Xalbador Garmendia
Xalbador Garmendia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zaldibia, 1932ko irailaren 20a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Anoeta, 2018ko azaroaren 14a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta hizkuntzalaria |
Xalbador Garmendia (Zaldibia, 1932ko irailaren 20a - Anoeta, 2018ko azaroaren 14a[1]) euskal idazlea izan zen.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo ikasketak Tolosako sakramentinoekin egin ostean, Erromako Unibertsitatera joan zen Teologia ikastera. Handik itzultzean Maulen bizi izan zen eta leku ezberdinetan aritu zen lanean: Zeruko Argia aldizkarian zuzentzaile, Eusko Kontseilu Gorena-ko itzultzaile, Egin egunkariko euskara arduradun, eta abar. Euskaltzain urgazlea da.[3]
1968ko Arantzazuko biltzarrean euskara batuaren deklinabideari buruzko txostena aurkeztu zuen. Hainbat hedabidetan aritu zen euskara zuzentzaile gisa.[1]
Ordurako euskal kulturgintzan bete-betean zebilen; besteak beste, antzerkiaren esparruan eta dantzaren arloan —Tolosako Udaberri dantza taldearen sortzaileetakoa izan zen—. Itzulpen arloan ere nabarmendu da, hainbat obra klasiko itzuli baititu euskarara: Albert Camusen Les Justes (Gizon zuzenak, 1967), Antoine de Saint-Exuperyren Le Petit Prince (Printze txikia, 1970) eta Gabriel Garcia Marquezen Crónica de una muerte anunciada (Heriotza iragarritako baten kronika, 1982), adibidez.
Euskara zuzentzaile ere aritu zen hainbat hedabidetan; besteak beste, Zeruko Argia-n eta Egin-en. Eusko Kontseilu Goreneko itzultzaile ere izan zen, eta Gernikako estatutuaren itzulpenean aritu zen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haur eta gazte literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Beltza! Beltza! (1990, Erein)
Dibulgazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lurraren kondaira (1970, Herri Gogoa)
Itzulpengintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Printze txikia (Le Petit Prince) (1970). Plan/Beobide argitaletxea.Itzultzailea: Xalbador Garmendia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Xalbador Garmendia hizkuntzalaria hil da. 2018ko azaroaren 14a. Berria.eus
- ↑ Harluxet hiztegia: Xalbador Garmendia. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
- ↑ Auñamendi: Xalbador Garmendia. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
- ↑ [http://www.eizie.eus/en/Argitalpenak/Senez/20021001/lopez An analysis of Children's and Young People's Literature translated into Basque: Functions, influences, and strategies / Manu Lopez Gaseni itz. Mikel Morris (Senez, 2002-10-01). ] (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |