Zoran Đinđić
Zoran Đinđić (serbieraz: Зоран Ђинђић; Bosanski Šamac, 1952ko abuztuaren 1a - Belgrad, 2003ko martxoaren 12a) serbiar politikaria izan zen. Serbiako lehen ministroa izan zen 2001etik 2003an erail zuten arte.
Filosofia ikasi zuen Belgradeko Unibertsitatean eta komunismoaren aurkako ikasle mugimenduen buru izan zen. Kondenatu egin zuten, baina Alemaniara joateko baimena eman zion. 1989an Jugoslaviara itzuli zen Novi Sad Unibertsitateko irakasle izateko eta Alderdi Liberal Demokratikoaren sortzaileetako bat izan zen.
1997an Belgradeko Alkatetzarako hauteskundeak irabazi zituen. Slobodan Miloševićen erregimenaren aurka agertu zen eta 2001ean lehen ministro izendatu zuten. Gobernuak erreforma demokratikoak egin zituen eta Serbia Europara hurbildu zuen.
2003ko martxoan hil zuen Serbiako mafiak, Serbiako zerbitzu sekretuekin elkarlanean.