Academia.eduAcademia.edu

Dialektologiaren alderdi kronologikoaz

2008, Fontes Linguae Vasconum Studia Et Documenta

Dialektologiaren alderdi kronologikoaz IÑAKI CAMINO* 1. SARRERA I dazki zaharrak dituzten eta aspalditik sakon ikertu diren hizkuntza ezagun batzuen azterketak emaitza guztiz baliagarriak ekarri ditu tradizioko filologiara eta dialektologiara, baina Euskal Dialektologiak ez du oraindik halako mailarik lortu, hondarreko bi hamarkadetan garrantzizko eta kalitateko ikerlanak argitaratzea ohiko gauza bilakatu bada ere. Dialektologiaz dihardugunean kronologiaz jardun behar dugu baitezpada, hizkuntzaren historia eta dialektoen azterketa uztarturik baitaude. Alderdi kronologikoari dagokionez hizkuntza-ezaugarriak bereizteko ohiko sistemari heltzea gauza beharra du dialektologiak: zuzen eta bidezko da ezaugarriak berrikuntza / hautu / arkaismo banaketaren arabera aztertzea. Hizkuntza-atalok bereizteko tradizio honen ikuspegia xeheki aurkezten dugu ildo gehienbat metodologikoa dakarren artikulu honetan. Dialektologiaren alderdi kronologikoaz han eta hemen agertu diren iritzien aurkezpen ahalik eta objektiboena ere ekarri nahi izan dugu orriotara. 2004ko artikulu batean Euskal Dialektologiaren irizpide metodologikoez jardun genuen eta harako hartan ere, edozein hizkuntzatan aurki ditzekegun hiru atalok izan genituen mintzagai (2004a: 77, 80-86). Egungo artikulu honek ordukoan jaulkiak alderdi batzuetan bederen osatzea eta sakontzea du helburua, gai hau orduan bezala ikusten eta ulertzen jarraitzen baitugu. Berriki argitaratu duen liburu didaktiko batean (2006), kritika gogorra egin du Koldo Zuazok hondarreko urteotako gure dialektologia jardunaz; saio honen seigarren atalean gaiaz dugun iritzia dakargu, baina Koldo Zua- * Euskal Herriko Unibertsitatea. [1] Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 209 IÑAKI CAMINO zoren lana kritikatu gabe, zinez jarduera bikaintzat baitugu berarena. Dialektologiako gure lanaz ñabardura eta azalpen batzuk datoz artikulu honen bukaeran, Koldo Zuazoren esanek ikuspegi metonimiko eta exageratua agertu baitute gure jardunaz. 2. ABIABURU HISTORIKOA Leonard Bloomfield-ek zioenez, hizkuntzalaritza historiko-konparatiboak sortu zuen ikerketa eredua ez du ezein jakintzagai historikok erdietsi; halaber, Edward Sapir-en arabera, indoeuropeistek emeki-emeki egin dituzten azterketa xeheek halako teknika garatu dute, perfektuago baita gizakien erakundeez diharduen beste zernahi zientzia baino (Haas 1969: 113). Ezaguna da, dena den, denbora iraganerat milaka urte batzuk hedatzen dugun heinean, eredu konparatibo-genetikoaren arrakasta bakanduz doala. Sanskritoaren anitz egituraren gardentasunak, ordura artean Mendebaleko hizkuntzalarientzat arazo ziren franko atal argitu zituen. Bestalde, hizkuntza batzuen egoera zahar idatziak agertu izanak, kronologia erlatibo batzuen hipotesiak zuzenak zirela erakutsi du. Idazki zaharrik gabeko hizkuntzalariek funtsean oraina froga dezakete, iraganaz hipotesi zuzenak egiteko aukera eta gaitasuna osoki aitortu behar badiegu ere. 1924an Antoine Meillet-ek eta Marcel Cohen-ek idazki zaharrik gabeko hizkuntzetan azterketa historiko-konparatiboak egitea gauza ezina dela adierazi ondoan, Bloomfield-en haserrealdia etorri zen eta gertaera honek hizkuntzalaritza historiko-konparatiboaren aldi aberats eta garrantzizko bat eragin zuen: hizkuntza algonkinoen sistema foniko zaharra berreraiki zuen amerikarrak 1925ean. Arazo bat bada, hizkuntzalaritza historikoaz dihardutenen arreta biziki bereganatu ohi duena; arazo hau nabarmena da dialektologia greziarra aztertzen dutenen artean, esaterako. Honela egin liteke galdera nagusia: Zein da dialekto bat definitzen duten hizkuntza-ezaugarri ugarietarik bakoitzaren antzinatasuna? Zein da dialekto zenbaiten oinarrian dagoen dialekto zaharrago hori edo hizkuntza komun zaharrago hori definitzen duten ezaugarrien antzinatasuna? (Rodríguez Adrados 1998: 9). Geografia-eremu batean gaindi elkarrekin hedatu diren isoglosa batzuk badira, garaikideak eta arras zaharrak direnak, hizkuntza batuago zegoen garaian lehenbiziko zatiketa homogeneo eta gerora iraunkorrak eragin zituztenak, ondoko hizkuntza-aldaki uniformeak eragin zituztenak, arbola genealogikoaren egitura eraikitzeko, adabegiak finkatzeko eta adarrak hazteko balio izan dutenak. Ezaugarri hauexei ematen diete hizkuntzalaritza historikoak eta dialektologia historikoak garrantzi gehien, berrikuntza zaharrei, arbolaren antzinako batasun hori aldaki sendoetan, aldaki homogeneo eta iraunkorretan zatitu dutenei. Hizkuntzaren zeinahi arazotan bezala, taldekatzearen edo sailkapenaren gaian, aztertzen dihardugun hizkuntzen egiturari bere osotasunean begiratu behar diogu. Garrantzizkoa da jakitea sisteman noizkoak diren berrikuntza partekatuak, ezaugarri gorde partekatuak eta dibergentziak, noizkoak diren erregela horiek, nolako sakontasuna duten sisteman eta zer erlazio dagoen ezaugarrien sakontasun estrukturalaren eta ezaugarrien antzinatasunaren ar210 Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 [2] DIALEKTOLOGIAREN ALDERDI KRONOLOGIKOAZ tean. Egituran sakontasun erlatiboa izatea antzinatasun erlatiboaren adierazle da. Hizkuntzen sailkapenaren gaia, kronologia erlatiboari dagokion zerbait da neurri batean. Bi hizkuntzak partekatzen dituzten ezaugarriak –hala berrikuntzak nola ezaugarri gordeak– zaharrago baldin badira eta beren egituretan sakonago barreneraturik baldin badaude bi hizkuntza horien arteko dibergentziak baino, orduan “batasunaz” mintza gaitezke, defini daitekeen eremu dialektal batez; honela erabilirik, “batasun” hitzak ezaugarri partekatuen eta dibergentzien arteko zenbait erlazio kronologiko adierazten digu. Émile Benveniste-k zioenez, “konparatzaileen kezka nagusia kronologia finkatzea izan behar du” (Watkins 1966: 32). Zaharragoa eta berriagoa dena bereizteko, hizkuntzalaritza historikoak urte luzez garatu ditu hainbat lan molde; Henry M. Hoenigswald-ek dioen bezala (1966: 6): Eredu konparatiboaren funtsa batez ere hau esatean dago: morfotik morfora egiten dugun egokitzapenean, A hizkuntzako /x/ fonemari edo /x/ ezaugarri bereizgarriari, B hizkuntzan batzuetan /y/ ezaugarria baldin badagokio, eta beste batzuetan /z/ ezaugarria baldin badagokio, fonemaren aldameneko ingurunean korrelazio desberdintasunik ez dagoelarik, badakigu B izan zela jatorrizko egoera; aldiz, inguruneari dagokionez desberdintasun korrelatiboa balego, orduan B hartuko genuke berritzailetzat. Joseph Greenberg-ek adierazi izan duen bezala (Hoenigswald 1966: 9), aldaketa semantiko batez dihardugunean zail da jakitea zer den berrikuntza eta zer den ezaugarri zaharra; aldaketa semantiko bat norabide batean gerta daiteke, baina berdin-berdin gerta daiteke aurkako norabidean ere eta ezin jakin da egiazki gauzak nondik nora aldatu diren: litekeena da ‘eguna’ adierazten duen hitz batek ‘eguzkia’ adiera hartzea, baina era berean, ‘eguzkia’ adierazten duen hitza litekeena da ‘eguna’ adieraztera iragatea. Ahalaz, isoglosen hedadura denboraren dimentsioan gaindi aztertzea komeniko litzaiguke; berebat, eremu fokal jakinen eta berei dagozkien eremu periferikoen indarraldia eta ahulaldia noizkoak diren ezagutzea; historiaren antzinako hizkuntza-aldiak berreraiki nahiko genituzke, geroagoko aldakortasun dialektalaren ebidentzia konparatiboan oinarriturik (Pilch 1988: 423). Halaz guztiz ere, gauza jakina da sinkroniaren eta diakroniaren arteko banaketa zurrun hori, bereziki ahozko aldaki mintzatuen azterketan lausotzen dela: antzinagoko aldien ezaugarri den tasun gordetzailea eta aldaki estandarrean gertatu ez den gramatikalizazio bilakabide berria, biak batera ahozko mintzo dialektal baten eta beraren barrenean aurki ditzakegu nonahi (Kortmann 2004: 2). Eredu konparatiboaren emaitzak eta lorpenak gora-behera, gauza ezaguna da, idazki zaharren edo zeharkako lanabesen lekukotasunik gabe, hizkuntzaren barrenean ageri diren ezaugarrien artean berrikuntza komunak zein diren eta ondare zaharrari dagozkion ezaugarri gordeak zein diren xuxen bereiztea zail izan daitekeela inoiz hizkuntzalaritza historikoarentzat. Berebat, hizkuntzaren izaeragatik barreneko bilakabideari zor zaizkion berrikuntzak eta hizkuntzen arteko ukipenak eraginak direnak, kanpotikako aldaketatzat jotzen diren horiek, elkarrengandik xuxen bereiztea ere zail da (J. Milroy 1995: 438). Hizkuntzen filiazioan eragin zuzena du honek guztiak: [3] Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 211 IÑAKI CAMINO Afrikako peko alderdiko hizkuntza-philum-ean ez dago garbi talde khoisanoa osatzen duten hizkuntza guztien filiazio genetikoa bat eta bera ote den: azalpen areala proposatzen dutenen iritziz, orain artean dauden datuekin, hizkuntzen arteko ukipena gertatu dela pentsatzea da hoberena (Tosco 2000: 334). Jarraian hizkuntza-ezaugarrien ohiko tipologia xeheki aurkeztuko dugu, berrikuntzak, hautuak eta arkaismoak bereizten dituena. 3. BERRIKUNTZAK 3.1. Berrikuntza bat zer den Gauza jakina da, fosildurik gelditu den hizkuntza bateratu bat aurkitzeko, berrikuntzarik jasaten ez duen hizkuntza-egoera bat izateko, gizarte-baldintza oso bereziak behar dutela gertatu eta ohiz, hizkuntza natural gehienak dialektalizaturik aurkitzen ditugula. Hizkuntzaren ordura arteko egitura aitzindari batekiko edo egoera zaharrago batekiko, dialekto batean sumatzen den haustura da berrikuntza, hizkuntza-forma batean sortu den aldaketa. Dialektoaz mintzatzeko baitezpadako dira berrikuntzak; ez baldin badago berrikuntzarik, ezin mintzatu gara dialektoaz: hizkuntzalari gehienen ustean, berrikuntzarik ez baldin badago, ez dago dialektorik. Dialekto orok berrikuntzak ditu: berriztatzearen bidez gorpuzten dira dialektoak, horrek bihurtzen du hizkuntza-egoera bat “dialekto”. Lehenagoko hizkuntza-egoera batetik saiheste oro berrikuntza bat da, berrikuntzak dira dialektoaren ardatz definitzaileak, berrikuntzak dira dialektoaren funtsa, gehienbat berrikuntzek egituratzen dute dialektologiaren erreinua: dialekto bat berrikuntzen eta hautuen sorta bat da. Mintzo bat orain arteko tradizioan gipuzkera deitu izan dena da, “*edun” aditzetik eratorri diren oraineko adizki laguntzaileetan -e-berrikuntza jasan baldin badu: *dadugu > daugu > deugu > degu; *dadut > daut > deut > det. Mintzo bat erronkariera da, lexemaren barrenean indartze bilakabidearen bitartez txistukari sabaiaurreko bat garatu baldin badu: anaia & anaie > anaxe; ai(h)en > axen; bateiatu > batixatu; ei(h)ar & ei(h)artu > exar & exartu; lei(h)o > lexo; negar > *neddar > nexar; oi(h)al > oxal; oi(h)an > oxan; oiezki > oxezki; teiu > texu. Aldiz, ez da honelako bilakabiderik gertatu lotura edo jostura foniko hori morfemaren mugan gertatu denean: aiezka, aienez, gaia ‘gaua’, goien (Lopez-Mugartza 2006). Latin berankorraren garaian gaztelania dialekto bat zela esaten da, eman dezagun, fumo ‘kea’ esan beharrean humo aldaera baliatzen zuelako, bestela, hasierako f-ri dagokionez latina izanen bailitzateke; ezaugarri honetan gordetzaile dira hala frantsesa nola italiera. Latineko o labur azentuduna ez da gehiago o gaztelaniaz, ue baizik; honetan gordetzaile diren galegoa edo katalana ez bezala, berritzaile da gaztelania. Dialektologiaren barrenean eztabaida ugari gertatu da azterketan baliatzen den ezaugarri bakoitza berrikuntza ala tasun zaharra den erabakitzean; bereizketa nagusi hau egoki egiten ez bada, analisiari eragin kaltegarriak etor dakizkioke; dena den, ez da pentsatu behar batzuk eta besteak bereiztea horren gauza erraza denik. Datu berberen aitzinean dialektologialari batzuek eta 212 Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 [4] DIALEKTOLOGIAREN ALDERDI KRONOLOGIKOAZ besteek egiten dituzten balorazio eta interpretazio desberdinek metodoaren arazoak eta gabeziak salatzen dituzte. Esaterako, hizkuntza indoeuroparretan a eta o bokalen estatusa hizkuntzalari guztiek ez dute berdin sumatzen: ohikoa da latinaren eta grezieraren egoera, a eta o bokalak bereizten dituena, zahartzat hartzea, baina beste hizkuntzalari batzuen ustez bereizketa hori berria da eta sistema zaharrean ez zegoen o-rik. Hizkuntza baten barrenean beti ez da aise izaten beraren barreneko berrikuntzak eta beraren barreneko berrikuntza ez diren beste osagai batzuk elkarrengandik xuxen bereiztea; eskualde batu eta trinkoen egoeran, milaka urtean hartu-emanean egon diren hizkuntza ahaideen arteko maileguak eta hizkuntza baten barreneko berrikuntzak elkarrengandik bereiztea ez da horren gauza erraza; arazo hau nabarmena da Filipinetan; Mindanao-ko tiruray hizkuntza filipinarrean, ondoko hizkuntzen maileguen bidez oinarrizko hiztegiaren % 30 ordezkatu da (Pawley 1999: 99). Baina berrikuntzen artean ere bereizketa bat baino gehiago egin ohi da, tradizio filologiko aberatsa eta sakona duten hizkuntzetan batez ere. Indoeuroperaren eta beraren saileko hizkuntzen historiaz eta dialektoez diharduten hizkuntzalariek ahalaz honako bereizketak egin ohi dituzte: Zein berrikuntza abiatu diren indoeuroperaren aldi kronologiko bat eta beretik Zein berrikuntzak eskatzen duten bitarteko erkidego baten aldi bat bederen beren burua azaltzeko; esaterako, zenbait berrikuntzak izatez erkidego dialektal italo-grekoa izan zela sala lezake, baina ez dakigu berrikuntza horiek latinak grezierari maileguz hartuak ez ote diren; indoeuroperaren barrenean bitarteko erkidegoa defendatzeko oinarririk sendoenak talde indo-iranioan daudela dirudi Zein berrikuntza azaltzen diren hizkuntzen edo dialektoen arteko bigarren mailako ukipenaren bidez, hau da, oinarrizko hizkuntza zatitu ondoko aldi zenbaitetan, dela lotura sakonaren edo axalekoaren bitartez, lotura aldi luze edo laburraren bidez Zein berrikuntza gertatu diren bilakabide paralelo gisa Zein berrikuntza gertatu diren antzeko substratu baten eraginez bi hizkuntzatan Berrikuntzak arestiko zein sail edo kategoriatara ekar litezkeen objektibitatez erakuts liezaguketen irizpideak aurkitzea zail da, zeren ez baita aise jakitea: a) zer baldintza bete behar den historiaurreko gizatalde bat erkidego izan dadin; b) zein baldintza ase behar dituzten bi ezaugarrik bilakabide paralelotzat harturik izateko; c) hizkuntzako zein ezaugarri truka daitekeen ukipenez eta zein ez –ez da hau irizkidetasun handiko gaia–; d) zein substraturen gainean kokatu ziren hizkuntza indoeuroparrak. Irizpide objektiboen gabezia dela eta, dialektologia indoeuroparra usu arbitrariotasunaren eta subjektibotasunaren erreinua bilakatu ohi da (Villar 1996: 531). 