Zilar-astigar
Zilar-astigar | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Sapindales |
Familia | Sapindaceae |
Generoa | Acer |
Espeziea | Acer saccharinum Linnaeus, 1753 |
Banaketa mapa | |
Zilar-astigarra[1] (Acer saccharinum) Sapindaceae familiako zuhaitza da, Ipar Amerikan jatorria duena[2]. Zilar-astigarrak izerdi gozoa du, eta hori da gainera izen zientifikoaren esanahia. Hori dela eta, astigar-jarabearen iturrietako bat da.
Bere kide hurbila den astigar gorrirekin (Acer rubrum) hibrido ezaguna sortu du Freeman astigarra (Acer x freemanii) hain zuzen ere, landare apaingarri ezaguna dena.
Zilar-astigarra, azukre-astigarra eta astigar gorria bezala, hozka egin daiteke astigar-jarabea biltzeko, beste bi espezieena baino tindagai argiagokoa; aldiz, ura da gutxien gozatzen duena, eta, beraz, xarabe-kantitate bera lortzeko, askoz ere astigar-ur gehiago behar da. Azukrearen astigarrak sortzen du urik gozoena.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]15–25 m-tako altuera izan ohi du eta 40 metrotara ere irits daiteke, arin hazten den hosto-erorkorreko zuhaitza. Enborraren azala grisa eta leuna da baina zahartu ahala ezkatak erortzen zaizkio.
Astigar guztien antzera honek ere hosto palmatuak ditu, 8-16 cm luze eta 6-12 cm zabal direnak. Hostoek bost loburu dizute tarte oso sakonekin. Hostoen gainaldea berde distiratsua da eta azpialdea zilarkara, hortik bere izena.
Loreak hostoak atera baino lehenago agertzen dira. panikula itxura dute. Haziak samara itxurakoak dira eta binaka kokaturik daude. Hegoak dituzte haizeak urrutira eraman ditzan. Haziek 5-10 mm neurtzen dute eta hegoek 3-5 cm.
Hazkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhaitz apaingarri gisa kale eta parkeetan ikusten dira baita Amerikatik kanpo ere. Egoera naturalean uretatik gertu ikustea ohikoagoa izaten da toki lehorretan baino.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
- ↑ Geyer, W. A.; J. Dickerson and J. M. Row. (2010). Plant Guide for Silver Maple (Acer saccharinum L.). Manhattan, KS: Ameriketako Estatu Batuetako Nekazaritza Saila.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |