

Parke Nazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parke Nazionalak Elba ibaiaren estuariotik hasi eta Danimarkako mugararteko kostaldea hartzen du. Honetaz gain Iparraldeko Frisiako uharteak ere hartzen ditu.

Wad hitzak "lokatza" esan nahi du behe-alemanieraz. Parkearen barnean nagusi dira beraz lokaztiak. Ekosistema nagusia kostaldekoa da, bertan areatzak, dunak, lautada intermareala eta errekak aurki ditzakegu.

Biodibertsitatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru parkeetan aurki ditzakegun espezieak antzekoak dira, izan ere iparraldeko Europatik datozen hegazti migrariek osatzen baitute ornodunen kopuru handiena. Wadden itsasoak 10-12 milioi hegazti limikola, antzar, ahate eta kaio hartzen ditu urtero. hauen artean bereziki aipatu behar 200.000 eiderrak eta 180.000 paita arruntak. Ugaztunen artean foka aipatu behar.

Schleswig-Holsteingo Parke Nazionala iparralderago dagoenez aipatu behar da hemen ohikoak direla marzopak.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]