3.2. Berrikuntza partekatuen garrantzi sailkatzaileaz Iraganean hizkuntza komun baten zatiketa gertatu denean, bertatik sortu diren kide guztien arteko ahaidetasun genetikoaz mintzo gara, baina zatiketaren garaian dialekto batzuen artean ahaidetasun espezifikorik gertatu ote den jakin nahi izaten du hizkuntzalariak, dialekto batzuk beren artean beste [5] Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 213 IÑAKI CAMINO batzuengandik baino hurbilago ote dauden, zer nolako talde dialektalak osatu diren, zein diren dialekto-talde horiek, zein atxikimendu-maila duten dialektoen gramatikek beren artean, noizkoak diren dialekto horiek, zein geografia-ingurutan gorpuztu diren. Honelako galderei erantzun ahal izateko berrikuntzen kronologia erlatiboa finkatu behar izaten du hizkuntzalariak. Dialekto orotan berrikuntzen ondoan arkaismoak ageri dira, ezaugarri zahar gordeak; dialekto jakin baten sorrera nolakoa izan den finkatu ahal izateko, beraz, ezaugarri zaharretarik edo beren baitarik zer nolako berrikuntzak gertatu diren begiratu beharko dugu. Hizkuntza batean edo dialekto batean ezaugarri komun zahar bat falta bada galeratzat jotzen da, galdu dela ulertzen da, beste tasun batek ordezkatu duela. Arbola genealogikoaren baitan sailak finkatu nahi direlarik, familia batean hizkuntza beregainak taldeka sailkatu nahi direnean, berrikuntza partekatuak dira multzoak finkatzen dituztenak, hizkuntzak ez dira sailkatzen lehenagotik batera atxiki dituzten ezaugarri zaharren arabera. Berrikuntza partekatuen irizpidea egoki da, lehenbiziko talde bat osatzen duten dialekto batzuk, bigarren bat eratzen duten beste dialekto batzuekin, hirugarren dialekto-sail batekin baino erlazio hertsiagoan daudela erakusteko. Berrikuntza bilakabideak edo bilakabide berriak dira dialektologian taldekatze-erabakiak hartzean garrantzi gehien eman ohi diegunak. Bi eremuk berrikuntza bat era berean egiten dutenean, batez ere eremuak elkarren ondokoak direnean eta berrikuntza bi eremuetan aldi berean edo garai beretsuan gertatu dela dakigunean, eta beraz, bi eremuetako berrikuntza-bilakabide berdin horiek bata bestetik beregaintzat jo ezin ditugunean, bi eremuetan berrikuntza bat eta bera dela garbi dagoenean, irudi luke eremuotako erkidegoek elkarrekin harreman handixkoa dutelako gertatu dela berrikuntza hori, elkarren auzo izateak eragin duela ondorio hori, eremu bateko hiztunek ondoko eremuko hiztunen mintzoa entzun eta berdindu edo kopiatzeko joera dutelako gertatu dela, batzuk erne daudela besteek duten mintzatzeko moldeari, erkidego batak besteari eragin diezaiokeela. Elkarren ondoan dauden bi eremutan garai beretsuan hizkuntza-berrikuntza berdina agertzeak, halako “eragilea  ondorioa” egoera adieraziko luke, hizkuntza-ezaugarri berriaren transmisio edo kutsadura-gertakari bat gauzatu dela. Berrikuntza partekatuak, beren erkidego erabiltzaileen arteko batasun hertsiaren frogatzaile dira. August Leskien-en printzipioa da dialektologiaren ereduan gehien baliatzen dena: erkidego dialektal hertsi bat finkatzeko irizpidetzat batetortze positiboak baizik ez dira jotzen; ezaugarri jakin batean edo batzuetan gainerako mintzo guztien aurka hizkera batzuk bat datoz, atal horretan beste mintzo guztiek ezaugarri desberdina dute. Arkaismoek ez dute esanahi dialektalik batere eta berrikuntzetan, positibo direnek baizik ez dute adiera dialektalik; berrikuntza negatiboak galera bateratua dira, baina ez dute adiera dialektalik, bi mintzok ezaugarri zahar bera galdu izanak ez baitu elkarren arteko harreman hertsirik frogatzen (Villar 1996: 529). Esaterako, latinez etorkizuna adierazteko adizkiak -b- hartzen zuen, baina latinaren ondoko aldaki erromaniko batzuek ezaugarri hau galdu dute; errumanierak eta gaztelaniak -b- hori galdu dute, baina biek ezaugarri hori galdu izanak ez dakar beren arteko harreman hertsirik edo erkidego harremanik; hizkuntza bakoitzean era beregainean galdu da forma hori, ez da batere harritzekoa galeran bat etorri izana. 214 Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 [6] DIALEKTOLOGIAREN ALDERDI KRONOLOGIKOAZ Berrikuntzen arabera bereizi izan dira hizkuntza-familia baten barrenean hizkuntzek osatzen dituzten taldeak. Alfred Senn-ek dioenez, unitateen teoriaren aldeko bermetzat, berrikuntza esklusiboak baizik ez dira aintzat hartzen ahal (1966: 148). Ikuspegi estandar honen aldeko hizkuntzalarien zerrenda nahi bezainbat heda daiteke: Warren C. Cowgill (1966: 82), Murray Barnson Emeneau (1966: 132-133), Eric P. Hamp (1966: 116-119), Antonio López Eire (1977, 1978), Antonio López Eire & Julián Víctor Méndez Dosuna (1980: 17), Antonio López Eire & Antonio Lillo Alcaraz (1983: 12, 21), Andrew Pawley (1999: 98), Franklin C. Southworth (1964: 558), Francisco Villar (1996: 527), Koldo Zuazo (1998: 192, 2006: 103-106)... Martín S. Ruipérez-ek dioenez, berrikuntza batean batetortzeak balio frogatzaile berezia dakar, adibideen kopurua urria izanik ere (1953: 255). Dialektoen historia irudikatzean eta dialektoak batzuk besteekin sailkatzeko erabaki arealak hartzean berrikuntzei garrantzi handia emateko dagoen ohitura zabaldu horren adibideak, nonahiko dialektologiatan aurki ditzakegu. Francisco Rodríguez Adrados-en 1952ko La dialectología griega como fuente para el estudio de las migraciones indoeuropeas en Grecia saio ezagunean argi adierazi zen jokabide hau eta gerora ere, usu baliatu eta errepikatu du argudio hau R. Adrados ikertzaileak (1999: 74): Dialektoen genealogia aztertzeko, hala ekialdeko nola mendebaleko dialekto grekoen genealogia argitzeko, hona zein den baliatu beharreko arma: bi dialektok berrikuntzak partekatzeak balio erakusgarri edo frogatzailea du, gertakari horrek bi dialektoek erkidego zahar bat osatzen dutela onartzera garamatza; maila apalagoan izanik ere, dialektoek egiten dituzten hautu partekatuek ere izaera frogatzailea dute. Behin hona ezkero, dugun eginkizun nagusia honetan datza: jakin behar da zein ezaugarri diren berrikuntza eta zein ezaugarrik jarraitzen dioten egoera zaharrari. Bikoiztapenetan ere, bi aldaeretarik bat berrikuntza ote den finkatu beharra dago. Hala kasu batean nola bestean, kronologia erlatiboa finkatzea gauza beharra da. Eman dezagun ‘ama’ hitzaren lehen silaba ma- zela protogrezieran; grezieraren dialekto gehienetan ageri da ezaugarri hau eta beraz, mintzo horiek protogrezieratik datozela esan dezakegu; dialekto ionikoa eta dialekto atikoa ma- edukitzean ez, baizik eta me- edukitzean bat baldin badatoz, horregatik ezin uka dezakegu protogrezieratik datozela; adierazi beharko dugu, hori bai, berrikuntza hori partekatu duten garaian, grezieraren gainerako dialektoek ez bezala jokatu dutela eta batera jokatu dutela ionikoak eta atikoak, talde beregaina izan direla; edo bestela, esan liteke beharbada, garai hartan ionikoa eta atikoa dialekto bakar bat zirela, zatitu gabeak oraino, baina ezaugarri berritzaile honetan bederen, bien dialekto sorburua gainerako dialekto greziarretarik bereizten zela (López Eire 1977: 324). Francisco Rodríguez Adrados-en ereduari jarraikiz, euskal dialektoentzat ere berrikuntzen irizpidea baliatzeko egokitasuna defendatu zuen Mitxelenak eta ildo horri jarraitu zion bere garaian (1964: 50-51). Dialekto grekoez diharduten beste hainbat eta hainbat ikertzaileren jardunean ere, López Eire eta Méndez Dosuna-ren lana lekuko, halaxe dira gauzak (1980: 17) eta gure tesian honen berri eman genuen bere garaian (1997: 7). Euskalkien sailkapen berria eskaini zuenean (1998: 192), Koldo Zuazo funtsean berrikuntzetan oinarritu zen. [7] Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 215 IÑAKI CAMINO 3.3. Berrikuntza negatiboez Ohiko hizkuntzalaritzan dialektoak finkatzeko berrikuntza komunaren edo berrikuntza partekatuaren adigaia indartsu nagusitu da; honela, beraren balioa zalantzan jartzea “lesa maiestate”-ko krimentzat hartu ohi da, baina bada hizkuntzalaririk pentsatzen duenik berrikuntza partekatuen irizpideari gehiegizko garrantzia eman zaiola. Calvert Watkins-en ustean, taldekatzeak finkatzean soilik berrikuntza komunak aintzat hartzea eta dialektoek lehenagotik batera gordetzen dituzten ezaugarriei ezikusiarena egitea, hizkuntza den errealitatea ezaugarri linguistikoen batuketa mekanikotzat ulertzetik dator (1966: 30); berak maite ez duen ikuspegi honen arabera, hizkuntza-ezaugarri batzuk aldatzen direla eta beste batzuk aldatzen ez direla pentsatzeko ohitura dago; Watkins-en ustean joera hau neogramatikoen ikuspegi atomistikoaren pareko litzateke. Joera hau, dioenez, urrun legoke hizkuntza egituratutako sistematzat ulertzetik eta hizkuntzaren historia sistema batzuen jarraipena dela pentsatzetik. Hizkuntza jakin baten zernahi alditan, nabarmen dago berrikuntzak eta ezaugarri gordeak egitura sinkroniko baten eta beraren atalak ditugula, batzuek eta besteek elkarrekin eta sinkronikoki eratzen dituztela ezagutzen ditugun dialektoak. Ezaugarri estruktural jakin baten emankortasunari eustean bi hizkuntza edo bi dialekto bat baldin badatoz, ezaugarri hori beste berrikuntza jakin baten bidez ordezkatu izanean bat etorri beharrean, esaterako, gordetze-gertakari partekatu honetan lehen mailako datu dialektal bat eduki genezake (1966: 30). Berrikuntzen zerrendak ia beti ezaugarri “positiboak” baliaturik osatzen dira: zenbait morfemaren itxura berria edo fonologiako bilakabideak, esaterako, ezaugarri positiboak dira. Baina Watkins-en ustez berdin garrantzizko dira “negatiboak” dei ditzakegun berrikuntzak ere. Zer da, esate batera, hizkuntza jakin batzuek murriztu dutena, adibidez ezaugarri zenbaiten emankortasuna bakandu dutelarik, edo beren inventarium morfologikotik edo fonologikotik kanporatu edo baztertu dutena? Hor ditugu berrikuntza “negatiboak” (1966: 31). Gure ustean, badira gordetze positibotzat jo ditzakegun ezaugarriak ere. Euskarara etorririk, ekar dezagun auzitara hego-nafarrera; nafarreraren erdiguneko mintzoek bereizgarri diren berrikuntza partekatu batzuk darabiltzate, baina badira lau berrikuntza hego-nafarrera osatzen duten mintzo guztiek falta dituztenak: hego euskalduneko ibarretako mintzoek ez dute iyende ‘igande’, iyes ‘ihes’, iyen ‘igan’ erako aldaerarik; etorkizuneko morfeman ez dute -tuko > -tiko palatalizazioa egiten; ez dute “*ezan” oinarriko pluraleko adizkietan “itx” bustidurarik; ez dute -ke pleonastikorik baliatzen ahaleko adizkietan. Iduri luke azpieuskalki batetik bestera badela balizko marra abstraktu eta horizontal bat, iparretik hegora erkidegoen arteko harreman-maila eten bezala edo egin duena: hiztunen edo erkidegoen arteko hartu-emanen maiztasunen arteko desberdintasunak eragin duke hegotarrek ezaugarri zaharrei batera eutsi izana, eta garrantzizko da ohartzea, aldeak alde, lau ezaugarri zahar horiei eutsi dieten ibarrak halako continuum horizontal batean elkarren ondoan daudela. 216 Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 [8] DIALEKTOLOGIAREN ALDERDI KRONOLOGIKOAZ Hartara, marraz goiti dauden erkidegoek lau berrikuntza bateratu edukitzea eta beheiti daudenek ez baliatzea nola interpretatu behar den ez dago horren garbi; goitikoak berritzaile diren ezaugarrietan beheitikoek berrikuntzarik ez egitea, horren jarrera pasiboa ote da? Tradizioko ikuspegian, berriztatu ez diren hegoko lau ezaugarri horiek, hegoko mintzoak euskara direla frogatzeko baizik ez dute balio, baina uste dugu gogoan hartu behar dela zerbaitek eragin dukeela beheitikoek berritu ez izana; zerengatik ez pentsatu beren arteko harreman-maila izan dela iraunaraztearen eragile? Zeren hego-nafarrerak ere bai baitaki aldatzen eta berriztatzen, badira bertan berrikuntzak, nafarreraren erdiguneko mintzoetan sumatzen ez ditugunak: lehen mailako (g)ebek erakusle plurala, aditzaren morfologian alokutibo maskulinoko -tmorfema -k-ren ordain, pluraleko lehen pertsonako gauren izenordain indartu analogikoa; arestikook hego-nafarrera batu duten bilakabide berriak ditugu; ez dakigu, bestalde, iraganeko adizkietan -n morfemarik ez izatea berrikuntza ote den, baina berrikuntza dela dirudi: Juan Beriainen XVII. mende hasierako lanetan aldaera -n-dunak eta gabeak ageri dira, eremuko geroagoko ahozko mintzoan -n-rik ez izatea berrikuntzatzat hartzea ulergarri da. 3.4. Berrikuntzen sistematikotasunaz eta lotura estrukturalaz Dialektoak finkatzean aintzat harturik izateko, berrikuntzek ahalik eta sistematikoenak behar dute izan: gramatikako egituretan sakon txertaturik behar dute egon eta hitz sail, paradigma edo ingurune foniko ugaritan ageri diren eta errepikatzen diren ezaugarriak behar dute izan. Komeni da, bestalde, ezaugarriek era beretsuko beste gertakari batzuekin erlazio hertsia edukitzea, gertaera bakartuak ez izatea. Ruipérez-ek 1956an erakutsi bezala, dialekto ioniko-atikoan alfa-k eta ematea ez da gertakari bakartua, berrikuntza honek lotura zuzena du ioniko-atikoan gertatu zen beste bilakabide batekin: ordura artean inon ageri ez ziren e eta o luze hertsiak dialekto honetan sortu izana, lehen luzatze konpentsatzaileen ondorio zuzena da (López Eire 1977: 324-325). Dialektoak finkatzeko, gramatikan elkarrekin loturik eta kateaturik dauden berrikuntza-sortak baliatzen ditu aiseenik ikertzaileak; berrikuntza bakartu bat baliatzea ez da aski garantia: mailegutzat interpreta liteke berrikuntza bakartua, besterik gabe, edo hainbat dialektotan gertatu den bilakabide paralelotzat, batak bestearekin loturarik ez duten bilakabide paralelotzat. Berrikuntza partekatu bakartuen argudioa ez da aski dialekto partekatzaileek erkidego espezifikoa eratu dutela frogatzeko (López Eire 1977: 325). 