Y Fro Gymraeg
Y Fro Gymraeg (euskaraz, hitzez hitz, Galeseraren Eremua) galesera hiztunak nagusi diren Galesko eremuak izendatzeko erabili ohi den terminoa da. Galeseraren nolabaiteko gotorlekua da, Irlandako Gaeltacht edota Eskoziako Gàidhealtachd eremuen kidekoa. Dena dela, Irlandan ez bezala, Y Fro Gymraeg eremuak gaurko egunez ez du gobernuaren onarpen ofizialik.
Eraginaren jabetza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1964ko urtarrilean Y Fro Gymraeg eremuak gainontzeko Galesko eremuetan izan zezakeen eragin indartsuaz jabetu zen lehena Bangorreko Unibertsitatean maisu zen Owain Owain izan zen, honek urte hartan Tafod y Ddraig aldizkarian Y From eremuaren mugak agertarazten zituen mapa argitaratu zuelarik[1]. 1964ko azaroaren 12ko artikulu batean galeseraz honako hau idatzi zuen:
« | "Enillwn y Fro Gymraeg, ac fe enillir Cymru, ac oni enillir Y Fro Gymraeg, nid Cymru a enillir. " (euskarazko itzulpena: "Y Fro Gymraeg (eremua) irabazten badugu, Gales irabaziko dugu, eta Y Fro Gymraeg irabazi ezean, Gales ez da irabazia izanen".) |
» |
Y Fro Gymraeg eremua babesteko irrika hori Cymdeithas yr Iaith Gymraeg (the Galestar Hizkuntzaren Elkartea) erakundearen helburu bilakatu eta gerora bere gisako erakundeetan isladatu zen, adibidez Cymuned.
Y Fro Gymraeg barnean dauden eremuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Y Fro Gymraeg eremuaren barnean Galesko hainbat konderri daude, honen barnean inguruko konderrietako zatiak ere gehitzen zaizkio. Galesera hiztunen bizileku diren lau konderri nagusiak Gwynedd, Carmarthenshire (galeseraz Sir Gaerfyrddin), Ceredigion eta Anglesey (Ynys Môn) dira, bien bitartean konderri horien aldameneko eremu hauek ere Y Fro eremuak barne hartzen ditu: Neath Port Talbot (Castell-nedd Port Talbot), Powys konderriko mendebaldeko zatiak, Pembrokeshire (Sir Benfro) konderriko iparraldea, eta Conwy, Denbighshire (Sir Ddinbych), Flintshire (Sir y Fflint) eta Swansea (Abertawe) konderrietako zenbait eremu ere bai.
Y Fro Gymraeg eremuko heziketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarritan Galesko Erdiko Mailako Heziketa galeseraren berpizkundearen bultzatzaile nagusia izan dela azaldu ohi da. Oro har, Y Fro Gymraeg eremuko erdiko mailako heziketa galeseraz izaten da, hizkuntza honek gutxi gorabehera, haur eta nerabeen ikasketa ordutegiaren %70 bereganatzen duela. Halere, eta nahiz eta honek heziketa sistema honi irudi ona eman, askok eskualde honetako erdiko mailako heziketa galeseraz emateko helbururako oraindik lan asko egiteke dagoela aipatzen dute.
Zerbitzu publikoa eta errepide seinaleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Y Fro Gymraeg eremuan bide seinaleak lehenbiziz galeserazko izenaz agertzen dira. Hau nagusiki galesera hiztunak ez diren eremuetan ere gertatu ohi da, jardunbide horrekin hizkuntzaren erabilpena eta ezagutza areagotu nahi baita.
Oro har, argitalpen publikoak elebidunak dira, askotan lehendabizi galesera agertzen dutenak, gisa honetan, Y Fro Gymraeg eremuan arlo honetako agirietan hizkuntza honen areagotzea gertatu da.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gàidhealtachd -- Eskoziako gaeleraren hiztun eremuak Eskozian.
- Gaeltacht -- Irlandera hiztunen eremuak Irlandan.
- UEMA -- Euskal Herriko udalerri euskaldunen mankomunitatea.