Edukira joan

Zuhatza uhartea

Koordenatuak: 42°56′00″N 2°35′25″W / 42.93343°N 2.59026°W / 42.93343; -2.59026
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuhatza
Untxien uhartea

Uhartea aurrealdean
Geografia
KokapenaUribarri Ganboako urtegia
Politika
Herrialdea Euskal Herria
UdalerriaArratzua-Ubarrundia
Gizartea
Biztanleria0 bizt.

Zuhatza edo Untxien uhartea Arabako Zuia-Gorbeialdea eskualdeko Arratzua-Ubarrundia udalerriko lursailetan kokatutako Uribarri Ganboako urtegia dagoen uharte bat da. Urtegi honetako beste uhartea Orenin da, hau neurriz askoz ere txikiagoa delarik.

Gaur egun jolasgunea dugu, batik bat, udalekuetarako erabiltzen dena. Aterpetxea, jolasguneak, bainuguneak, ontziralekuak eta abar ditu eta ur-kirolak (arrauna, kanoa, wind-surf, etab) egiteko aukera dago.

Apirilatik urriaren lehenengo hamabostaldira arte irekita dago, eta uztaila eta abuztuaren lehenengo hamabostaldia kenduta (egun hauetan umeen udalekuak egiten dira bakarrik), denboraldiaren beste guztian helduen taldeak, elkarteak… joan daitezke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]