3.5. Berrikuntza beregain edo paraleloak Gertatu ohi da inoiz hizkuntza baten geografia-eremuaren bi lekutan berrikuntza bera agertzea, beste dialektoetarik bakar batek ere ez duen berrikuntza bat, eta hori da, izan ere, galdera: berrikuntza bat eta bera da, ala bi dira, emaitza bera izan duten bi berrikuntza, beregainki gertatu direnak, alderdi batak besteari eragin gabe, elkarren arteko interferentziarik gabe, bata garai batean eta bestea beste garai batean gauzaturik? Beste batzuetan, berrikuntza hori bi lekutan baino gehiagotan ageri ohi da. [9] Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 217 IÑAKI CAMINO Berrikuntza paraleloak ditugunean, ez ditugu erkidego espezifikoa finkatzeko moduko berrikuntza esklusibotzat hartzen, ez ditugu dialektoen sailkapena proposatzean froga-balioa duten berrikuntzatzat jotzen: berrikuntza beregain edo paraleloak dira, elkarrekin erlaziorik ez duten bi berrikuntza, berdinak dira, baina ez dira bat eta bera. Ziurtasunez dakigu kolokalitatean ez dutela loturarik eta kronologian ere loturarik ez dutela pentsatu beharko da, aurkakoa erakusten ez den artean bederen. Bi gertakariren emaitza berdinaren aitzinean gaude, horregatik pentsatu ahal izan dugu fenomeno bera izan zitekeela, baina batak ez du bestearekin erlazio zuzenik edo interferentziarik izan. Zenbait bilakabide foniko hain dira naturalak, non leku eta garai batean baino gehiagotan gerta baitaitezke era beregainean: ei diptongoa monoptongatu eta e bilakatzen da sanskritoan, unbroan eta zeltan: berrikuntza positiboa da, bai, baina gertatzeko duen aukera handiak erakusten digu ez duela harreman dialektalik adierazten edo frogatzen, ezaugarri gehiagotan bat etorri beharko lukete hizkuntzok harreman dialektal bereziaz mintzatu ahal izateko; hartara, balizko harremanaren alde ez litzateke ezaugarri komun bakoitza mintzatuko, ezaugarri guztiak hizkuntzotan elkarrekin agertzea litzateke frogaren funtsa (Villar 1996: 530). Berebat, hizkuntza indoeuroparren sailean, greziera, frigioa eta armeniera /o/ hizkuntzak dira, baina ez dago garbi berrikuntza hau bakoitzak bere aldetik egin duen ala batera egin ote duten (546). Honelako kasuetan lehenik finkatu behar den gaia ezaugarriaren berritasuna da, ez dakigula gerta, eskuartean daukagun ezaugarria berria izan beharrean, garai batean hizkuntza komunean hedaturik zegoen ezaugarria izatea, dialektoetan iraun zuena, baina gero, denboraren joanean galdurik, fase sparita gisa hartu-eman geografiko zuzenik gabeko bi lekutan edo gehiagotan ageri dena. 3.6. Berrikuntzen esklusibotasunaz Berrikuntzek edo berrikuntza-sortek, beraz, dialekto-sail bat defini dezakete, edota bestela, dialekto bakar bat defini dezakete, beraren esklusiboak edo berezkoak baldin badira. Dialekto bakar baten berrikuntza esklusiboak ez baldin badira, berrikuntza zenbaiten konbinazio esklusiboa da dialekto bat definitzeko erabil litekeen argudioa, orain arteko ikuspegian bederen. Franko-probentzala dela eta ez dela, Paul Meyer-ekin izan zuen eztabaidaren harian, Graziadio Isaia Ascoli-k 1876an zioenez, hizkuntza-ezaugarrien konbinazio jakin batek dialekto bat definitzen du, bere-berezko ezaugarriak edukitzea ez da beharrezko baldintza (Cortelazzo 1969: 35): “che ogni tipo naturale non si distingue dagli altri per caratteri propri (condizione non necessaria), ma dalla simultanea presenza o dalla particolare combinazione di alcuni caratteri comuni”. Hona hemen berrikuntza esklusibo edo berezkoen euskal adibide batzuk: Ahalaz berrikuntza esklusiboak baliaturik bereizten ditugu dialektoak, edo hori da bederen dialektologialariak hasiera-hasieratik duen asmoa eta borondatea, honelakoak aurkitzea eta finkatzea: esaterako, “Vi z” eta“Vi tz” tal̑ mendebalean ̑ deak “Vx” & “Vs” eta “Vtx” emaitza izan du Euskal Herriko eta Bizkaian, axe ‘haizea’ edo atx ‘haitza’ bezalakoetan; Nafarroako euskarak 218 Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 [10] DIALEKTOLOGIAREN ALDERDI KRONOLOGIKOAZ “joan” aditzaren noaie, (g)oaie, doaie erako adizki trinko epentesidunak sortu ditu; aditz hau Gipuzkoan nijoa, dijoa sailaren erara berritu da –eta Deban edo Mutrikun, esaterako, baita bigarren pertsonan ere: zijoaz–; bestalde, erdal -on bukaerak -oin berrikuntza eman du nafar-lapurteraren eremu gehienean; Zuberoan txistukari sabaiaurreko ahostunak ordezkatzen du *j zaharra; Zaraitzuko euskaran, berriz, itxuraz analogikoa den -ara < -a + a emaitza dago, dagoeneko XVII. gizaldiaren hasiera-hasierako idazkietan ageri dena (Salaberri Zaratiegi 1996: 224); ez dakigu garai batean zenbateraino zen bilakabide hau Zaraitzuko esklusiboa, Etxeparek eta Oihenartek bederen bai baitakarte berrikuntzaren adibide bana beren idazkietan. Beste kasu batzuetan, aldiz, berrikuntza zenbaiten konbinazio bereziak erakusten digu zein dialektoz dihardugun, saileko ezaugarri bakoitza banaka harturik beste mintzo batean ere ager daitekeelako; mintzo bat zuberera da berrikuntza jakin batzuk jasan baldin baditu edo aldaera berezi batzuk badarabiltza: ditu > dütü, zübü ‘zubia’, derauzu > deraizü > deizü ‘dizu’, haboo ‘haboro, gehiago’, kontsonante herskari hasperenduak...; berrikuntza edo ezaugarri hauetarik bakoitza ez da baitezpada Zuberoakoa bakarrik, Zuberoako euskara dela erakusten diguna beren arteko konbinazioa da. Bortzirietako edo Bidasoaldeko mintzoaz dihardugu, ipúrdiya, ittúrriya erako berrikuntzez gain, -rat adlatiboa edo unek & unekin saileko erakusleak ditugunean. Nafarroa Behereko edo Zaraitzuko euskara da nintzan ‘nintzen’, dako ‘dio’, dioxu ‘diagoxu’ dakarrena; hasperena edo eliza + -a > elizara erako bilakabidea beharko dugu ikusi konbinazioan, Zaraitzuko ala Nafarroa Behereko mintzoa den jakin nahi badugu. 3.7. Berrikuntza historikoki garrantzizkoak Hizkuntzalaritza jakintzagaian, XIX. mendetik honat, kontsonante guturalen emaitzaren arabera, ekialdeko hizkuntza berritzaileak eta mendebaleko gordetzaileak bereizi dira indoeuroperaren barrenean, XX. mende hasierako aurkikuntzek ekialdearen ekialdean hizkuntza gordetzailerik bazela erakutsi duten arte. Eremu osoaren erdialdean dauden hizkuntza indo-irandarrek, eslaviarrek, baltikoek eta trazio-frigio-armeniarrek herskari belare ahoskabea txistukari bihurtu baitute, berritu duten hauek “satm hizkuntzak” deitu ohi dira. Egoera zaharra gorde dutenak, berriz, “centum hizkuntzak” dira, saihetsetakoak: zeltak, germanikoak, italikoak, greziera eta venetoa batetik, eta tokarioa ekialdeko alderdian; hitita ere gordetzaile da. Tokarioa eta hitita aurkitu izanaren ondorioz banaketa-sistema honek garrantzia galdu du, baina funtsean, berrikuntza batean oinarritzen den banaketa edo sailkapena izaten jarraitzen du. Gogoan izan behar da, dena den, litekeena dela hizkuntza zenbaiten kasuan arazoak izatea sail batera edo bestera sartzeko: idatzi izan da albaniera tipologikoki ez dela ez sat m ezta centum ere; penintsula balkanikoko ilirioa, berriz, hizkuntzalari batzuentzat centum izan da eta beste hainbatentzat centum-en osagaiak dituen sat m hizkuntza izan da (Hamp 1966: 107-108). Halaz guztiz ere, zenbait hizkuntzalarik hizkuntza indoeuroparrak ekialdekoen eta mendebalekoen artean bereizten jarraitu dute, zatiketa hau centum / sat m isoglosarekin xuxen egokitzen ez bada ere. Beste batzuen ustez ez [11] Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 219 IÑAKI CAMINO dago honelako aitzineko zatiketarik; ipar / hego zatiketa proposatu zuen van Schrijnen-ek XX. mendeko hirugarren hamarkadan eta R. Adrados-ek ere berriki ildo horri eutsi dio (Villar 1996: 528). Berebat, hizkuntza zelten inguruko ikerketen hastapenetarik, zeltiko komunaren ondoko eten goideliko-britonikoaren arabera sailkatu dira hizkuntza zeltak, berrikuntza baten arabera, hain zuzen ere: talde britonikoan (galesean, bretainieran eta kornubieran) eta galo kontinentalean (baina hizkuntza honetan badira salbuespen batzuk) qw kontsonante ezpain-belare ahoskabeak p eman duenez, hizkuntza berritzaileen taldea “p zelta taldea” izenaz ezagutu da. Egoera zaharrari atxikiago diren hizkuntza goidelikoek, berriz, Man uharteko, Irlandako eta Eskoziako gaelikoak, “q zelta taldea” izena hartu dute. Berrikuntza baten ondorio den isoglosa honi ere garrantzia eman zaio luzaz, baina zelta kontinentalaz berri gehiago agertu ondoan, ezaugarri honen botere sailkatzailea bakanduz joan da: galoa bezala kontinentala den zeltiberikoak *kw-ri eutsi zion. Eremu zeltaren banaketa dialektal goiztiarra oinarritzeko isoglosa hau luzaz baliatu da, baina badira etenaren antzinatasunaren aurkako argudioak ere (Gorrochategui 1991: 12-13). Egun berrikuntza honetaz landa beste ezaugarri batzuk ere aintzat hartzen dira: kasuen berrikuntza edo sudurkari ozenen emaitza, esaterako, zeinak ez baitira beti xuxen ezkontzen *kw > p bilakabidearen emaitza sailkatzailearekin. Ezagun du, datuak sakonago eta hobeki ezagutu izanetik, hizkuntza zelten sailkapena konplexuago bilakatu dela. 3.8. Berrikuntza partekatuak baliatzeko arazoak Ohiko dialektologiak erakutsi digunez, isoglosak usu ez dira dialekto baten mugara biltzen, ez dira dialektoaren mugan elkartzen eta bateratzen; iduri luke beren distribuzioaren eredua zorizkoa dela eta isoglosa bakoitzak beregaintasun erlatiboa duela; gauza arrunta da dialektologian isoglosen edo berrikuntzen hedadura irudikatzen duten marrak usu elkarrekin gurutzatzea, espazio dialektalean overlapping or criscrossing isoglosses agertzea, isoglosen guztizko batetortze geografikorik eza. Zenbait aldaketa edo berrikuntza hainbat eremu dialektaletan gaindi hedatzen dira eta beste aldaketa batzuek isoglosa horiek zeharkatzen edo gurutzatzen dituztenez, desberdintzat jotzen ditugun dialekto-sailetara hedatzen dira isoglosak, ez dira elkarrengana biltzen. Ezaugarrien edo isoglosen gurutzatze honek nekeza bihurtzen du dialektologian sailkapenak finkatzeko berrikuntza partekatuetan oinarritzea, ezaugarrien ezin konta ahala konbinazio desberdin ageri baitira gure begien aitzinean. 3.9. Berrikuntza partekatuen antzinatasunaz Hizkuntza bateko dialektoek elkarrekin gordetzen dituzten ezaugarri zahar partekatuei esker badakigu, aitzindari beretik datozen dialektoek ahaidetasun genetikoa dutela. Berebat, dialekto batzuek partekatzen dituzten berrikuntzetan oinarriturik, dialekto hauek sorburu zuten hizkuntzatik elkarrekin saihestu direla ohartuko gara, saihestea edo urruntzea gertatu zen garaian dialekto hauek talde trinkoa eta estua osatzen zutela. 220 Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 [12] DIALEKTOLOGIAREN ALDERDI KRONOLOGIKOAZ Alderdi historikoaz kezkatzen diren hizkuntzalarientzat, dialektoak sailkatzean garrantzi gehien hartzen duten berrikuntzak, antzinako zatiketa adierazten dutenak dira, hizkuntza zatitu zen garaiko berrikuntza zaharrak hain zuzen ere, beren antzinatasuna kronologia absolutuko edo erlatiboko argudioen bidez froga baldin badaiteke bederen. Dialektologiak aitzinamendu gaitza izanen luke berrikuntzak zein garaitakoak diren jakiten lagunduko gintuzkeen eredurik balego, baina horrelakorik ez dago; kronologia absolutuaren mailan jakin ez daitekeena kronologia erlatiboaren bidez argitzera jotzen du hizkuntzalariak. Hizkuntzalarien ohiko jokabideaz diharduelarik, Ludo Melis-ek idatzi du, antzinako banaketa dialektalekin zerikusia duten gertakariek dialektologia erromanikoan estatus pribilegiatua eduki dutela (1989: 71). Dialekto greziarren berrikuntzen antzinatasuna frogatu beharraz dihardute, esaterako, Cowgill-ek (1966: 85) eta R. Adrados-ek (1998: 27); Henrik Birnbaum-ek, berriz, eslaviera komunaren dialektoez diharduelarik dio, proto-eslavieraren hondarreko aldietako ezaugarriez arduratuko dela soilik, antzinako ezaugarriez, ondoko garaietako fenomeno berriagoak ez dituela mintzagai izan nahi (1966: 156-157, 183); esaterako, azentu finkoa ez du eslaviera komunaren ezaugarritzat jotzen, aski beranduagokotzat baizik (171). Diakronista denak ez die ezaugarri dialektal guztiei garrantzi berbera eman nahi, garai zaharretarako argitasuna eskaintzen dutenak lehenesten ditu, zatiketa zaharren abiaburu direnak; esaterako, Bizkaiko euskara *dau- aldaeran gelditu da, baina Arabako euskara zaharrean, ordea, bitarteko deut ‘dut’ aldaera dugu, Bizkaiko egoeraren ondoko urratsa dirudiena; gainerako euskalkiak horretatik iragan dira beren de-, du-, dü- aldaeretara iristeko; gaur goizekoa ez den dau- / deu- isoglosa edo bereizkuntzari, Bizkaia eta Araba bereizi dituenari, beharbada artean eman zaion baino garrantzi handiagoa eman lekiokeela irizten dio Joseba A. Lakarrak; deu ‘du’, debe ‘dute’ erakoak salbu, Arabatik kanpo deut honen antzekorik ez dago (2004: xiv). Aztertu beharko litzateke ezaugarri horrekin batera Bizkaiko vs. Arabako nahiz beste alderdietako euskara bereizten duten ezaugarri gehiago ba ote den eta zein antzinatasun ote duten. Gaia arbola genealogikoaren gaira ekarririk eta kronologia aintzat harturik, ikusi beharko litzateke noraino extrapola dakiekeen ezaugarri honen errealitatea beste ezaugarri batzuei, noraino den egia zatiketa bitar batean Bizkaikoa dela beste guztien aurka lehenik saihesten den mintzoa, gelditu den taldetik noraino den Arabakoa beste guztien aurka gero saihesten dena e.a., zeren hizkuntzalaritza historikoan hizkuntzaren banaketa dialektoetan postulatzen denean, banaketa kronologikoak era bitarrean eratzen baitira, esan nahi baita dialektoak ez direla denak garai berean lehergailu nuklear baten edo Big Bang-aren antzera paraleloki sortzen, su artifizialetako sonbrilen tankeran, sintaxiko arbolen zatiketa bitarren moduan baizik; dena den, honelako aferei Euskal Dialektologia diakronikoa aitzinatuago egotean ekin beharko zaie, gai hauetaz ikerketa espezifikoak etor daitezenean; cf. Blažek-en ikuspegia hizkuntza indo-europarren arbola genealogikoen auziaz (2007). Berrikuntzak zaharrak direla dakigunean, hizkuntzaren zatiketa dialektala gertatu zen garaikoak direla dakigunean, hau da, zatiketa garaiko berrikuntza zaharrak edo berrikuntza dialektalak –eta ez postdialektalak– direla dakigunean, garrantzi berezia aitortu ohi diegu: protogrezieratik K. a. V. [13] Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 221 IÑAKI CAMINO mendea arte emeki-emeki gertatu zen zatiketa dialektalaren bilakabidearen berri berrikuntza zaharrek baizik ezin eman digute. Berrikuntzok hizkuntza nola eta zenbat zatitan banatu zen erakusten digute, hizkuntzaren zatiketaren berri gardena ematen digute, hizkuntzaren egitura batuagotik abiatu diren dialektoen arau-sorta berezien edo gramatiken lehen egitura erakusten digute. Hizkuntzalariaren eginkizuna da dialektoek ageri dituzten gramatiken arteko erlazio maila desberdinen berri ematea, erregela edo arau-sorta baten bidez dialektoetako aldaerak nola sortu diren erakustea. Greziako dialekto berrien sailkapenaz diharduen ikerketa ospetsu bat bada, bere garaian eragin handia eduki zuena, Brian Newton-en The generative interpretation of dialect. A study of Modern Greek dialectology (1972). Lanaren egileak dioenez, greziar hiztunentzat egun deigarrienak diren isoglosa batzuk –egoera atonoan bokal hertsiak galtzea eta erdikoak herstea– ez dira aspaldiko gertakariak eta beraz, atentzioa gutiago ematen duten beste isoglosa zaharrago batzuk baino, garrantzi gutiagokotzat jotzen ditu bi berriago horiek afinitate dialektalak finkatzeko. Berrikuntzez jardutean, hizkuntza dialektoetan banatu aitzinekoak, “predialektalak” direnak, dialektoetan banatu zen garaikoak, “dialektalak” direnak eta hizkuntza dialekto nagusietan banatu ondoko berrikuntzak, “postdialektalak” direnak bereizi ohi dira. Hizkuntza dialektoetan banatu zen garaiko berrikuntza nagusi zaharrak eta berrikuntza postdialektalak bereizteko, ezaugarrien eta berrikuntzen kronologia erlatiboa sendo finkaturik duen egoera filologiko berezi bat behar da, edo bestela, antzinako testu zaharrak izatea eta hauetan oinarriturik berrikuntzen kronologia absolutua sakon ezagutzea. Gauza jakina da ez dela hau hizkuntza guztien egoera filologikoa. Nabarmena da, bestalde, hizkuntza-aldaketen hedadura geografikoak, hasierako egoera, dialektoak zatitu zirenekoa, lausotu edo ilundu dezakeela: antzinako egoera dialektal zaharrak eta ondoko mendeetakoak desberdinak izan daitezke, hizkuntza-erkidegoaren barrenean, gune kultural, ekonomiko edo demografikoen aldetik aldakuntza bortitzak gertatu baldin badira, edota gizataldeen edo erkidegoen migrazio gaitzak izan baldin badira. Hartara, isoglosa zaharrenen eta berrienen itxurak eta hedadurak berdinak ez izatea espero beharko genuke. Eremu batean baino gehiagotan ageri diren berrikuntza beregain berdinek ere beste arazo bat gehiago sortzen digute: arras naturalak diren bilakabide fonikoak edo analogikoak hizkuntza baten hainbat eremutan era beregainean sor daitezke eta dialekto batzuetarik besteetara, aiseago hedatzen dira hain naturalak ez diren bilakabideak baino; berrikuntza paraleloen ibilbide historikoaren nondik norakoa ilunsko egon ohi da. Hau guztia