Edukira joan

Zerrenda:Eskoziako uharteak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskoziako mapa.

Eskoziako uharteen zerrenda aurkitzen da artikulu honetan.

Eskozia bera Britainia Handia izeneko uhartearen parte da, baina zerrenda honetan Eskoziako kostaldeko 790 uharteetako nagusiak aipatzen dira. Uharte hauek lau uhartedi nagusitan multzokaturik daude; Shetlandak, Orkadak eta Hebridak (Barrukoak eta Kanpokoak).

Hauetaz gain badaude fiordoetan kokaturiko uharteak eta aintziretako uharte txikiak ere.

Aipaturiko 790 uharteetatik 94 baino ez daude populaturik. Dentsitate handiena duten uharteak Clydeko fiordoan daudenak dira, hauetan guztira 23 udalerri daude. Orkadek 20 udalerri dituzte eta Shetlandek 16.

Geografia eta Klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharte batzuk menditsuak dira (Skye eta Mull esate baterako) eta beste batzuk berriz nahiko lauak dira (Tiree eta Sanday). Itsasaldi bortitzek astintzen dituzte uharteak.

Uharteetako toponimiak argi erakusten du historian zehar hainbat jende desberdinek okupatu izan dituztela. Lehenengo zeltak iritsi ziren, ondoren norvegiarrak eta azkenik ingelesak. Horrela uharte gehienek eskoziako gaelerazko izenen aldaerak dituzte baina iparralderen dauden uharteetan vikingoek ezarritako izenak agertzen dira.

Uharte nagusien zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azaleraren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
# Uhartea Eskoziako gaeleraz Azalera (ha) Populazioa (biz) Altuera (m) Uhartedia / Eremua
1 Lewis eta Harris Leòdhas agus na Hearadh 217.898 21.031 799 Kanpoko Hebridak
2 Skye An t-Eilean Sgitheanach 165.625 10.008 993 Barruko Hebridak
3 Mainland (Shetlandak) Mòr-thìr (Sealtainn) 96.879 18.765 450 Shetlandak
4 Mull Muile 87.535 2.800 966 Barruko Hebridak
5 Islay Ìle 61.956 3.228 491 Barruko Hebridak
6 Mainland (Orkadak) Mòr-thìr (Arcaibh) 52.325 17.162 271 Orkadak
7 Arran Eilean Arainn 43.201 4.629 874 Clydeko fiordoa
8 Jura Diùra 36.692 196 785 Barruko Hebridak
9 Hegoaldeko Uist Uibhist a Deas 32.026 1.754 620 Kanpoko Hebridak
10 Iparraldeko Uist Uibhist a Tuath 30.305 1.254 347 Kanpoko Hebridak
11 Yell Yell 21.211 966 205 Shetlandak
12 Hoy Hòigh 14.318 419 479 Orkadak
13 Bute Bòid 12.217 6.498 278 Clydeko fiordoa
14 Unst Unst 12.068 632 284 Shetlandak
15 Rùm Rùm 10.463 22 812 Barruko Hebridak
16 Benbecula Beinn nam Fadhla 8.203 1.303 124 Kanpoko Hebridak
17 Tiree Tiriodh 7.834 653 141 Barruko Hebridak
18 Coll Cola 7.685 195 104 Barruko Hebridak
19 Raasay Ratharsair 6.405 161 443 Barruko Hebridak
20 Barra Barraigh 5.875 1.174 383 Kanpoko Hebridak
21 Sanday Sanndaigh 5.043 494 65 Orkadak
22 Hegoaldeko Ronaldsay Raghnallsaigh 4.980 909 118 Orkadak
23 Rousay Romhsaigh 4.860 216 250 Orkadak
24 Westray Bheastraigh 4.713 588 169 Orkadak
25 Fetlar Fetlar 4.078 61 158 Shetlandak

Populazioaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
# Uhartea Eskoziako gaeleraz Populazioa (biz) Uhartedia / Eremua
1 Lewis eta Harris Leòdhas agus na Hearadh 21.031 Kanpoko Hebridak
2 Mainland (Shetlandak) Mòr-thìr (Sealtainn) 18.765 Shetlandak
3 Mainland (Orkadak) Mòr-thìr (Arcaibh) 17.162 Orkadak
4 Skye An t-Eilean Sgitheanach 10.008 Barruko Hebridak
5 Bute Bòid 6.498 Clydeko fiordoa
6 Arran Eilean Arainn 4.629 Clydeko fiordoa
7 Islay Ìle 3.228 Barruko Hebridak
8 Mull Muile 2.800 Barruko Hebridak
9 Hegoaldeko Uist Uibhist a Deas 1.754 Kanpoko Hebridak
10 Great Cumbrae Cumaradh Mòr 1.376 Clydeko fiordoa
11 Benbecula Beinn nam Fadhla 1.303 Kanpoko Hebridak
12 Iparraldeko Uist Uibhist a Tuath 1.254 Kanpoko Hebridak
13 Barra Barraigh 1.174 Kanpoko Hebridak
14 Whalsay Whalsay 1.061 Shetlandak
15 Yell Yell 966 Shetlandak