William Etty
William Etty | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | York, 1787ko martxoaren 10a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Britainia Handiko Erresuma 1801eko urtarrilaren 1a) |
Heriotza | York, 1849ko azaroaren 13a (62 urte) |
Hobiratze lekua | Iparraldeko Yorkshire |
Familia | |
Aita | Matthew Etty |
Ama | Esther Calverley |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Academy of Arts (1807ko urtarrilaren 15a - |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Londres |
Kidetza | Royal Academy of Arts |
William Etty (1787ko martxoaren 10-1849ko azaroaren 13) ingeles margolaria izan zen, ospetsua gertaera historikoak margotzeagatik. Pertsonak biluzik azaltzea bere lanen ezaugarria da. Ezagunak dira baita ere bere izadi hilak eta erretratuak.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yorken jaio zen eta 12 urterekin eskola utzi zuen, Kingston upon Hulleko irarkola batean ikasle gisa lan egiteko. Zazpi urte geroago, Londresa bizitzera joan zen, eta 1807an hasi zen Errege Akademian ikasten. Bertan Thomas Lawrenceren zuzendaritzapean ikasi zuen, eta, ohikoa zen moduan, beste artista batzuen lanak kopiatuz trebatu zen. Ettyk errespetua lortu zuen Errege Arte Akademian azala tonu errealistekin margotzeko zuen gaitasunari esker. Dena dela, arrakasta merkataritza zein kritikaren aldetik txikia izan zen.
1821ean "Kleopatraren garaipena" (The Triumph of Cleopatra) lana margotu zuen non biluzi ugari nabarmertzen baitzen, eta oso txalotua izan zen. Arrakastak protagonistak biluzik agertzen ziren beste eszena historiko batzuk margotzera bultzatu zuen. 1820ko hamarkadan zehar egin zituen margolan guztiek, bat izan ezik, gutxienez irudi biluzi bat zuten; ondorioz artista lizunaren ospea lortu zuen.[2] Hala eta guztiz ere, arrakasta komertzial handia izan zuen eta, orduan bai, kritikak haren lanak txalotu egin zituen. 1828an Errege Akademiako kide aukeratu zuten; garai hartan artista batek izan zezakeen ohorerik altuena zen hori. Herrialdeko artistarik errespetatuenetako bat zen.
Ettyk modelo biziekin ikasten jarraitu zuen bere bizitza osoan nahiz eta praktika hori ertilari askok desegokitzat jo. 1830eko hamarkadan, Etty lanak dibertsifikatzen hasi zen, ez hainbeste irabazi asmoarekin, eta kalitate oneko erretratuak eta izadi hilak margotu zituen. Hori guztiari esker lehen margolari ingelesa bihurtu zen.
Ettyk irudi biluziak margotzen jarraitu zuen, gizonezkoenak zein emakumezkoenak, eta, ondorioz, batzuek gogor kritikatu eta gaitzetsi zuten.[3] Etty oso lotsatia zen, oso gutxitan sozializatzen zen eta ez zen inoiz ezkondu. 1824tik hil zen arte bere iloba Betsyrekin (Elizabeth Etty) bizi izan zen. Londresen bizitzen ere, interes berezia izan zuen bere jaioterriarekiko, eta York hiriko edertien lehen eskola ezartzen eta Yorkeko harresiak iraunaraztearen aldeko kanpaina egiten lagundu zuen.[4]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kleopatraren garaipena (1821).
-
Gizon biluzik eta loturik (1828-1830).
-
Emakume bainulari (1846).
-
Ariadna
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Ettyren margolanak Artuk webgunean.