Edukira joan

Whig (Erresuma Batua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Whig alderdia
BuruzagiaRobert Walpole,
William Pitt "Zaharra",
George Grenville,
Charles James Fox,
Charles Grey,
William Lamb,
John Russell,
Henry J. Temple
Sorrera1678
Desegitea1859ko ekainaren 6a
EremuaIngalaterra, Eskozia, Gales eta Irlanda
Ideologia politikoaliberalismoa

Whig alderdia edota Whigak, Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Irlandako alderdi politiko bat izan zen. Whig izendapena eskozierazko whiggamore («ganadu lapurra») izenaren laburdura da, eta hasiera batean haien aurkako mespretxuz erabiltzen zen arren, denbora gutxira normaldua eta edonork erabilitako izendapen neutrala bilakatu zen.

Whig alderdiaren pentsamoldea nagusiki liberalismoan oinarritzen zen. Alderdiko buruzagi nagusiak Robert Walpole, William Pitt "Zaharra", George Grenville, Charles James Fox, Charles Grey, William Lamb, John Russell eta Henry J. Temple izan ziren.

1678an sortu eta 1859ko ekainaren 6an desegin zen. Luzaroan, Tory alderdiarekin lehia bizia izan zuen. Whig alderdiaren jatorria monarkia konstituzionala eta monarkia absolutuaren arteko gatazkan egon zen. Whigek 1688ko Iraultza Loriatsuan paper nabarmena jokatu zuten, Estuardo etxea eta katolikoen etsai sutsuak izan baitziren. Whigek herrialdearen kontrola bereganatu eta 1760an Jurgi III.a Erresuma Batukoa tronura iritsi arte nagusi izan ziren.

Gaur egun, Erresuma Batuko Alderdi Liberal Demokrata beren oinordekotzat jotzen da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika
Erresuma Batua
Artikulu hau Erresuma Batuko politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.