dela-eta, hasierako egoera dialektala erakusteko “gutiago naturalak” diren bilakabideei gaitasun frogatzaile handiagoa aitortzen zaie; besterik da hizkuntzalaritzan nola definitzen den zer den zinez ezaugarri bat “gutiago naturala” izatea. Hizkuntza baten iraganeko berri bakan dugunean, berrikuntza zaharrak eta berrikuntza berriagoak bereizteko premia sortzen da. Egoera dialektal zaharragoaren berri isla dezakeen antzinako idazkirik ez baldin bada, kronologia erlatiboak eraiki behar dira berrikuntza zaharren eta berriagoen artean bereiziz. Horretarako argudioak ez dira anitz izaten; ezaugarrien artean inplikazio kronologikoak dituztenak argigarri izaten dira: fonologiari dago222 Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 [14] DIALEKTOLOGIAREN ALDERDI KRONOLOGIKOAZ kionez egitura edo aldaera bat baitezpada beste baten ondokoa denean, bigarren honek lehena inplikatzen duelako, lehena zaharragotzat jotzen da. Era honetakoez landa, argudio gehiago ere badira: esaterako, ezaugarri baten erabilera gramatikan orokorra baldin bada, guztiz gauzaturik eta erregularturik dagoenean, nabarmena da ez dela atzo goizeko berrikuntza bat, badaramala denbora puska bat hizkuntzan. Aldiz, ezaugarri baten erabilera gramatikan sistematizatu gabe dagoenean, berria dela pentsatzera jotzen da. Berebat, ezaugarri baten geografia-hedadura handia denean, pentsa liteke hedatze eta nagusitze hori ez dela gertatu denbora laburrean eta ez dela horren berrikuntza berria. Ezaugarri bat hainbat dialektotan ageri denean, orduan ere gertakari zahartzat jo ohi da. Hizkuntza batzuetan argitasun kronologikoak edukitzea aiseago da beste batzuetan baino: hizkuntza batzuek erreinu edo estatu bat eduki dute eta administrazio horrek hiriburu bat eduki du, ekonomikoki eta demografikoki nagusi izan dena; ulertzeko gauza da hiriburu hori hizkuntza-berrikuntzen gune izatea eta hiriburu-aldaketa gertatzean, berrikuntzen gunea emeki-emeki hiriburu zaharretik berrira joan izana. Migrazioak edo inbasioak izaten direnean, historian islaturik edo iltzaturik gelditzen dira eta hizkuntzek eta dialektoek beren ondorioak jasaten dituzte: erkidego eta demografia arloko aldaketek eta arrazoiek, hizkuntzaren baitan ondorioak eragiten dituzte eta emaitza hauek datazioak egiteko aukera ematen dute. Ingelesaren historia izan daiteke adibide egokia. Beste hizkuntza batzuen kasuetan, ez dirudi gizatalde-aldaketa handirik izan denik, erkidegoek luzaz eta aspalditik gune batean iraun dute eta ez dute aldaketa demografiko sakonik izan; litekeena da, gainera, hizkuntza hori egiten duten herriek batasun administratiborik eduki ez izana eta erreinurik edo estaturik eduki ez dutenez, hiriburu rol-a joka lezakeen hiririk ez eduki izana. Hizkuntza horien testuak berankorrak baldin badira eta egoera filologikoa litekeenik hoberena ez baldin bada, zail da hainbat eta hainbat ezaugarriren eta berrikuntzaren data zehatzaz argitasuna eskaintzea. Euskararen historia izan daiteke honen adibidea. Dialektoak sailkatzeko argudio kronologiak behar direnean, hizkuntzalariak ez daki xuxen zer nola mailakatu behar dituen datazio zehatzik ez duten ezaugarriak; ez daki zehazki “zenbat zahar” den ezaugarri bat eta “zenbat berri” den bestea. Halaz ere, honek ez du estakurua izan behar testu zaharrei begiratu gabe lan egiteko, zeren usu gertatzen baita, hainbat eta hainbat ezaugarri edo berrikuntzaren arrastoa testuetan jarraitu ahal izatea eta dialektologialariak testuei behar bezainbat jaramon ez egitea. Sailkapen dialektala egitean, hizkuntzalariak hautatzen du ezaugarrien antzinatasunari zein aldetatik begiratuko dion, kronologiaren auzia zein irizpideren arabera aintzat hartuko duen. Ikuspegia unekoa edo aktualista baldin badu, bere ardurarik handiena dialektoen artean une horrexetan zein harreman dagoen eta elkarri nola eragiten dioten jakitea baldin bada, berrikuntza sail berrienak aintzat hartuko ditu gehienik. Berebat, sailkapen sinkronista egin nahirik banaketa dialektalaren egituraz baino, hizkuntzalaria egoera postdialektalaz gehiago kezkatzen baldin bada, gainerako dialektoekiko desberdintasun nabarmena finkatzen duen dialekto baten “exzentrizitate” mailari garrantzi handiagoa emanen dio egoera zaharra islatzen duten berrikuntzak aztertzeari baino. [15] Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 223 IÑAKI CAMINO Aldiz, Franz Boas-en goiburu ezaguna gurera ekarririk, dialektoak diren bezalakoak izatera nola iritsi diren edo zerengatik iritsi diren ezagutzea baldin badu hizkuntzalariak kezkarik nagusiena, uneko ezaugarrien eta ezaugarri zaharragoen berri izan nahiko du, ez du horren ikuspegi sinkronista lehenetsiko eta era osoagoan, oraina eta iragana konbinaturik begiratu beharko die dialektoei: ez ditu berrikuntza berrienak lehenetsiko, berrikuntza berriak eta zaharragoak, guztiak konbinatu beharko ditu bere sailkapenean, dialektoaren izaera sinkronikoan ezaugarri horiek guztiak bizirik baitaude, dialekto horren izaera eta itxura berrikuntza zaharragoek eta berriagoek osatzen baitute, bai batzuek eta baita besteek ere. Dialektoak sailkatzean Zuazok lehentasuna eman die gazteen mintzoan bizirik dauden arauei, berrikuntzarik berrienei (2006: 103); guk, berriz, dialektoak sailkatzean, nahiago dugu berrikuntza berriak eta zaharragoak, biak aintzat harturik jokatzea, dialektoaren norabide berriaz bakarrik kezkatu beharrean, dialektoaren ordura arteko ibilbideari so eginez ikuspegi zabalagoa eta globalagoa edukitzea, jokaera eklektikoagoa da gurea; ikus gure ikuspegiaz saio honetako 6. §. 3.10. Berrikuntzen kronologiaren auzia Gauza jakina denez, denbora gauza absolutua nahiz gauza erlatiboa izan daiteke eta zalantzak sortzen dira dialektologiaren metodologian homogeneotasun kronologikoari dagokionez, ikertzaileak beti ez baitu garbi ikusten noizko berrikuntzak aintzat hartu beharko dituen bere lanerako. Berrikuntzetan ere maila bat baino gehiago dago: dialekto baten barrenean berrikuntza berrienak ditugu, hondarreko aldian gertatu direnak, baina horien ondoan dialekto hori itxuratu duten berrikuntza zaharragoak ere erabil daitezke dialektoak sailkatzeko. Berrikuntza zaharragoak eta berrikuntza berrienak, denak dira sinkronikoki dialekto baten osagaiak, denek itxuratzen dute mintzo bat denboraren aldi jakin batean ondoko mintzoetarik bereizirik. Ingalaterrako ingelesaren kasuan, cup ‘katilua’ edo class ‘mota’ bezalako hitzetan ageri diren bokalen ahoskerak dira iparra hegotik bereizten duten ezaugarri banatzaile eta definitzaile bereizgarrienak; cup hitzeko bokala hegoan erdi irekia da edo erdi irekia baino irekixeagoa, baina ez osoki irekia eta ez biribildua. Iparrean hertsia eta biribildua da bokal hau. Hegoaldean class hitzaren bokala luzea da, baina iparrean laburra. Hitz bakoitzeko bokalen arteko desberdintasunak, Ingalaterrako hego-ekialdean duela 400 eta duela 250 urte hasitako berrikuntzak dira, baina halaz ere, iparreko eta hegoko ingelesa bereizteko dialektologialariek egun berean baliatzen dituzten ezaugarriak dira (David Britain-ek jakinerazia, 2007). Har dezagun Nafarroa Garaiko adibide bat, Arakil ibarrekoa hain zuzen ere: mintzo horretan, hainbat berrikuntza ageri dira; aldaera berri guztiek ez dute geografia-hedadura bera, jakina, baina elkarrekin kokatu dira Arakilgo euskaran. Gaia zertxobait argitzeko lau adibide baliatuko ditugu: Analogiaren eta sinkoparen eragina jasanik beharbada, bigarren pertsona pluraleko ohiko “-zue” morfemaren ordain “-zte” aldaera ageri da Arakilgo euskaran. Ohiko “dira” eta “ziren” adizkien ordain, dee eta ze(r)en aldaera itxuraz asimilatuak baliatzen dira. 224 Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 [16] DIALEKTOLOGIAREN ALDERDI KRONOLOGIKOAZ Hiketa maskulinoko adizkietan, beste mintzoetan bokal arteko Ø edo -k- morfema dena, Arakilen -t- da nagusiki, disimilazio zenbaiten emaitza berria edo dirudiena: Ihabarren, esaterako, zakioten ‘zitzaioan’, ziotet ‘zioat’, zioten ‘zioan’ adibideak bildu ziren (1988). Hotsen arloari dagokio berrikuntzen laugarren adibidea: euskal *j sabaikari zaharraren ordain, txistukari sabaiaurreko ahoskabea erabili izan da Arakilen berriki arte; XX. mendearen bigarren erdiaren hasieran, xan, xantzi, xarri, xorratu edo xokatu bezalako adibideak entzuten ziren Uharten, Irañetan, Murginduetan edo Ihabarren, baina ordurako gazteak ahoskera belarea baliatzen hasirik ziren, Inozenzio Aierbek Mitxelenari jakinerazi zionez (1977: 170). Guk Ihabarren [x] ahoskera belarea baizik ez genuen bildu 1983an. Ez dakigu zehazki noiz abiatuak diren Arakilen ageri diren lau berrikuntzok, baina hondarreko biek badute aitzineko beste biek ez duten ezaugarri bat: arras hedadura zabala dute Nafarroako ekialderat eta hego-nafarreraren eremu guztian gaindi. Geografia-hedadura handia baitute, pentsatzen dugu ez dutela izan behar horren berriak, ez direla atzo goizekoak, baina hau ez da hipotesi bat baizik. Bigarren saileko adibideek, dere, ze(r)en adizkiek hain zuzen ere, ez dute arestiko bi adibideek bezain hedadura handia, baina aski zabaldurik daude Nafarroa Garai euskaldunaren erdigunean gaindi. Aldiz, bigarren pertsona pluraleko “-zte” aldaera horrek, Irurtzungo inguru hori harrapatzen du, gehiago ez: Basaburu Handian, Imotzen, ekialdeko Arakilen, Gulibarko Zian eta ibar bereko Larunbe herriko Oraien auzoan ageri da. Litekeena da, “litekeena” diogu, ez baita gauza ziurra, baina litekeena da berrikuntza hau berrixkoa izatea. Zail da ezaugarri bakoitzaren sorrera garaia ezagutzea, azterketa berezia egin beharko litzateke bilakabide bakoitzaren agerpidearen berri edukitzeko. Lau berrikuntza hauetarik bakoitza noiztsukoa den xeheki jakin ahal izateko, gainera, Arakil ibarreko eta inguruko eskualdeetako testu zaharrak beharko genituzke. Zernahi ere den, laugarren adibidea ez da besteak bezalakoa, berrikuntza baten bigarren berrikuntza baita, /*j-/ > /x-/ horrek hondarrean /x-/ > [x-] ordaina izan baitu, sabaikaria lehenik sabaiaurreko txistukari bilakatu da eta hondarrean igurzkari belare gelditu; egun, Imotzen, Larraunen, Sakana erdialdean eta Euskal Herriko erdiguneko hainbat eta hainbat lekutan entzuten da hots belare hori. Gertakari berri honek, Arakilgo oraingo euskara lehen ez bezalako grabitazio-indar linguistikoei begira kokaturik dagoela iradokitzen digu, baina aldaketa hau, Arakildik ekialdera kokaturik dauden Gulibar, Itza, Oltza eta Antsoain zendeetan eta Olloibarren euskara galdu izanarekin zuzenean loturik dago; lehen ez bezala, Arakilek orain ez du eskuin dituen ibar horietako euskararen eraginik biltzen; dena den, aitortu behar da ez dakigula xuxen *j nola ahoskatzen zen Irurtzundik Antsoain alderdi horretara doan eskualdean. Lyle Campbell-en hitzak gogorarazten dizkigu fenomeno honek (1985: 48): …multzo eta azpimultzo dialektalak finkatzea zailtzen dute eremu batetik bestera hedatzen diren aldaketa linguistikoek, erlazionaturik dauden dialektoek partekatzen dituzten berrikuntzak zenbatzeko ekintza lardaskatzen baitute. [17] Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 225 IÑAKI CAMINO 4. HAUTUAK 4.1. Hautu bat zer den Erlazio dialektalez denaz bezainbatean, berrikuntzez eta ezaugarri gordeez landa, ezaugarri sorta bat bada aintzat hartu behar dena: “dibergentziak” edo “desberdintasunak” dira. Hizkuntza baten barrenean dialekto batek baditu gainerako beste dialektoekin partekatzen ez dituen ezaugarri ugari, berrikuntzak edo ezaugarri gordeak ez direnak. Hizkuntzak sailkatzeaz diharduen literaturan garrantzi handia eman zaie hizkuntzen arteko berdintasun partekatuei, garrantzi guti edo batere ez desberdintasunei. Batzuk eta besteak aintzat hartu behar dira dialektologian, elkarren aurka aztertu beharko genituzke berdintasunak eta desberdintasunak: bi hizkuntzaren artean nabarmentasun handirik ez duten berrikuntza komunak daudenean, berrikuntza horien garrantzia apaltzen da bi hizkuntza horien artean garrantzi estruktural handiko dibergentzia ugari baldin badago. Hizkuntzaren zeinahi arazotan bezala, taldekatzearen edo sailkapenaren gaian, aztertzen dihardugun hizkuntzaren edo dialektoaren egiturari bere osotasunean begiratu behar zaio. Sorburu-hizkuntzak zerbait adierazteko aukeran zituen posibilitateetarik dialekto jakin batek forma bat hartzeari eta hedatzeari “hautua” esaten zaio. Hizkuntzaren barrenean dauden aukeren artetik dialektoek egin ohi dituzten hautuak, ez dira hizkuntzaren apaletan erakusgai dauden adizki, atzizki, morfema, hitz, hots edo fonemak, dialekto bakoitzak gogoko aukera egin dezan. Ez da guztiz honela. Hizkuntza, sistema bat edo sistema-multzo bat da, eta sistemok batzuetan aldaerak eta hautuak aukeran dituzte, itxuraz sinonimo edo baliokide direnak, baina irudi horren gibelean historiak itzalpean utzi dituen errealitate gramatikalak ezkuta daitezke. Hizkuntza garatzen denean, kategoria eta funtzio berriak sortzen dira: esaterako, lehenago beste eginkizun bat zuten osagai zahar zenbait, funtzio berriak asetzeko balia ditzake hizkuntzak. Honela sor daitezke hautuak, baina ez da pentsatu behar funtzio bera duten bi forma baliokidek hizkuntzaren historian zehar beti bikoizketa perfektu bat osatu dutenik. Hizkuntzaren barrenean lehian dauden bi forma ala gehiago ager daitezke, eginkizun iduriak dituztenak. Berebat, garai batean banaketa osagarrian gertatu ahal izan diren forma edo aldaerak izan ditzakegu hizkuntzan: banaketaren eragilea opako bihurtu delako, itzali delako edo galdu delako, formok edo aldaerok zentzukide bihur daitezke eta baita ingurune fonologiko edo gramatikal berean agertzeko gai izatera iritsi ere. Mintzo-erkidego beraren barrenean eginkizun bera duten bi aldaera izanik, bataren erabilera-maiztasuna igotzen da eta bestearena jaisten, eta denborarekin gerta liteke bata nagusitzea eta bestea galtzea, ala galtzear den aldaera hau noizbehinka baizik ez agertzea. Gerta liteke, bestalde, hizkuntza batek eskaintzen dituen bi hautuetarik bat dialekto ia guztietan agertzea eta bestea oso dialekto gutiren osagaia izatea. 