Edukira joan

Wikipedia:Estilo gida/Biografiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lasterbidea

Wikipediako laguntza
Artikuluak idatzi...

Sarrera berriak
Nola aldatu
Estekak
Kategoriak

Wikipediako hitzarmenak...

Estilo gida
Politikak
Sinadura

Ikus, gainera...

Laguntza
Proba orria

Wikipedian sakontzeko >>

Hona hemen biografiak idazteko euskal wikipediaren estilo gida. Gogoan izan beti zer den Wikipedia eta baztertu nabarmenak ez diren pertsonen biografiak eta autopromozioa.

Hasierako paragrafoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografien hasierako paragrafoan pertsonaren garrantzia eta testuingurua azaldu behar ditugu neutraltasunez. Orokorrean, edukia honakoa izango da:

  1. Izen-deitura(k) eta, nobleziaren biografietan, titulu nagusia(k);
  2. Jaiotza eta heriotza data eta lekuak, ezagunak badira (ikusi formatua). Jaiotza eta heriotza datak artikulu batean letra lodiz dagoen izenburuaren eskuinean jarri behar dira eta tokiak ezagutzen badira, dataren aurretik, komarekin banatuta;
  3. Testuingurua (herritartasuna edo nazionalitatea);
  4. Izandako lanbide edo kargu garrantzitsua(k);
  5. Biografiaren garrantzia.

Hilda badago, honako formatua erabiliko dugu:

Ernest Rutherford, Nelsongo lehenengo baroia (Brightwater, Zeelanda Berria, 1871ko abuztuaren 30a - Cambridge, Ingalaterra, 1937ko urriaren 19a) britainiar fisikaria izan zen, fisika nuklearraren aita izateagatik ospetsua dena.

Oraindik bizi bada, beheko hau izango da formatua:

Karlos Argiñano Urkiola, nazioartean Karlos Arguiñano grafiaz ezagunagoa, (Beasain, Gipuzkoa, 1948ko irailaren 6a - ) gipuzkoar sukaldari, aktore eta enpresaburua da.

Norbanakoak ezizenen bat badu, honako formatua jarraitu beharko da 2020ko ekainaren 25ean Wikipediaren Txokoko eztabaidan erabaki zena jarraituz:

Estepan Urkiaga Basaraz, Lauaxeta ezizenez ezagunagoa (Laukiz, Bizkaia, 1905eko abuztuaren 3a - Gasteiz, Araba, 1937ko ekainaren 25a), euskal idazlea eta kazetaria zen.

Sakontzeko, irakurri: «Wikipedia:Antroponimia»

Euskal Wikipedian, arau orokortzat, EIMAren Onomastika lanean zehaztutako irizpideak aplikatuko ditugu pertsonen izen-deituren idazkera erabakitzeko. Irizpide horien araberako izenen zerrendak hemen daude argitaratuta: EIMAren izen zerrendak.

(Fidel Castro): Fidel Alejandro Castro Ruz (Birán, Kuba, 1926ko abuztuaren 13a - Habana, Kuba, 2016ko azaroaren 25a)) ...

(Muammar al Kadafi): Muammar al Kadafi (arabieraz: عمر القذافي‎; transkripzioa: Mu‘ammar al-Qaḏḏāfī; Sirte, Italiar Libia, 1942ko ekainaren 7a - Sirte, Libia, 2011ko urriaren 20a) ...

Izen edo genero aldaketetan:

(Chelsea Manning) Chelsea Elizabeth Manning (Bradley Edward Manning jaioa, Crescent, Oklahoma, 1987ko abenduaren 17a) ...

Aditz-denbora

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizirik dauden pertsonen biografiak orainaldian idatziko ditugu; hildakoenak, berriz, iraganean. Pertsona baten heriotzean, artikulu osoa berrikusi behar dugu koherentzia mantentzeko. Gertaera historikoak beti iraganean idatziko ditugu.

Era berean, saiatu eguneratu behar diren esaldiak ez erabiltzea.

Joseba Etxeberria Lizardi (Elgoibar, 1977ko irailaren 5a) gipuzkoar futbolari ohia da, Real Sociedaden eta Athleticen jokatzen zuena.

Athletic Club taldean hamabost urte luze egin ondoren, hamaseigarren urtea debalde jokatu zuen taldeari zion maitasuna eta esker onegatik. 2010eko maiatzaren 15ean utzi zuen futbol profesionala Deportivo galiziar taldearen aurka. Bere azken partiduan Athleticek 2-0 irabazi zuen Iker Muniain eta Javi Martinezek sartutako bi goli esker.

Artikuluetan gomendagarria da {{Biografia infotaula automatikoa}} txantiloia erabiltzea. Artikuluaren hasieran {{Biografia infotaula automatikoa}} jarrita, txantiloiak berak bakarrik beteko ditu hainbat informazio Wikidata erabilita. {{Biografia infotaula oinarria}}, {{Aktore biografia infotaula}} eta antzeko txantiloiak ere erabilgarriak dira.

Kategorizazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Wikipedia:Biografien kategorizazioa»

Biografiak, artikulu guztiak bezala, kategorizatu behar ditugu. Jaiotza eta heriotza urteak adierazteko {{Bizialdia}} erabiliko dugu, izan ere, txantiloi honek berez {{Autoritate kontrola}} metatxantiloia erabiltzen du.

Erlijio, arraza edo sexualitatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data oso pertsonalak direnez gero, pertsonaren biografietan erlijio, arraza edo sexualitatearekin loturiko aipamenak kontuz hartuko ditugu. Alde hauek biografietan nabarmenak badira azalduko ditugu, beti iturri fidagarrietatik ekarrita. Edonola ere, irakurle gehienentzat hauetako data bat ezezaguna bada ere ez dugu enfasi berezia jarriko.