Moko-balea
Moko-balea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Ziphiidae Gray, 1865 |
Moko-baleen edo zifioen ziphiidae familia zetazeo odontozetoen multzo bat da, barnean 21 espezie dituena. Bere habitat ur sakonetan dagoenez, nahiko espezie ezezagunak dira.[1]
Bizkaiko golkoan Cuvier moko-balea ikuskatzen ahal da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina ertaineko itsas ugaztunak dira eta urpeko igeriketa benetan izugarriak egiten dituzte; nahiko dute ur-azalean bi minutu egon, gero ur azpian bi ordu egon ahal izateko beste oxigenoa hartzeko (zeroiek baino gaitasun handiagoa). Sakonera handikoak diren urpeko igeriketa horien artean, zifioek buzeo laburragoak egiten dituzte errekuperatzeko, 400 m-raino 10-20 minutuan[2].
Behin uretan murgilduta, gutxi gorabehera 500 metrora daudelarik, ekolokalizazio-klaskak egiten hasten dira. Izan ere, sonar hori saguzarren eta zetazeoen eboluzio-ildoetan garatu da bata bestearekiko beregain. Berari esker, harrapakin egokia lokalizatzen dute. Behin lokalizatuta, klaskak azkar igortzen hasten dira bere harrapakariari gertutik jarraitzeko, eta azkenean harrapatzeko.
Bizitza luzeko animaliak dira, ugalketa erritmo baxua dute eta izaten duten kume apurren zaintzaz arduratzen dira
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Incertae sedis
- Forma basalak
- Berardiinae subfamilia
- Hyperoodontinae subfamilia
- †Africanacetus
- Hyperoodon
- Indopacetus
- Mesoplodon
- Mesoplodon bidens
- Mesoplodon bowdoini
- Mesoplodon carlhubbsi
- Mesoplodon densirostris
- Mesoplodon europaeus
- Mesoplodon ginkgodens
- Mesoplodon grayi
- Mesoplodon hectori
- Mesoplodon hotaula[3]
- Mesoplodon layardii
- Mesoplodon mirus
- Mesoplodon perrini
- Mesoplodon peruvianus
- Mesoplodon stejnegeri
- Mesoplodon traversii
- Ziphiinae subfamilia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bianucci, Giovanni; Post, Klaas; Lambert, Olivier. (2008). «Beaked whale mysteries revealed by seafloor fossils trawled off South Africa» South African Journal of Science 104 (3–4): 140–142..
- ↑ «Zientzia Kaiera | Laboratorium Bergara Zientzia Museoa» www.laboratorium.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
- ↑ Dalebout, Merel L.. (2014). «Resurrection of Mesoplodon hotaula Deraniyagala 1963: A new species of beaked whale in the tropical Indo-Pacific» Marine Mammal Science doi: ..