Zapo-erdara
Zapo-erdara, ahuntz-erdara, sorgin-solasa, belagile-solasa[1], zapo-hizkuntza[2] edo zapo-euskara[3] euskaldunek erabiltzen duten hizkuntza-jokoa da.
Mikel Asurmendiren ustez, lehen Segurako biztanleek erabiltzen zuten, kanpotarrek uler ez ziezaieten.[3]
"Hizkuntza sekretu" hori haurrek erabiltzen dute, helduek uler ez ditzaten.[4] Gaur egungo gazteek erabiltzen dute zaharrei ikasita.[3]
Erregela hau jarraitzen dute: silaba bakoitzaren ondoren beste silaba bat tartekatzen du (p eta aurreko bokala[1] edo era errazagoan, pe[5]). Adibidez: zapo-erdara adierazteko, zapapopo erpedaparapa esaten da (era errazagoan, zapepope-erpedaperape).[5] Batzuetan, p soinuaren ordez beste kontsonante batzuk erabiltzen dira, esaterako t[6] edo m.[3] Beste toki batzuetan, ti silaba aurretik ezartzen da.[1]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Garmendia Larrañaga, Juan. «Zapo-erdara» Auñamendi Eusko Entziklopedia ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
- ↑ Barandiaran, Alexander; Larrea, Iñaki; Lopez de Arana, Elena. (2011). Haurraren ongizatea II: Hezkuntza proposamenak. Mondragon Unibertsitateko Zerbitzu Editoriala, 105 or. ISBN 978-84-608-1254-8. (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
- ↑ a b c d Asurmendi, Mikel. «Euskarazko argotak erdara iturri» Argia 1999-02-21 (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
- ↑ Arranz, Iñaki. (2006). «Luzatzea» Hitza azti: saiakera. Alberdania, 159 or. ISBN 9788496310711. https://www.google.ru/books/edition/Hitza_azti/MZVpMHi4sGUC?hl=ru&gbpv=1&dq=%22ahuntz+erdara%22&pg=PA158&printsec=frontcover(Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
- ↑ a b «Antigoaleko Hiztegia» «Zapo-erdara» Zarauzko Hitza (Zarautz) 2017-12-29 (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
- ↑ Goikoetxea, Juan Luis. «Iñaki Gaminde ohorezko txorierritar euskaldunontzat» Aikor 2019-05-17 (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).