Zigor (tresna)
- Artikulu hau min emateko tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zigor (argipena)».
Zigorra gizakiek animaliak bezatu edo beste pertsona batzuen aurka ekiteko erabiltzen den tresna da. Bere helburu nagusia mina sortzea da, eta askotan mina sortzearen beldurragatik ere eraginkorra da. Zaldien gainean egiten diren hainbat kiroletan minik eragiten ez duten erabilerak ere badira.
Orokorrean bi motako zigor daude: makila zurrun bat direnak, zuzenean kolpatzeko erabiliak (eta kasu hauetan akuilu terminoa ere eman diezaiokegu) edo malguak direnak, modu zehatz batean mugitu behar dena efektiboa izateko, baina urrunago heltzea baimentzen duena. Zigor batzuek bi ezaugarriak batzen dituzte.
Akuilu gehienak animalien aurka erabiltzeko diseinaturik daude, baina badaude batzuk gizakien flagelaziorako diseinaturik daudenak, tortura edo gorputz kontrola ezartzeko. Batzuetan akuiluak erlijio praktikaren parte dira, edo BDSM jarduera batean pertsonen artean sexu-ekintza gisa onartuak.