4.2. Hautuen erabilera dialektoak sailkatzeko Dialektologian sailkapen-erabakiak hartzeko ia osoki baztertzen dira ezaugarri gordeak edo zaharrak direnak eta aldiz, guztiz baliatzen dira berri226 Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 [18] DIALEKTOLOGIAREN ALDERDI KRONOLOGIKOAZ kuntza partekatuak. Erdibidean gelditzen dira hautuak; dialektoen sorrera eta ahaidetasuna azaltzeko berrikuntzek baino hautuek gaitasun mugatuagoa badute ere, zenbait hizkuntzalarik dialektoak sailkatzeko hautuak baliatzen dituzte, jakitun direlarik ranking-ean beren estatusa berrikuntzena baino apalago dagoela. R. Adrados-ek dioenez (1998: 74), berrikuntzak bezain “erkidego adierazle” dira hautuak batzuetan. Banatze eta sailkatze-jardunerako oro har arkaismoak baztertzeko joera badago ere, lantegi honetan begirune gehixeago dago hautuekiko; ikus R. Adrados (1998: 31-35) ere, non garrantzi dialektala duten berrikuntzez eta hautuez diharduen: griego komuna ezaugarriz hornitzeko berrikuntzak eta hautuak aintzat hartzen ditu. Hautuak aintzat hartze hori Ruipérez-ek R. Adrados-en merezimendu handitzat jo zuen bere garaian (1953: 254-255). Esaterako, dialekto greziarrak berritzaile gertatzen diren ezaugarri batzuetan, tesalioa eta lesbioa gordetzaile dira, baina bestalde, bi dialektoon hautu partekatuek bi multzook harreman zenbait eduki zutela frogatzen digute (López Eire 1978: 474); berebat, panfilioak, ioniko-atikoak eta arkadiozipretarrak badituzte hautu batzuk elkarrekin, hartu-eman maila zenbait adierazten dutenak (López Eire & Lillo Alcaraz 1983: 25). Harreman horien sakontasuna, zenbatekoa edo nolakotasuna frogatu ahal izatean dago koxka, ordea: hautu batean ados agertzeak ez du adierazten baitezpada bi dialektoen arteko hartu-eman hori hertsia izan denik, ahaidetasun espezifikotzat interpretatzerainokoa izan denik (López Eire & Lillo Alcaraz 1983: 9, 15). Gure ustean arazoa ondokotasunaren hatsarreak eragiten digu: elkarren ondoan dauden bi dialektok hautu berberak egiteak, bien arteko hartu-eman hertsia izan dela iradokitzen du, areago hautua era esklusiboan partekatzen badute eta bi dialekto hauek berrikuntza esklusiboak ere elkarrekin garatu baldin badituzte. Bi eremutan litekeen gauza da bakoitzean forma bat erabiltzea, bestearenetik desberdin den forma, baina litekeena da bi eremutan hiru forma erabiltzea ere: batean A eta B, bestean A, B eta C, ala B eta C, ala A eta C, hizkuntza-eginkizun bera edo bertsua dutenak. Konbinazio ugari egon daiteke. Hautuetan horrela izaten da. Dialektologian jardutean muga dialektalak finkatu nahi baldin baditugu, ongi gogoan hartu behar dugu zertan oinarritzen garen eta arreta handiz jokatu behar dugu; esaterako, A eta B formen banaketan oinarrituz, nola ausar gaitezke mugak finkatzera, ez baldin badakigu xuxen A B-tik ote datorren ala B A-tik ote datorren, ala bi formak aitzindari batetik datozen, ala A forma dialekto batzuetan eta B forma beste batzuetan, sorburu-hizkuntzak aukeran zituen A eta B aukeretarik bakar baten hedadura orokortuaren fruitu ote diren? Azken buruan, hizkuntza zahar edo batuagoaren historian gertatu diren aldaketen eta berrikuntzen emaitza ere badira hein batez hautuak eta beraz, berrikuntza txikitzat har ditzakegu hauek ere. Aukeren artetik hautu bat egitea eta besteak baztertzea berrikuntza da inolaz ere, aspaldi Mitxelenak aitortu zuen bezala (1988 [1960]: 321). Dialektoak sailkatzean panorama dialektal orokorraren banaketarekin hein batez koherente diren hautu batzuk balia baditzakegu, zertan behar dugu beren erakutsia baztertu? Beheraxeago jardunen dugu dialektoak jatorria[19] Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 227 IÑAKI CAMINO ren edo ahaidetasunaren arabera sailkatzeko hautuek ageri duten problematikaz. Euskal hautuen adibideak ugari dira: euskararen morfologia aberatsa izanik, aise da han eta hemen ale zenbait aurkitzea: izenaren morfologian -(g)az / -ki(n) bikotea da nabarmen. Bonapartek konbinazioen bidez adizkien oinarriak baliatu zituen dialektoak banatzeko. Esaterako, Bizkaiko, Arabako eta Deba ibarreko euskaran *e(d)utsi errotik datozen adizki laguntzaileak baliatzen dira Nor Nori Nork aditz sailerako, baina Gipuzkoa gehienean *-ierrotik datozenak ditugu jaun eta jabe, nahiz aspaldiagoko garaietan *eradun sailekoak ere baliatu ziren Gipuzkoan pluralean. Lapurdin, *-i- honetaz gainera *eradun izan da oinarria; bestalde, Nafarroa Garaiko Sakanan *eradun nahiz *-i- dira oinarriak; egia esan, Nafarroa Garai gehienean *-i-ren arabera egiten dira adizkiak, baina Nafarroako Pirinioetan, Nafarroa Beherean eta Zuberoan *eradun baliatzen da, Zuberoan adizkiek *eradu(n) > erai > erei > ei laburdura jasan badute ere. Egoera hau noizkoa den jakitea ez da aise, baina ez da horren kontu berria ere eta iduri luke ezaugarriak zein bere geografia-eremu nagusian zabal hedatu direla: *e(d)utsi-ren ondorengoak ditugu mendebalean, *eradun-enak ekialdean eta aspaldiko Nafarroa Garaian eta *-i- erakoak erdigune zabalean. Hirurek duten hedadura zabalak antzinatasun maila bat iragartzen du. Argi dago, halaz ere, ezaugarrion konpartimentazioa ez dela guztiz koherentea egungo dialektoekin, hedadura supradialektala dutela adizkiok eta ohi denez eta espero zitekeenez, historian zehar eskualdeetan gaindi aldaketak jasan dituztela: *eradun erako adizkiak Ipar Euskal Herrian, Pirinioetako mintzoetan eta Sakanan ditugu egun, baina Nafarroa Garai zabalean hedadura handiagoa zuten XVI. mendean; Gipuzkoan ere, duela mende guti batzuk dirauzku ‘dizkigu’ erakoak ageri dira idazkietan. Zernahi ere den, garbi dago kasu batzuetan hautuak dialektologian aintzat hartzeko moduko ezaugarriak direla; nork uka lezake, Elgoibarko euskararen kokagunea zehazten dihardugunean, bertan Nor Nori Nork adizki laguntzaileak *-i- erroaren bidez egiteak garrantzia hartzen duela? Historia ezaguneko hizkuntzetan nabarmen dago hautuek ere badutela berrikuntzen eitea. Latinaren kume diren hizkuntzetan aukera bat baino gehiago dago “ezer ez” edo “deus ez” adierazteko. Latinaren garai berankorrean ezereza adieraztean hanpadura erantsi nahi bazen, rem natam edo ‘gauza jaiorik ez dago’ esaten zen. Hizkuntza erromantzeek zeinek bere hautua egin zuten; batzuek natam atalari eutsi zioten eta beste batzuek rem atalari; honela, gaztelaniaz nada esaten da, baina frantsesak rien baliatzen du. Zegoen aukeratik, rem natam sintagmak hizkuntza batzuetan eta besteetan emaitza desberdina utzi du: rem eta natam atalen artean aukeratu duten hizkuntzak, ez ote dira bata bestetik urrundu, ez ote diote hautu horren bidez beren corpusari berrikuntza bat erantsi? Hautatzea berriztatzea eta ondoko dialekto batetik urruntzea izan daiteke: objektu bera izendatzeko batek table eta besteak mesa hautaturik, gaztelania eta frantsesa elkarrengandik urrundu ziren. Hautuak “berrikuntza txikitzat” har ditzakegunez, mintzoen arteko hartu-emana sala dezaketenez, dialektoen sailkapenak finkatzean pentsatu beharko genuke hein batez bederen hautu batzuk aintzat har ditzakegula. R. Adrados ikertzailearen arabera, bi dialektoren arteko erkidego-maila finka228 Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 [20] DIALEKTOLOGIAREN ALDERDI KRONOLOGIKOAZ tzeko, egiten dituzten hautu partekatuek ere izaera frogatzailea dute, berrikuntzen kasuan baino maila apalagoan izanik ere (1998: 74 eta 1999: 24-25, 74). 4.3. Hautu partekatuen izaera frogatzaile apalagoaz Dialektoen arteko erkidego-maila finkatzeko, ahaidetasun espezifikoa eta genetikoa frogatzeko, hautu partekatuek berrikuntza partekatuek baino izaera frogatzaile apalagoa dutela esan ohi da; halaz ere, hau esaten denean “izaera frogatzaile” horrek zer frogatu nahi duen da kontuan hartu beharko litzatekeena. Tradizio klasiko handia eta ezagutza filologiko sakona duten hizkuntzetan, antzinako garaiko idazki zaharrak ezagunak dira, historiaren eta aurrehistoriaren muga zein eta noizkoa den garden ageri da, eraiki da protohizkuntza bat eta badago hizkuntza komunaren izaeraren ideia gizarteratu bat: filologoek aski haizatu dute ezagutza bat, zeinaren arabera, dialektoen aitzinean hizkuntza komuna baitzegoen eta beraz, dialektoak berrikuntza edo tasun zehatz multzo bat baitira, garai jakin bat eta geografia eremu batzuk dagozkienak. Honelako ezagutzara iristeko aukera izanik dialektologia egiten denean, dialektoen arteko ahaidetasun espezifiko eta genetikoa, zaharrak diren ezaugarri partekatu jakin batzuetan oinarritzen da, hizkuntza komun hura dialektalizatzen hasi zen garai hartako talde edo multzo dialektal espezifikoen ezaugarriak dira bilatzen direnak, antzinako egoera dialektalaren hasiera izaten da lehenik argitu nahi izaten dena. Esaterako, greziera diakronikoki aztertzen denean, “indoeuropera”, “protogreziera”, “greziera komuna” erako izenak, zehaztasun handiko hizkuntzasistema edo ezaugarri-multzoak dira, finkatu eta findu nahi izaten direnak. Hizkuntza honetaz dialektologia historikoa egiten denean, greziera komuna zatitzen hasi zen garaiko talde espezifikoen berri nahi izaten da bilatu, eta egoera dialektal hau, hasierako dialektoak gauzatu zirena, ongi bereizi nahi izaten da ondoko garaietako berrikuntzetarik eta egoera postdialektaletik: aldi dialektala garai postdialektaletik banatu nahi izaten da. Jardun honetan berrikuntza zaharrak lehenesten dira sailkapen dialektalerako, hizkuntza komuna zatitzen hasi zen garaiko berrikuntza zaharrak. Honelako dialektologia-tradizioetan, antzinako datuak dauden aldetik egoera dialektalizatuaren hasierako garaia garrantzizkotzat jotzen den dialektologian, hautuak baino, ohitura dago erkidego froga-harritzat berrikuntzak anitzez estimu handiagoan edukitzeko. Jokaera honen arrazoiak ikusteko, hautuekin sortzen zaizkigun arazo batzuk aurkeztuko ditugu: hizkuntza dialektoetan zatitzen hasi zen garaiko berrikuntza partekatuek, beren erabiltzaileek maila dialektalean ahaidetasun espezifikoa eta genetikoa zutela eta erkidego espezifikoa eratzen zutela frogatzen digute; gainerako guztiengandik bereiziz dialekto batzuek ezaugarri berri espezifiko eta esklusibo batzuk partekatu zituztenez, garai hartan lotura edo ahaidetasun sakona eduki zutela pentsatzera jotzen dugu. Ezaugarriak berrikuntzak dira, baina ezaugarriok berrikuntza zaharrak ere badira, hizkuntza zatitu zen garaikoak eta dialekto batzuek bakarrik partekatu zituztenak. Dialekto horiek mintzatzen zituzten gizataldeen orduko lotura eta harreman sakona adierazten dute berrikuntza zahar partekatuok. [21] Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 229 IÑAKI CAMINO Aldiz, berrikuntzak izan beharrean, partekatzen dena hautuak direnean, atera litezkeen ondorioak apalago dira, zeren hautuak hizkuntza komuna gauzatu baino lehenagoko garaikoak izan bailitezke, predialektalak, edo protohizkuntzakoak, ez dute zertan ezaugarri berriak izan; garai batean dialekto historiko batzuek bakarrik partekatuak izan litezke hautuak, baina datu idatzirik ez den garaiko dialekto gehiagok antzina partekatu zituztenak ere izan daitezke, hizkuntza komunak edo batuak hautu bat baino gehiago aukeran izan zuen garaikoak. Dialektologia greziarrean, dialekto batean a hautua agertzea eta beste dialekto batean b hautua agertzea, ala beste dialekto horretan a eta b hautuak elkarrekin agertzea, usu gertatzen da; agerpen hau, protogrezieran eskaintzen ziren aukeretarik dialekto bakoitzean hautu bat ala bat baino gehiago orokortu izanaren ondorioa izan ohi da. Halaz ere, usu gertatzen da hainbat hautu moduk irautea, halako eran, non hautu baten hedaduran oinarriturik ez baitigute talde dialektal sendoak eratzeko aukerarik ematen (López Eire 1978: 462-463). Usu gertatu da hautu baten aztarnak antzinagoko beste dialekto batzuetan ere gelditu izana eta jakina, ezin dugu ondoko talde dialektal berezi baten tasun espezifikotzat hartu, galdurik dagoen beste talde dialektal bateko ezaugarria ere izan baitzen (463). Saia gaitezen berrikuntzen eta hautuen auzia zertxobait argitzen: a) Dialektoen sorrera eta ahaidetasuna azaltzeko hautuen partekatzean oinarritzea ez da jokabide zuhurra. Zail da zentzu hertsian hautuen garaia frogatzea, zeren baitezpada berria ez den desberdintasun dialektal sinkroniko bat, beti proiekta baitaiteke protohizkuntzaraino. Baiezta daiteke, beharbada, hautu bat partekatzen duten dialektoak beren historiaren garai jakin batean hartu-emanean egon direla, baina ezin jakin daiteke ziurtasunez garai hori hurbila den ala hizkuntza batuaren garaia den ala protohizkuntza garaia den (López Eire 1978: 461). b) Kronologia erlatiboak finkatzearen aldetik, hautuak dialektologian baliatzeko dauden arazoek, fonologiatik morfologiara dagoen aldeak duen antza hartzen dute. Bi hauturen artean zaharrago zein den jakitea neke izaten da; itxuraz bi egitura beregain eta desberdin direnez, fonologiak ez du erakusten zein dagoen oinarritik hurbilago; kanpoko informazio zenbait baliatu beharko genuke, testu zaharrak edo argitasun filologiko bikain zenbait, beharbada, hautuen arteko kronologia erlatiboa finkatzeko; lexemen edo morfemen izaerak, egiturak eta hurrenkerak ere lagundu gaitzakete beren arteko erlazio kronologikoaren berri edukitzen. Gainera, arazoa ez da bakarrik hautu bata bestea baino zaharragoa ala berriagoa den jakitea, hau da, antzinako formaren berdinagoa ala urrunagoa den jakitea, dialekto batean forma bat noizez geroztik dagoen edo noiztik baliatzen den jakitea baizik. Eman ditzagun arazoen adibide batzuk: Hizkuntza-familia baten lehen adabegiak bi baizik ez direnean, adarrak elkarren desberdinak badira, aldaketaren norabidea ezagutzea ez da aise, zail da zerk zer ordezkatu duen jakitea; hizkuntza batean [s] eta bestean [h] aurkitzen badugu, aise jakin daiteke, fonologia naturalak honela erakusten di230 Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 [22] DIALEKTOLOGIAREN ALDERDI KRONOLOGIKOAZ gulako, [s] > [h] gertatu dela eta ez [h] > [s], baina fonologiatik landa, lexikoan gauzak konplexuago dira. Formosako hizkuntzetan, ‘ostoa’ adierazteko cognatu-en sailean *waSaw daukagu, baina hizkuntza malaio-polinesiarretan dagoen cognatu-en saila *dahun-etik dator. Jakin ote daiteke proto-austronesioak bi oinarriak ala bakarra ote z(it)uen? Bakarra baldin bazuen, zein zen hori? Lehen azpitaldeak bi direnez, ezin jakin dugu *dahun > *waSaw gertatu zen, *waSaw > *dahun agitu zen ala proto-austronesioan bi itemak ote zeuden (Pawley 1999: 98). Grezieraren dialektoak jatorriaren arabera banatzeko edo sailkatzeko, denbora adierazten duten adberbioen hiru morfema baliatu dira: mizenikoan, arkadio-zipretarrean eta ioniko-atikoan -te dago, lesbioan -ta eta dialekto dorikoetan eta ipar-mendebalekoetan -ka; ezin jakin da, ordea, morfema hauek protogrezieraren zein morfematatik abiatzen diren, ezta sorburuan morfema bakarra ala bat baino gehiago ote zegoen / zeuden ere. Alde horretatik, morfemok edo aldaerok greziera komuna dialektoetan banatu zen garaiko egoera zaharraren irudia eskaintzeko gaitasunik ez dutenez, hautu hauen botere sailkatzailea ahuldurik gelditzen da. Arestiko datu hauetarik honako ondoriook atera daitezke: a) lehian dauden aldaeretarik zeinahiren orokortzean bat datozen dialektoak, historiaren garai jakin batean hartu-emanean egon zirela; b) hautu baten erabilera nagusitu duten dialektoek nahiz te, ta eta ka hiru aldaerak batera darabiltzaten dialektoek, guztiek protogrezieran dutela jatorria. Hartara, hautuok ez digute dialektoen jatorriaz eta ahaidetasun zaharraz argitasun handirik eskaintzen. Beste adibide baten bidez ere aise ikusten da hau: grezieraz, lehen milurteko dialekto gehienek epi aldaera baliatzen dute, baina badira dialekto guti batzuk opi egiten dutenak; mizenikoari esker badakigu bigarren milurtekoan biak batera erabiltzen zirela, oholetan e-pi nahiz o-pi agertu baitira. Hartara, ezin oinarritu gara lehen milurteko hautu hauetarik bat partekatzean edo beraren erabileraren batetortzean, dialektoen ahaidetasuna eta sorrera azaltzeko (López Eire 1978: 461). Berebat, izenondoen atzizki diren -eyos eta -ios aldaeren arteko banaketan oinarriturik, grezieraren lehen milurteko dialektoen arteko bereizketak egin nahi izan dira, baina aintzat hartu behar da e-jo nahiz i-jo, bi aldaerak genituela aitzineko milurtekoan mizenikoan eta bestalde, hizkuntza indoeuroparrek erakusten digute antzina bi hautuak batera baliatzen zirela (462). Hautu bera partekatzea, dialekto bakoitzean gertakari autonomoa izan daiteke eta bestalde, ez du frogatzen banaketa dialektalaren garaian ezaugarri honen dialekto partekatzaileek hartu-eman espezifikorik izan zutenik. Halaz guztiz ere, dialekto zenbaitek historiaren garai jakin batean hartuemana eduki dutela jabetzeko, inoiz balio lezakete hautuek: ez da dialektologian gaitzesteko moduko ezagutza. Balio lezaketela diogu, zeren gerta bailiteke inoiz, hartu-eman geografikorik izan ez duten bi dialektotan hautu bera nagusitu izana, beste hautu bat nagusitu duten dialekto ugariren aurka edo gainerako dialekto guztien aurka; honelako kasu batean ezin ziurtatuko genuke hautu horretan bat etortzeak bi dialektoen arteko hartu-emana frogatzen duenik; gerta liteke bi dialektootan hautu bera nagusitu izana, baina dialekto bakoitzean arrazoi gramatikal berezi eta beregainengatik gertatu izana. [23] Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 231 IÑAKI CAMINO Garbi dago, halaz ere, harreman geografikoa duten dialektoen artean hautu zenbait partekatzeak hartu-eman sozio-historikoa salatzen duela eta hau dialektologian aintzat hartu behar dela, batez ere dialektoen sailkapena egitean hizkuntza batuagoaren banaketa-garaiari horrenbeste begiratzen ez bazaio edo ezin begiratu bazaio, gehienik egin nahi dena sailkapen postdialektala baldin bada. Oroitu behar dugu, gainera, greziarren historian migrazio ugari izan dela; aldiz, beste erkidego batzuk geldiagoak izan dira eta beren ezaugarri partekatuen historia ez da horren konplexua gertatu, lekualdatze geografiko gutiago jasan dute. Den erakoa dela, hautu bakoitzaren eremua kokaturik eta dataturik dagoen kasuetan, afinitate-irizpidetzat erabil daiteke hautua ere. Badira hautuen erabileraren aurkako iritziak ere: Cowgill-ek dakarrenez (1966: 83), hautu batean batera agertzea ez da bere horretan bi dialekto batera sailkatzeko arrazoia, baina hautu batean desadostasuna izatea bada arrazoia bi dialektoak sailkapenean bereiz kokatzeko; dioenez, hautu bera egin dutelako ezin sailka ditzakegu indoeuroperaren barrenean mizenikoa eta iranioa azpitalde batean, atikoaren eta indikoaren aurka. Dena den, argudio hau, Bloomfield-ek erakutsi zuenez, berrikuntzetara ere heda liteke, eta jokabide honen bidez ez genuke gure jakintzagaia deusetan ere aitzinaraziko; izan ere, hizkuntza indoeuroparren artean, geografikoki elkarri gainjarririk dauden berrikuntza batzuek osatu dituzten isoglosen konfigurazio batzuk badira, indoeuroperaren arbola genealogikoarekiko bat ez datozenak. Adieraz bedi Cowgill-ek berak sailkapen-lanetarako berrikuntzekin batean inoiz hautuak ere hein batez bederen baliatzen dituela (1966: 93). 5. ARKAISMOAK 5.1. Arkaismo bat zer den Hizkuntzalaritzaren tradizioan, protohizkuntzari dagokion ezaugarri batek dialekto batzuetan bere itxuran irauten baldin badu eta beste dialekto batzuetan ezaugarri hori aldatzen edo berritzen baldin bada, irauten duen ezaugarria arkaismotzat hartzen da. Hizkuntza indoeuroparrak aztertu direnean, bi ezaugarri mota bereizi dira: indoeuroperan ziren bezalakoak izaten jarraitzen duten edozein hizkuntza indoeuroparretako ezaugarriak batetik, eta bestetik, indoeuroperaren menpeko den zernahi hizkuntzatan gertatzen diren aldaketak edo ezaugarri berriak. Hizkuntza indoeuropar batzuk arkaikoagoak direla eta beste batzuk berritzaileago direla diogunean, adierazten ari gara arkaikoago direnek beren sortzezko ezaugarrietarik gutiago galdu dituztela berritzaileago diren horiek baino, ezaugarri zahar gehiagori eutsi diotela. Indoeuroperan sortu den berrikuntza-sorta bat bada, geografia-eremu honetan ala hartan gauzatu dena eta hizkuntza komunak eratu dituena: greziera, albaniera, armeniera, protobaltikoa... Hizkuntza hauetarik bakoitzari dagozkion ezaugarriak berrikuntzak dira, tasun hauexek eratu dituzte hizkuntza horiek, teorian indoeuroperaren aldaki edo dialektoak ziren entitateek berrikuntza jakin batzuk jasan dituzte eta denboraren joanean hizkuntza berriak sortu zaizkigu. Hizkuntza berri horietan indoeuroperaren itxura gorde duten ezaugarriak arkaismotzat hartu ohi 232 Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 [24] DIALEKTOLOGIAREN ALDERDI KRONOLOGIKOAZ dira; hizkuntza indoeuropar batean baino gehiagotan itxuraren aldetik aldatu gabe diraute, berdinak dira, hizkuntza desberdinen osatzaile baldin badira ere. Zail da aurresaten hizkuntzan zein atal edo azpiatal den gordetzaileena, ezaugarri zaharrak alderdi fonikoan nola morfosintaktikoan ezkuta baitaitezke; generikoki esan liteke, hori bai, lexikoan badirela alor semantiko batzuk ohiz maileguei aurre egiteko gaitasuna dutenak, erkidego baten kulturarekin, bizimoduarekin eta baloreekin lotura hertsia duten aldetik bederen. Antonio Tovar-ek, erlijioa, zuzenbidea eta erakundeak aipatu zituen, baina gogoan izan behar da greziarrena bezalako kultura jantzi batez ziharduela (1944: 252); Manuel Alvar-ek, berriz, animalia basatiak, landareak eta folklorea jotzen zituen hizkuntza ofizialak gutien erasan ditzakeen alor semantikotzat; alorrok antzinako hizkuntza-egiturak gordetzen dituzte (1956-1957: 261). Hizkuntza-geografiako lanetan, bestalde, hizkuntzaren geografia-eremu gehienetan aspaldi galdu den aldaera, ezaugarri edo egitura bat arkaismotzat jotzen da, nahiz eta zokoren batean oraindik ere bizirik dagoen eta baliatzen den eta gramatikan sistematikoki jokatzen duen. Hizkuntza orokorrean aspaldi galdurik edo berriztaturik dauden hizkuntza-aldaera, hitz, hots edo egitura horiek, eskualde batzuetan indarrean eta hein batez bederen emankor gordetzen direnak, “arkaismo” deitzen ditugu dialektologian; galdu ez den eskualdean ezaugarri zaharra mailegu berrietan ere gertatzea ez da ase beharreko baldintza, hitz zahar guztietan ageri baldin bada. Esaterako, sukalte & sükalte, altaka, altapa, altatu & altatü, alte, galtegin, abentu & abentü, borontate, jente, igante hitzek argi erakusten digute “ozen + herskari ahoskabe” kontsonante taldeko ahoskabea Zuberoan eta Erronkarin ez dela ahostundu. Sistematikoak eta emankorrak ez diren ezaugarri zaharrak ditugu bigarren arkaismo mota bat. Etxepareren liburuan ageri den haritu ‘hartu’ aldaera edo guk 1985ean Ortzaizen entzun motzitia ‘moztua’ aldaera eta Bizkaian egun ere baliatzen diren baltzitu ‘beltzatu, beztu’ eta (h)utsitu ‘hustu’ aldaerak alderatuz gero, garbi dago egitura beraren hiru adibide direla, egun emankor ez den joera baten arrasto zaharrak direla; adibideok, “aditz erroa + -i partizipio atzizkia + -tu berria” erakusten digute, -i partizipio atzizkia emankor ez zen antzinako garaiko egitura zaharkitua; cf. Lakarra (2005: 445). Anitz aldiz, eremu batean irauten duten aspaldiko arkaismoak edo joera zaharrak ez dira emankorrak edo sistematikoak izaten; esaterako, hitz batek irautea ez da gauza sistematikoa: *edun zaharraren itxura duen aldaera bat, beharbada eon izan litekeena, Ergoieneko Dorraon bildu zuen Damaso Intzak XX. mendearen hasierako lehen hamarkadetan. Imozko Latasan Koldo Artolak EAEL-rako 1986an eon bildu zuen edute adieran: Pues orrék eòte(n) zittún, lau kótxe, bost... jéndeandakó... Landuchio-ren XVI. mendeko hiztegiko isçego aditza, zaldi gainean ibiltzea adierazteko baliatzen zena, egun Sakana erdialdeko herrietan gordetzen da eta guztiz bizirik dago: itzo & itzoo ageri da Etxarri-Aranatzen eta itzo Arruazun, Lizarragabengoan eta Arbizun (Mitxelena 1958: 43); Unanun itzau bildu du Jose Luis Erdoziak (2004). Oro har mintzaturik, dena den, bada beste hirugarren joera bat hizkuntzalarien artean aski hedaturik dena, horren aspaldikoa ez den ezaugarri bat ere arkaismotzat jotzen duena: joera honen arabera, aspaldikoa ez den une ja[25] Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 233 IÑAKI CAMINO kin batetik aitzinera, hizkuntza-aldaera edo egitura batek beste lehiakide batekin aurrez aurre egiten duenean, ordura arteko aldaera edo egitura hori arkaismotzat hartzen da. Jo dezagun euskararen hizkuntza-atlasera. Bizkai aldean herri ugaritan dute gogoan egun “ziudade” esaten duten hori, garai batean “uri” izendatzen zela; ulertzen dute hitz hori, entzun orduko badakite zer den, haur denboran edo gazte denboran gurasoei edo zaharrei entzuten zietelako, baina atlaseko datuak bildu ziren garaian, herritarrekin euskaraz aritzean hiztunek ez zuten “uri” erabiltzen. Euskal atlasean “uri” arkaismotzat jotzen da eta filologiak dioskunez, Bizkaiko idazki zaharrenetarik XIX. mendeko testuak arte ageri da. Indartsu ibili da f > p bilakabidea Gipuzkoan eta Gipuzkoa ondoko mintzoetan: Debabarrenean, Antzuola-Bergara aldean, Bizkaiko ekialdean eta Nafarroa Garaiko iparraldean. Indarra zeukan ezaugarri honek XX. mendearen hasieran Goierrin: pigura, konprome, inparnu, pestea, aparie, palta, konpesoreek (Ataun); Tolosaldeko iparraldeko Asteasuko lekukotasunean ere ageri zaigu Mikaela Elizegirengan: ama dipunta, tipusarekin ‘tifusarekin’, prime ‘firme’, konpesatu, desapioa, pantasi, pilarmonika, pesta & festa, paltatu, palta & falta, peria, praille, Rupino ‘Rufino’, Joxepa. Orixe idazleak dakarrenez, XX. mendearen hasieran dagoeneko badira f batzuk maileguetan eta Kandido Izagirrek Tolosan 1967an bildu emaitzetan f > p ez da hain bilakabide indartsua. Irene Hurtadok dakarrenez, gehienik aldaera f-dunak bildu ditu Goierrin eta Tolosaldean, p-dunak bakan aurkitu ditu, aldaera jakin batzuetan, ingurune adierazgarrietan erabilirik (2001: 7071): ez daukazu pulamentuik / fundamentue (Lazkao). Adineko gizonengandik bildu ditu gehienik p-dunak, Legorretako adibideetan ageri denez: aparie, perie, pesta (zaharrek) / afarie, afaldu, ferie, festa (gazteek); halaz guztiz ere, laurogeita hamar urteko albizturtar batengandik afari legea, afaltzeko, fabrika, famatue, fameli, diferentzi... ere bildu ditu Hurtadok. Gazteek eta helduek egun Elgoibarren baliatzen ez duten edozenbat zenbatzaile zehaztugabea, ugaritasuna adierazteko baliatzen dena, ondoko herri batzuetan ere ageri dena (Zuazo 2006: 78), hiztun arras zaharretan eta aldi bakan entzuten dela diosku Jesus Mari Makazagak (2007: 92); dioenez, ia galdutzat eman daiteke egun. Antzera dio zaharrek Elgoibarren gordetzen duten zara adizkiaren pluraleko balioaz: zuek etorri zara erakoak ia galdutzat jotzen ditu (105). Hego Euskal Herrian, Bizkaitik abiatu eta Erronkariraino bitartean, ohitura izan da gizarteko goi mailako zenbait pertsonari berorika mintzatzeko: bereziki apezari, baina baita beharbada sendagileari edo udaleko idazkariari ere. Adineko jendeek horrela ezagutu dute beti eta oraindik ere, horrela egiten jarraitzen dute herri txiki zenbaitetako adineko jende bakan batzuek. Jokaera arkaikotzat joko lukete berorika egite hau hirugarren joera honen barrenean. Espainian duela guti arte leonera hizkuntza edo dialektoa egin den lurraldeetan, adineko jendeak garai bateko erak baliatzen ditu oraino; litekeena da egun nagusi den mujer ‘emakumea’ aldaeraren ondoan, orain arteko beste lehiakide bat entzutea: Andiñuela herrixkan lehenago muyer esaten zela ziotson lekuko batek inkestatzaileari 1965ean, baina hitza mujer dela gaineratzen zuen (Salvador 1965: 222). Beste batzuetan ikusten da itxuraz arkaismoa den zerbaitek ñabardura semantikoa duela, ez dela besterik gabeko 234 Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 [26] DIALEKTOLOGIAREN ALDERDI KRONOLOGIKOAZ aldaera sinonimo zahar bat: Andiñuelan berean, un can esaten denean, ez da zernahi zakur adierazten, zaharra eta balio handirik gabekoa dena baizik (245). Arkaismoen laugarren era bat ere aurkez daiteke. Berriki argitaratu den lan batean, egun ere baliatzen diren euskararen ezaugarri zaharrak aipatu ditu Zuazok. Zehazki “Izan” aditzaren Nor saileko gara eta zara aditz laguntzaileez dihardu. Ez dira galdutako ezaugarriak eta badirudi antzinatasuna dutela: hizkuntzan aski orokorrak dira aldaerok, hedadura handia dute eta euskalki ugaritan baliatzen dira: mendebaleko euskaran, nafarreran eta nafarlapurteraren itsasaldeko mintzo batzuetan ageri dira, jarraipen geografikorik gabe, gainera, eta hartara, ezaugarri zaharrak direla pentsa dezakegu; testu zaharretan gara eta zara adizki hauexek dakuskigu. Honelako ezaugarriak berriak ez direlako arkaismotzat hartu ohi dira. 5.2. Arkaismoen erabilera dialektologian Dialektologian erabaki arealak hartzeko arkaismoak baliatzea zinez jokabide korapilatsua eta labainkorra da. Arkaismoek duten hedadura zein den aldez aurretik jakitea, gauza ezina da. Arkaismoak geografian gaindi han eta hemen ager daitezke, han edo hemen agertzeko duten aukerak ez dirudi inolako arauri jarraitzen dionik: ez dago arrazoi berezirik hizkuntza bateko arkaismoak honako edo halako leku jakinetan agertzeko, nonahi ager daitezke, han-hemenka barreiaturik, erarik aleatorioenean. Halaz ere, egia da eremu bakartu, urrun edo saihetsekoetan, gizarte-elkarreragin bakaneko bazterretan, arkaismoak agertzeko aukera handia dela. Bloomfield-ek ere halaxe zioen, elkarrengandik bereiz dauden eremu solteetan, handiak ez diren eremuetan agertu ohi direla usu arkaismoak (1973 [1933]: 334). Zakurraren izena gos da katalanez, baina ca aldaera zaharra ere baliatzen da; aldaera zahar hau eta beste batzuk gehiago, ez dira hizkuntzaren saihetseko eremuetan eta eremu bakartuetan baizik ageri: Mallorcako eta Rossellóko katalanean. Bi dialektok arkaismo bera partekatzen baldin badute, ezaugarri hori aldatu ez zutelako izan daiteke, horregatik bakarrik, baina bestelakoan, bi dialekto horiek historia beregainak eduki ditzakete, batera ez doazen historiak, hizkuntzako dialekto-talde desberdinekin sailkatzen eta biltzen dituzten historiak. Dialektoak sailkatzen ari garenean bi eremuk ezaugarri zahar bera partekatzen dutela ikusten badugu, ezaugarri horretan bi eremuak gordetzaile izan direla adieraz dezakegu gehienez ere: berri gehigarririk izan ezean, ezin pentsatuko dugu gordetze-bilakabide horretan erkidego batak besteari eragin dionik, ez du baitezpada erakusten bi dialektoek garapen bateratu aktiboa eduki dutenik, beste mintzoetarik bereiz biek erkidego bat osatu dutenik. Bi eremu horiek bata bestearen ondoko auzoak ez badira bederen, elkarren ondokoak ez badira, beldurrik gabe adieraz daiteke hau. Norbaitek hizkuntzaren aldirik antzinakoenak aztertzen baditu eta hauek nola gorde diren edo nola galdu diren ikertu nahi baldin badu, arkaismoek agian laguntza eskainiko diote bilakabide zaharrenak ikusteko, baina ez dirudi oro har hizkuntza baten dialektoen sailkapen orokorra ulertzeko arkais[27] Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 235 IÑAKI CAMINO moak erabilgarri direnik. Dialektoek duten ahaidetasun espezifiko edo genetikoaz berri guti