Who Framed Roger Rabbit
Who Framed Roger Rabbit (euskaraz Nork xaxatu du Roger Rabbit) 1988ko Robert Zemeckis estatubatuar zinema zuzendariaren marrazki bizidun filma bat da. Gary K. Wolf idazlearen Who Censored Roger Rabbit? eleberrian oinarritua dago. Bertan, gizakiak eta marrazki bizidunak elkar nahasten dira. Filma honetan Bob Hoskins, Charles Fleischer, Kathleen Turner, Joanna Cassidy, eta Christopher Lloyd aktoreek antzeztu zuten.
Filma hau estatubatuar marrazki bizidunen aro modernoaren mugarri izan zen, aro hau 1980ko hamarkadaren erdialdea eta XXI. mendearen hasiera artean luzatu zelarik. Bestalde Disney etxearen berpizkundea ere suposatu zuen.
Filma honek hiru Oscar Sari irabazi zituen: Soinu edizio onenaren Oscar Saria, Efektu berezi onenen Oscar Saria, eta Muntatze onenaren Oscar Saria. Horrez gain Lorpen bereziaren Oscar Saria jaso zuen bere animazio zuzendaritzagatik. Bestalde hainbat sariren artean lau BAFTA sari eta Film onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala ere irabazi zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1947. urtea, Hollywood. Eddie Valiant (Bob Hoskins) erdipurdiko detektibe bat da. Marvin Acme (Stubby Kaye) txatxetako artikuluen negozioko aberatsa eta Toontown hiriaren jabea Marron Cartoon ekoiztetxeko izarra den Roger Rabbiten (Charles Fleischer) Jessica Rabbit (Kathleen Turner) femme fatale itxurako emakumeari gortea egiten ari zaion frogak topatzeko kontratatua izan da. Acme erailda agertzean, froga guztiek Roger uztezko erruduna dela adierazten dute, eta Doom epaile (Christopher Lloyd) gaizto eta handigurak nola edo hala untxia zigortzea erabaki du. Roger Valianti benetazko erruduna topatzen lagundu diezaion erregutzen dio, baina Eddiek eskandalu ezberdinak azalerazten dituen bitartean kasua gero eta gehiago katramilatuko da, Toontown hiria bera ere arriskuan jarriz.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bob Hoskins: Eddie Valiant
- Charles Fleischer: Roger Rabbiten (ahotsa)
- Kathleen Turner: Jessica Rabbiten (ahotsa)
- Joanna Cassidy: Dolores
- Christopher Lloyd: Doom epailea
- Alan Tilvern: R. K. Maroon
- Stubby Kaye: Marvin Acme
- Lou Hirsch: Baby Hermanen (ahotsa)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1988ko filmak
- Robert Zemeckisek zuzendutako filmak
- Jeffrey Pricek idatzitako filmak
- Bob Hoskinsek antzeztutako filmak
- Christopher Lloydek antzeztutako filmak
- Stubby Kayek antzeztutako filmak
- Joanna Cassidyk antzeztutako filmak
- Alan Tilvernek antzeztutako filmak
- Richard LeParmentierrek antzeztutako filmak
- Joel Silverrek antzeztutako filmak
- Richard Ridingsek antzeztutako filmak
- Edwin Craigek antzeztutako filmak
- Kathleen Turnerrek antzeztutako filmak
- Frank Marshallek ekoitzitako filmak
- Robert Wattsek ekoitzitako filmak
- Amblin Entertainmentek ekoitzitako filmak
- Touchstone Picturesek ekoitzitako filmak
- Walt Disney Animation Studiosek ekoitzitako filmak
- Fikziozko ugaztunak
- Umorezko filmak
- Fantasiazko filmak
- Polizia filmak
- Disneyren filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Efektu berezi onenen Oscar sariaren irabazleak
- Muntatze onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Soinu edizio onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Marrazki bizidunetako filmak
- Zinema beltzeko filmak
- Los Angelesen girotutako filmak
- BAFTA film saridunak