Zbigniew Herbert
Zbigniew Herbert (Lwów, Polonia, gaur egun Lviv, Ukraina, 1924ko urriaren 29a - Varsovia, Polonia, 1998ko uztailaren 28a ) polonierazko poeta, saiakeragile eta antzerkigilea izan zen. Poloniako XX. mendeko poeta handienetako bat izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filologia ikasketak egin zituen Krakovian, Torunen eta Varsovian. Gudaroste Gorria Lviven sartu zenean, Krakoviara joan zen ihesi, eta Barne Gudarosteak komunismoaren aurkako erresistentzia talde nagusiak antolatutako higikunde ezkutukoari lotu zitzaion.
1950ean argitaratu zituen bere lehenengo poemak, Dzis i Jutro aldizkarian. Stalinen garaian herriaren eta sozialismoaren etsai izendatu zuten. Stalinen krimenen kondenaren ondoren, bere literatura lanari lotu zitzaion berriro, Tworczosc eta Poezja aldizkarietako zuzendari gisa lehenbizi, eta europar literatura irakasle gisa 1970etik aurrera, Kaliforniako unibertsitateetan.
Poloniara itzuli zenean, 1981ean, eta gerra legea aldarrikatu zenean, Zapis isilpeko aldizkariaren idazle nagusietako bat izan zen. Haren poesia kezka moralez beteak eta diktaduraren aurka izan zuen jarrerak eragin handia izan zuten Poloniako intelektualengan 1989an komunismoa erori bitartean.
Azkeneko urteetan antikomunista erradikala bihurtu zen eta kontuak eskatu zien erregimen komunistako buruzagiei.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zbigniew Herbert |