atera daiteke arkaismo partekatuez. Ez litzateke lan hutsala zenbait arkaismoren erabilera kuantifikatzea, dialekto batzuetan ageri den “gordetze” edo “kontserbazio”-mailaren neurria eskaini ahal izateko, baina ez dago erraz jakitea zeren arabera hautatuko diren aztertu nahi diren arkaismo horiek: dagoeneko literaturan proposatu diren sailkapenak berrindartzera ere jo lezake ikerketak edo honen egileak. Etxepareren haritu ‘hartu’, Ortzaizeko motzitu ‘moztu’ eta Bizkaian egun ere baliatzen diren baltzitu ‘beltzatu, beztu’ eta (h)utsitu ‘hustu’ aldaerak alderatuz gero, garbi dago egitura beraren lau adibide direla, egun emankorra ez den joera baten arrasto zaharrak direla, baina batetortze hau, Euskal Herriko bi saihetsetan egitura zahar hori gordetzen duten aldaera horiek iraun dutelako gertatu da, ez arrazoi jakin batengatik; batetortze honek eraginik ezin iradoki dezakegu Bizkaiak eta Nafarroa Behereko Garazi edo Ortzaize eskualdeak iraganean hartu-eman berezia izan zutela, arkaismo hau partekatzeak ez du hori salatzen. Berebat, “-tik” atzizkiaren aitzineko egoera islatzen duen “-ti” aldaera zaharra, Bizkaiko zoko batzuetan, Gipuzkoan, Nafarroa Garaian edo Zuberoan ageri zaigu, han eta hemen utzi ditu arrastoak. Arkaismo bat partekatzeak, ondorioz, ez du elkarrekiko harreman hertsirik adierazten, gehienez ere, egoera zaharrari eutsi izanean, bi mintzo, bi dialekto edo bi eremu bat datozela esan genezake, besterik ez. Gauza bera adierazi izan da inoiz Lapurdiko, Nafarroa Behereko, Zuberoako, Erronkariko eta Bizkaiko urtarril hitzari dagokionez eta berdin gertatzen da iratzarri-rekin ere: Bizkaian itxartu daukagu eta erdigunean esnatu & ernatu, baina Euskal Herriko eskuinaldean iratzarri. Joan Veny dialektologialariak erakutsi du batetortze lexiko batzuk badirela Balear uharteetako katalanaren eta mendebaleko katalanaren artean, baina ez da hor kolonizazioaren eraginik ikusi behar, saihetsetan edo bazterretan gelditu diren arkaismoak baizik (Baldinger 1972 [1958]: 147). Greziera zaharraren adibideak aferaren berri ematen digu: grezieraren ekialdeko dialektoek eta mendebaleko dialekto dorioak ezaugarri zahar berberak partekatzen badituzte, greko komunaren garaian ekialdeko eta mendebaleko dialektoen sailak ondoko mendeetan baino batuago zeudela uler daiteke, edo hartu-eman hertsiagoa eduki zutela. Kristoren aitzineko bigarren milurtekoaren hasieran pentsatzen da sartu zirela ekialdeko aldakiak Grezia kontinentalera; dialekto dorioa, berriz, 1200 urtearen inguruan sartu zatekeen. Greko komunaren garaitik Grezia kontinentalean berriz elkarren ondoan gertatu arte, bata bestetik urrundurik egon ziren mendebaleko eta ekialdeko dialektoak eta sail bakoitzak bere berrikuntza-sorta bereziak garatu zituen. Ordea, badaude ekialdeko eta mendebaleko dialekto-sailak bat datozen ezaugarri batzuk: tasunok zaharrak dira eta greko komunaren garaitik etorri behar dute. Argi dago ekialdeko nahiz mendebaleko dialekto greziarrak hizkuntza grekoaren atalak izan zirelako dituztela arkaismo partekatu horiek, greziera komunaren garaiko lekukotasunak direla, baina dialektoen historiaz, nondik norakoez eta norabideaz argitasun gehien eskaintzen diguten ezau236 Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 [28] DIALEKTOLOGIAREN ALDERDI KRONOLOGIKOAZ garriak, dialekto talde bakoitzak greziera komunaren ondoko garaian garatu dituen berrikuntza bateratuak dira, horiexek dira dialektoak sailkatzeko eta batzuk besteekin biltzeko gehien baliatzen direnak, arkaismoak ez. 5.3. Arkaismo partekatuen interpretazioaz Beste eremuek galdu duten arkaismo bat elkarren ondoan dauden bi eremutan gordetzeak, bi eremuak berrikuntza orokorren hedagunetik ala hedaguneetarik urrun daudela sala lezake; hartara, honelako kasuetan elkarren ondoko bi bazter-eremu hauetaraino iristeko zenbait berrikuntzak orografia edo komunikazio-oztopoak izan dituztela aipa liteke, non eta, ez iristeko arrazoia urruntasunari egozten ez diogun. Baina inoiz gerta liteke elkarren ondoko bi eremutan arkaismo partekatu ugari gordetzea eta gainerako eremuetako mintzoen aurka gordetzea; honelakoetan bada batetortze horrek erkidego espezifiko bat sala lezakeela dioen hizkuntzalaririk; Ruipérez-ek dioenez, bi dialektotan gorde den arkaismo batek, printzipioz ez du beren arteko erkidego espezifikorik frogatzen, erkidego orokorra baizik, baina arkaismoen sail ugari bateratzaile batek erkidego espezifikoaren indar frogatzailea du beste dialektoen berrikuntzen aitzinean (Ruipérez 1953: 255). Ikuspegi honetan gaindi aitzinera jo dezakegu: beste eremu guztiek berrikuntza komun hedatu batek ordezkaturik galdu duten ezaugarri zahar bat elkarren ondoko bi eremuk batera gorde badute, beren arteko harreman aktiboak zerikusi zuzena izan duke horretan: forma zahar hori bi eremuetan erabiltzen da, bai erkidego bakoitzaren barrenean, bai bi erkidegoen arteko harremanean eta beraz, ez da guztizko huskeria dialektoak edo azpidialektoak banatzean eta sailkatzean arkaismo hori aintzat hartzea. Arkaismo bakar bat izan beharrean sorta bat baldin bada, elkarren ondoko bi eremu horietan soilik ageri dena, gainera, ez dago zalantzarik ahalmen sailkatzailea izan lezakeela, beste guztietarik aktiboki bereizteko balio duen ezaugarri zaharren sail bat dugulako. Dialekto bateko osagai bat beste batzuetan ager liteke eta arrazoia arkaismoan bila liteke: hau da, biak bazter-eremuak dira edo uharteak dira; aldiz, beste batzuetan batetortzea arrazoi historikoek edo geografikoek eragin dute. Esaterako, Valentziako eta Mallorcako mintzoak badituzte arkaismo partekatuak, arrazoi pasiboa dutenak, iraupenaren arrazoia besterik eskaini ezin dutenak, uharte-eremu batean edo saihetseko eremu batean iraute hutsari dagozkionak; aldiz, Eivissako eta Valentziako mintzoetan ageri diren ezaugarri zaharren batetortzea aktiboa da; hurbiltasun geografikoak eta honen ondorio den salerosgo jardunak, arrantza harremanek eta erlijio erlazioek azaldu litzakete batetortze hauek. Inoiz proposatu izan da hainbat gizataldek edo gizatalde zenbaitetako sektore zenbaitek berariaz uko egin diola honako edo harako berrikuntza onesteari eta baliatzeari, berrikuntza egiten duen gizataldeko hiztun edo pertsona horiekin identifikazio berezirik nahi ez duelako. Hiztunen eta hiztuntaldeen asmoaz introspekzioa egitea eta psikologia sozialaz idaztea arriskugarri bada ere, hizkuntzaren balio sinbolikoa zenbaterainoko handia izan daitekeen badakigunez, ezin ukatu da berrikuntza bati berariaz uko egiteko jarduna hizkuntzalaritzaren eta hizkuntzaren aldakortasunaren baitan aintzat [29] Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 237 IÑAKI CAMINO hartu beharreko jokabidea dela. Hartara, berrikuntza bati uko egin zaiolako elkarren ondoko bi eremutan arkaismo bera agertzeak baluke izaera aktibotik zerbait, gogoan izanik, gainera, erkidego batak nahiz besteak beren barreneko in group jardunean arkaismo hori darabiltela eta erkidego batetik bestera dagoen komunikazioan ere bateko eta besteko hiztunek arkaismo hori elkarrekin baliatzen dutela. Zuazok dioenez (2006: 106), Deba ibarreko mintzoak sailkatzerakoan, Bizkaiko euskaran eta Deba ibarrean Nor saileko zara, gara edo zar(i)e adizki zaharrak baliatzeak ez du ezer frogatzen; hau da, dioenez, adizkiok ez dira berrikuntzak eta batetortze edo partekatze honek ez du Bizkaiaren eta Deba ibarraren arteko harreman sakon edo berezirik egon denik frogatzen. Zernahi ere den, gogoan hartzekoa da adizki zahar partekatu horien eremua eta Bizkaiak eta Deba ibarrak partekatzen dituzten beste ezaugarri berri batzuen eremua berbera dela, koherentzia geolinguistikoa dagoela ezaugarri zahar eta berri zenbaiten artean. Gure ustez, eskualde ez biziki handi batean gaindi alderdi hurbiletan arkaismo bera baliatzeak elkarren ondoko erkidego ttikien arteko hartu-emana dagoela erakusten du, hori ez da erabilera pasiboa; aldiz, arkaismo bera lurralde hedatuetan era jarraian partekatzeak hartu-emana frogatzen ote duen gure buruari galdegiten badiogu, arazo enpiriko baten aitzinean kateaturik geldituko gara. Deba ibarreko euskaldunek beren artean aktiboki baliatzen dituzte egun gara, zara adizki horiek, bizkaitarrek ere egun beren artean aktiboki baliatzen dituzte eta Bizkaiko eta Deba ibarreko euskaldunen arteko egungo hartuemanetan ere eten geografikorik gabe baliatzen dira ibar batetik bestera: Txorierri ↔ Mungialdea ↔ Busturialdea ↔ Durangaldea ↔ Lea - Artibai ↔ Deba ibarra eskualdeetan gaindi aktiboa eta etenik gabekoa da adizki zahar hauen erabilera. Zuazoren ustez deus frogatzen ez duen egoera hau, beste egoera batetik bereizi nahi dugu guk. Lesakan, Ainhoan edo Arrangoitzen gara & gaa, zara & zaa egiten dira adizkiok, Deba ibarrean eta Bizkaian bezala, baina tartean Gipuzkoako gera, zera eta Lapurdiko itsasertzeko gare, zare berrikuntzak kokatu zaizkigu. Kasu honetan, guneen arteko urruntasun geografikoagatik eta tartean beste adizki berriago batzuk txertaturik dakuskigulako, adizkiok partekatzeko modu honek deus frogatzen ez duela onesteko ez genuke arazorik. Guk arestiko adibidea eta beste hau desberdinak dakuskigu. Jabetzen gara, hori bai, bi gune urrunen artean ezaugarri partekatu batek etenik ez izateak ez dakarrela berarekin baitezpadako giza hartu-emanik: Sakana erdialdeko eta Burundako gaa, zaa adizkiek mendebaleko gara, zara sailarekin etenik gabeko lotura izan dute Araban gaindi, baina ulertzekoa denez, batetortze edo partekatze horrek ez dakar berarekin, Sakana erdialdearen eta Bizkaiaren edo Euskal Herriko mendebalaren arteko hartu-eman sakonik. Hedadura handiko berrikuntzen kasuan ere berdin gertatzen da, saihetsetako erkidego erabiltzaileen arteko hartu-eman zuzenik ez dago, berrikuntza alderdi batetik besteetara erkidego bitartekarien bidez hedatzen da. Luzaz eztabaida litekeen gauza da dialektoen karakterizazioa egitea eta dialektoak elkarrengandik banatzea edota batzuk besteekin batera sailkatzea zenbateraino den jardun bat eta bera. Gauzak direna direla, galegoaren sailkapenean Francisco Fernández Rei-k izan duen jokabidea ekar de238 Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 [30] DIALEKTOLOGIAREN ALDERDI KRONOLOGIKOAZ zakegu gogora (1990): gheada berrikuntza, Galizian markatzaile soziolinguistiko ezagunena eta gizartean baztertuena dena, aintzat hartu du eta baita seseo bilakabidea ere, zeina agian berrikuntza baita. Aldaera gordetzaileak ere baliatu ditu batzuetan sailkapenean, ezaugarri berriagoek baino hedadura handiagoa baldin badute batez ere: cantades zaharra vs. cantás edo cantais berriak; moito zaharra vs. muito, muto. Aldaera zinez gordetzaileak eta lokalizatuak ere baliatu ditu: esaterako, Leongo Ancares eskualdeko mintzoa sailkatzean bokalen sudurkaritasuna aintzat hartu du (1991 [1990]: 158). Dialektometria egiten dutenen artean ezaugarrien antzinatasunaren gaia ez da aintzat hartzen. Hans Goebl-ek aitortu digunez (2007), dialektoen sailkapen espazialaz kezkatzen da bereziki, eskualde jakin bateko kudeaketa dialektala zein den ulertzea du bere helburu nagusia, aztertzen diren ezaugarrien antzinatasuna ez da garrantzizko gaia berarentzat. Izan ere, errealitate dialektalean, ezaugarri zaharrenen, ez horren zaharren eta berrien arteko koexistentzia harmonikoa eta naturala gertatzen da. Hizkuntzalaritza historikoa eta dialektologia gurutzatzen diren gune bat bada, hitz edo aldaera batean ageri diren bi bilakabideren arteko kronologia erlatiboak finkatu nahi direnean plazaratzen zaiguna; eman dezagun adibide bat: komeni da jakitea, esaterako, hitz bukaerako halako bokalaren apokopea gertatzerako, hitzaren barreneko kontsonantea palatalizaturik zegoen, ala bilakabide hau bokala galdu ondokoa den, eta abar. Dialektoetan ageri diren aldaeren antzinatasunak zenbait argi ekar lezake hizkuntzalaritza historikoarentzat, eta horien artean, arkaismoek eskain dezaketen argitasuna berebizikoa izan daiteke. Arkaismoen antzinatasuna neurtzea jokabide zuzena da eta euskaran berean ageri zaizkigu hainbat eta hainbat adibide: XVI. mendean, esaterako, Bizkai aldean baziren bokal sudurkariak, nahiz euskararen historian XVI. mendea ez den batere “garai zaharra”. Zuberoan eta Erronkarin bokal sudurkariak gorde dira; hizkuntzaren historiatik begiraturik, bokal horiek beren ondoan gertatu zen kontsonante sudurkari baten arrastoa itsatsirik daramatela esan daiteke, baina bokal arteko kontsonantea galtzea eta bokalean kutsu sudurkaria itsatsirik gelditze hori, berrikuntza gertakaria izan zen garai batean. Dialektologian badira berrikuntza gutiko eremuak, berrikuntzak beste dialektoek baino bakanago dituzten mintzoak; greziera zaharraz diharduten hizkuntzalariei hori gertatzen zaie dialekto dorikoaren kasuan: oro har eta osotasunean harturik, dialekto dorikoak ez du ia berrikuntzarik; greziera zaharraren beste aldakiekiko, dorikoaz egin ohi den definizioa negatiboa da: ez du honelako berrikuntzarik... Greziera berrian halako “talde dialektal” berezi bat ageri da, geografikoki jarraitasunik ez duena: itzalirik den atenera zaharrak, Megarako dialektoak, Kymi-ko (Eubea) dialektoak eta Mani-ko (Peloponeso) dialektoak osatzen dute talde hau; batera dituzten ezaugarriak arkaismoak dira. Esanak esan, zehazteko legoke elkarren ondoko dialekto edo mintzoetan ageri diren arkaismo esklusiboei zein rol eman behar diegun, batez ere beste ezaugarri esklusibo ez zahar batzuekin koherentzia geolinguistikoan ageri baldin badira. [31] Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 239 IÑAKI CAMINO 6. BERRIKUNTZAK ETA ARKAISMOAK EUSKAL IKERKETETAN Koldo Zuazok dioenez (2006: 102, 104), euskal ikerketan bada berrikuntzak eta arkaismoak bereizten ez dituen joera bat, 1983ko Euskal Dialektologiaren Hastapenak liburuak urratu zuena: lan ildo honek Pedro Irizar zena (1991-2002) eta aldeak alde Iñaki Camino (gehienbat 2004a, 2004b, 2005, 2006) izan ditu jarraitzaile. Guk ez dugu uste 1983ko liburu hark inolako joerarik urratu zuenik, liburu edo lan egiteko molde haren jarraipen zuzena ez dakigu zein izan den. Egia da Euskal Dialektologiaren Hastapenak bere garaiko liburu kaxkar bat dela, zinez kaxkarra, nahi baldin bada; 1987ko bigarren argitalpena horren kaxkarra izan ez zuena, bestalde, egiari zor zaiona objektibitatez aitortu behar baldin bada eta jakintzagai bakoitza bere garaiko ezagutza mailaren ingurunean kokatuko bada; esate batera, 1983an edo 1987an ez zegoen Koldo Zuazoren dialektologiako lan argitaraturik. Garai hartan prestakuntzarik eta ezagutzarik ez zuen gazte talde batek liburu hori idatzi zuen, baina saioak ez zuen jarraipenik izan eta ez zuen biderik edo joerarik urratu, ekinbidea bertan ito zen eta partaideak bakoitza bere bidean abiatu ziren. Liburu hark sortu ahal izan zukeen eraginaz mintzatzen hasiz gero, froga daitekeena froga ez daitekeenetik bereiztea zail da eta aski subjektibo bilakatzen da liburuaren eraginaz esan litekeena. Ondoko urteetan gauza arras desberdinak egin dituzte liburu hura osatu zuten orduko gazteek: guk ez dugu hor “joera” bat ikusten. Liburu hura urrun dago egun dialektologia egiteko eretarik, 1983ko eta 1987ko edizioak ez dira egun egiten den dialektologiarekin alderatzekoak. Arkaismoak eta berrikuntzak ez bereiztea da Zuazok Caminoren 20042006ko eta Irizarren 1991-2002ko lanei leporatzen diena. Irizarren eta Caminoren lana, aldeak alde bateraturik aurkitzea harrigarri gertatzen zaigu: hasteko, ez dugu ikusten 1983ko liburuak zein eragin sortu zuen Irizarrengan. Azkoitiarra mendearen erditsutik ari zen Bonaparteren ildo metodologikoa hein batez baliatuz euskalkiez lan batzuk argitaratzen. Dialektoak sailkatzeaz denaz bezainbatean, guk arkaismoak eta berrikuntzak bereizi ditugu eta berrikuntzak izan dira gure lanaren oinarri. Guk berrikuntza berriak eta zaharragoak, bi motak aintzat harturik jokatu dugu, ez ditugu berrikuntza zaharrak baztertu: gure ikuspegi honek, dialektoen itxura sinkronikoan iraganak duen eraginari ere garrantzia eman nahi dio; aldiz, ikuspegi aktualistagoak hondarreko garaiari eta etorkizun hurbilari gehiago begiratzen dio. Bestalde, arkaismoaz zer ulertzen den ere ongi zehaztu beharreko gaia da, ez baitago irizpide bat bakarra errealitate honetaz: “arkaismo” izenaren zakura biltzen diren hizkuntza-ezaugarri guztiek ez dute izaera bera; cf. artikulu honetako 5.1. §, non lau arkaismo mota bederen aurkeztu diren. Gure ustean, geolinguistikoki aberats eta adierazgarri diren zenbait ezaugarri ez dira besterik gabe baztertzekoak “ez guztiz sistematikoak” eta “ez guztiz berriak” izateagatik, guk aintzat hartzen ditugu ezaugarri horiek ere, espazio linguistikoa den bezala itxuratzen, eratzen eta osatzen lagundu dutelako. Dialekto baten barrenean dauden ezaugarrien artean azken garaikoez gainera aitzinagokoak ere aintzat hartzen ditugu guk: mintzo baten edo dialek240 Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 [32] DIALEKTOLOGIAREN ALDERDI KRONOLOGIKOAZ to baten iragan hurbila, hondarreko mendeak aintzat hartzekoak dira guk uste sailkapen dialektala egitean, non eta egungo garaian mintzo batek edo dialekto batek itzuli gaitza egin ez duen, ezaugarri berri eta geolinguistikoki definitu sail handi bat bildu duelako eta sail berri honek ordura arteko ezaugarri gehienak ordezkatu dituelako. Mintzo batean ordezkapenaren bidez iraganeko ezaugarri gehienak itzalpera joan badira, azken garaian mintzo hori beste talde lektal batera osoki lerratu bada, mintzo horren edo dialekto horren sailkapena ere berritu eta aldatu beharko dela deritzogu. Horrelakoak ez diren kasuetan, uste dugu ezaugarri berri-berriez landa, hondarreko mendeetan dialektoa itxuratu dutenak eta egungo mintzoan dirautenak ere garrantzi handikoak direla eta horregatik idatzi ditugu Arakilgo mintzoaren gaineko 2005 eta 2006ko artikuluak. Ezin atzendu da, gainera, tradizioko dialektologian, indoeuropera aztertu dutenen artean egon den ohitura, arbola genealogikoarekin lotua dena, non zatiketa gardenak eragin dituzten antzinako berrikuntzak, taldekatzeak egiteko aukera ematen dutenak, guztiz aintzat hartzen baitira; ikus, halaz ere, mintzo baten definizio genealogikoaz landa definizio arealaren beharra ere izaten dela, Bloomfield-en ohar klasikoak gogorarazten digunez: arlo indoeuroparrean, hedadura geografiko zabaleko zenbait isoglosak arazotsutzat jo ditzakegun eremuak eragin ditu eta banaketaren aldetik mugaren arazoa begien aitzinera ekarri digu: isoglosok erakusten digutenez, philum edo familia indoeuroparraren adarrak ez ziren gauzatu, senide zenbaitek osatutako erkidego guztiz uniforme baten berehalako banaketa edo hausturatik (Bloomfield 1973 [1933]: 321). Hizkuntza indoeuroparren artean, geografikoki elkarri gainjarririk dauden hizkuntza-ezaugarriek osatu dituzten isoglosen konfigurazio batzuk badira, indoeuroperaren arbola genealogikoarekiko bat ez datozenak. Gerta liteke, bestalde, zail izatea eskualde batean banaketa geolinguistikoak soilik ezaugarri berri eta sistematikoen arabera finkatzea, horren ugari ez direlako. Baina “ez guztiz sistematikoak” eta “ez guztiz berriak” diren ezaugarri batzuk eremu koherentetzat har ditzakegun alderdi batzuetara biltzen badira, eta hain zuzen ere, sistematikoak eta berriak diren beste ezaugarri bakan batzuekin alderdi horietara biltzen badira, ez da gure asmoa ezaugarri horiei ezikusiarena egitea. Lehen mailako eta kalitate handiko ezaugarri sailkatzaile garden bakanekin batera doazen ezaugarri horiek, hain emankor ez direnak baina emankortasunik gabeak ere ez diren “bigarren mailako” ezaugarri horiek, gramatikaren eta ideologiaren izenean sakrifikatzeak ez gaitu asetzen, bereziki berdintasun-eremu zabala izanik, ezaugarri desberdintzaile eta beraz sailkatzaile anitz ageri ez den eskualde batean, bigarren mailako ezaugarri horiek ere eskualde edo alderdi geolinguistiko batzuk finkatzeko balio baldin badute; guk honela ulertu dugu Nafarroa Behereko mintzoen egituraren auzia (2004b). Nafarroa Behereko euskara aztertzean, mendebaleko alderdia karakterizatzeko zortzi berrikuntza eta bi hautu baliatu genituen; Amikuzekoan, berriz, ezaugarri sistematikoetan zazpi berrikuntza, hautu bat eta arkaismo bat eta hain sistematiko ez diren tasunetan, aldiz, bederatzi berrikuntza, hiru hautu eta hiru arkaismo. Bereziki nabarmendu genuen Baigorriko mintzoaren kasuan, dituen berrikuntzek Nafarroa Behereko gainerako eskual[33] Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 241 IÑAKI CAMINO deetan aldaera lehiakide zaharragoak dituztela eta gainerako Nafarroa Behereak dituen berrikuntza ugari Baigorrin falta dela. Nafarroa Behereko euskara aztertzean berrikuntzen arabera lan egin genuen, ez berrikuntzak eta arkaismoak bereizi gabe, guk ez dugu Euskal Dialektologiaren inolako tradiziorik hautsi. Hobe genuen, beharbada, elgar aldaeran berrikuntza dagoela adierazi izana, *hark har > alkar bilakabidetik datorrenez, baina gauza nabarmena iruditu zitzaigun, aipatu beharrik ez zuena. Beste alderdi batzuetan ez dago hain nabarmen ezaugarriak zaharrak ala berriak diren: iduri luke Baigorrin aditzondoetan falta den “ozena + herskari ahoskabea” kontsonante taldea –nuntik ‘nondik’, niuntik ‘nehondik’, heentik ‘hemendik’, hantik ‘handik’, hanko ‘hango’, hemenko ‘hemengo’, eunko ‘egungo’ erako adibideetakoa– zaharra dela, baina deklinabideko izen arruntetan Nafarroa Beherean beti aldaera ahostunak agertzeak halako susmoa eragiten zuen gu baitan. Iduri luke, bestalde, etxen / etxean bereizketan etxen aldaera bederen, Baigorrin ageri ez dena, zaharra dela; beharbada bereizketa bera ere zaharra da, eta etxean baizik ez darabilen Baigorri da berritzaile. Euskaraz denboran zenbat eta gibelerago jo palatalizazio gutiago ageri denez, Nafarroa Behereko ekialdeko eta Zuberoako aldaera palatalizatuak dirateke berriago, gauzak hala baldin badira bederen, eta Baigorri aldeko bustigabeak zaharrago, nahiz ibar honetako despalatalizazio bilakabide batzuk berriak diren. Ez dakigu, ordea, nintzan aldaera nintzen baino zaharrago ote den; aukera dago nintzan zaharragoa izateko. Bestalde, ez da berria ekialdeko mintzoetan dagoen eta Baigorrin falta den -(a)la adlatiboko atzizkia: tarteko a hori, Julen Manterolak “ha < har”-tik eratortzen duena (2006), berriagoa dateke, baina ezin har dezakegu -ra zahartzat, -ra morfemaren antzinatasunaren aurka mintzo diren argudio tipologikoak lekuko: egoera zaharraren jarraitzaile da adlatiboko -la aldaera (Joseba A. Lakarrak adierazia). Ezaugarri honetan ere, Baigorri -ra aldaera berritzaile orokorrari lotu zaio, Lapurdi gehiena eta Hego Euskal Herri guztia bezala, beste behin gainerako Nafarroa Beheretik saihesturik. Bestalde, Nor aditz saileko iraganean ginen, zinen / ginden, zinden bitasuna ageri da Nafarroa Behere guztian Baigorrin izan ezik; Amikuzen bada ginten ere. Aldaeron arteko erlazio kronologikoa finkatzea zail da: -te- edo beharbada -de- hori morfema plurala izan liteke eta antzinatasuna eduki lezake, gogoan izanik, Nafarroa Behereaz gainera, “nde” erako adizkiak Zuberoan, Erronkarin, Aezkoan, Erroibarren –Orreaga Ibarrak adierazia–, Itzarbeibarren, Oltza zendean eta are Zegaman ere ageri direla. Mitxelenak berrikuntzatzat jo zituen Burundako gindan, zindan, zindain (1977: 306, 308, 359-360) eta Irigoienek despalatalizaziotzat (1987: 28). Berrikuntza baldin bada, bilakabide bera egin duten eskualde itxuraz beregain anitz ez ote dira horiek? Zernahi ere den, bada gu baino anitzez jakintsuago denik gai hauetarako. Arakilgo euskaraz diharduten 2005 eta 2006ko gure saioetan berrikuntzen arabera lan egin dugu. Sakana erdialdeko mintzoek falta dituzten eta Arakilen eta Irañetan badiren berrikuntzen arabera finkatu genituen muga batzuk, berrikuntza horiek Nafarroako erdigunekoak direlako, eskualde horietako esklusiboak direlako eta Sakana erdialdean ageri ez direlako. Bestalde, Sakana erdialdean gertatu diren berrikuntza esklusibo arras berezi batzuk Irañetan 242 Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 [34] DIALEKTOLOGIAREN ALDERDI KRONOLOGIKOAZ eta Arakil ibarrean falta izateari ere garrantzi handia eman genion: IrañetaArakil ibarreko euskara eta Sakana erdialdeko mintzoa ez direla sail berekoak adierazi nahi genuen. Horrek ez du ukatzen, jakina, Irañetako euskarak Sakana erdialdekoarekin lotura hertsia duela, baina ñabardurak eta argitasunak eskaintzen dizkio auziari. Berrikuntzen arabera lan egin genuela argi eta esplizituki ageri da bi saioetan: (2005: 271, 273, 276, 280, 285); (2006: 55, 59, 61, 63, 64, 65, 66, 67). Sailkapen dialektalak egitean hondarreko garaiko berrikuntzak baliatu behar direla defendatzea, ala lehenagokoak ere aintzat har daitezkeela defendatzea, bi jokabideak zilegi dira. Gai hau zinez eztabaidagarri da, jakina, eta aukera bakoitzak bere on-gaitzak zuzenean loturik dakartza: egungo mintzoak dituen berrikuntzei begiratzen bazaie, norat doan erakutsiko dugu; aldiz, egungo eta lehenagoko berrikuntzei begiratzen bazaie, mintzo horrek egun dituen ezaugarrien jatorria eta izaera argitzen ahalko ditugu. Bada esan bat hondarreko urteetan zenbaitek etengabe errepikatzen dutena: euskara anitz aldatu omen da Bonapartez geroztik eta egungo euskararen –eta ez ordukoaren– azterketa egitea dagokigu oraingo dialektologialarioi. Oraingoa aztertzea ongi dago, baina ezin pentsatuko dugu Bonaparteren garaiko euskara egungo ereduak baliatuz aztertzea lan alferra denik. Uste ote du norbaitek orduko eta oraingo euskalki sailkapenen emaitza desberdinak iragan denborari baizik ez zaizkiola zor? Sailkapenen emaitza desberdinean ez ote du iragan den denborak baino, orduko eta egungo ereduen arteko desberdintasunak, hizkuntzalariaren irizpide berrien sortak, eragin handiagoa izan? Edo iragan denborak bezainbat bederen? Guk hala uste dugu. Dialektologiari ezin bukatuzko auziak ekarri ohi dizkion eta oraino ere ekarriko dizkion ñabardura hauek alde bat utzirik, funtsean guk ere Zuazok bezala, ohiko sistema darabilgu dialektoak sailkatzeko, ñabardurak ñabardura eta aldeak alde, hizkuntzalari anitzek hor gaindi –edo nahi bada nazioartean– erabili ohi dutena. Honetaz esplizituki idatzi dugu hondarreko urteotan: geografiaren iragazkia asetzen duten berrikuntza esklusibo, bateratzaile, sistematiko ahalaz garaikideak –ahalaz hori nabarmendurik– aldarrikatu ditugu guk ere dialektologiarako: (2002: 4-7; 2003: 430; 2004a: 76-78; 2004b: 483; 2004c: 59). Ez da halabeharrez gertatu, beraz, tesi zuzendari Koldo Zuazo bera izan zuen Irantzu Epelde ikertzaileak gure irizpideak aipatu izana (2004: 664): ...hautatu beharreko hizkuntza ezaugarrien inguruko irizpide teorikometodologikoak ere zehaztu dira. Iñaki Caminoren arabera (2004: 59), hizkera bat ongien ordezkatzen duten hizkuntza ezaugarriak «esklusiboak, bateratzaileak, sistematikoak eta garaikideak diren berrikuntzak» dira. Hartara, nabarmena da, salbuespenak salbuespen eta ñabardurak ñabardura, berrikuntzak baliatuz eta arkaismoez bereiziz lan egin dugula eta berrikuntzen alde esplizituki idatzi dugula. Euskal Dialektologiak egun dauzkan ikertzaileetan aitzindariena eta hoberena Koldo Zuazo da, denok aitortu beharko genukeen gauza da hori; ezaugarri zaharrekiko guk ez dugu beti berak bezalako erabaki zorrotzik hartu, ñabardurak daude bakoitzaren jokabidean, baina horretatik ez da jarraitzen guk berrikuntzak eta arkaismoak bereizi ez ditugunik, ezta batzuk eta besteak bereizteko Euskal Dialektologian 1964tik datorren tradizioa eten dugunik ere. [35] Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 243 IÑAKI CAMINO BIBLIOGRAFIA ALVAR, M., 1956-1957, J. Séguy. 1954. Atlas linguistique et ethnographique de la Gascogne. Vol. 1 lanaren aipamena, Archivo de Filología Aragonesa 8-9, 260-261. BALDINGER, K., 1972 [1958], La formación de los dominios lingüísticos en la Península Ibérica, Gredos, Madril. BIRNBAUM, H., 1996, “The dialects of Common Slavic”, in H. BIRNBAUM & J. PUHVEL (arg.), 1966, 153-197. BIRNBAUM, H. & J. PUHVEL (arg.), 1966, Ancient Indoeuropean dialects. Proceedings of the Conference on Indoeuropean Linguistics heald at the University of California, Los Angeles, april 25-27, 1963, University of California press, Berkeley & Los Angeles. BLAŽEK, V. 2007, “From August Schleicher to Sergei Starostin. On the development of the tree-diagram models of the Indo-European languages”, The Journal of Indo-European Studies, 35, 1 & 2, 82-109. BLOOMFIELD, L., 1973, [1933], Language, George Allen & Unwin LTD, Londres. CAMINO, I., 1997, Aezkoako euskararen azterketa dialektologikoa, Nafarroako Gobernua, Iruñea. —, 2002, “Koldo Mitxelena eta Euskal Dialektologiaren garapena azken mende erdian (II)”, EHU-ren Donostiako XXI Uda ikastaroetan 2002/VIII/24an eman hitzaldi argitaragabea. —, 2003, “Hego-nafarreraren egituraz”, FLV, 94, 427-468. —, 2004a, “Irizpide metodologikoak egungo Euskal Dialektologian”, Euskera, 49/1, 67-102. —, 2004b, “Nafarroa Behereko euskara”, FLV, 97, 445-486. —, 2004c, Hego-nafarrera, Nafarroako Gobernua, Iruñea. —, 2005, “Arakilgo euskara: kokagunearen auzia eta datuen fidagarritasuna”, FLV, 99, 265286. —, 2006, “Irañetako eta Arakilgo mintzoaren gurpilean”, FLV, 101, 55-68. CAMPBELL, L., 1985, “Areal linguistics and its implications for historical linguistics”, in J. FISIAK (arg.), Proceedings of the Sixth International Conference of Historical Linguistics, Benjamins, Amsterdam, 25-51. CORTELAZZO, M., 1969, Avviamento critico allo studio della dialettologia italiana (1). Problemi e metodi, Pacini editore, Pisa. COWGILL, W. C., 1966, “Ancient greek dialectology in the light of Mycenaean”, in H. BIRNBAUM & J. PUHVEL (arg.), 1966, 77-95. EMENEAU, M. B., 1966, “The dialects of Old Indo-Aryan”, in H. BIRNBAUM & J. PUHVEL (arg.), 1966, 123-138. EPELDE, I., 2004, “Larresoroko gaur egungo euskara”, Euskera, 49/2, 663-677. ERDOZIA, J. L., 2004, Sakanako hiztegi dialektologikoa, Nafarroako Gobernua & Euskaltzaindia, Iruñea & Bilbo. FERNÁNDEZ REI, F., 1991 [1990], Dialectoloxía da lingua galega, 2. argit., Xerais, Vigo. GORROCHATEGUI, J., 1991, “Descripción y posición lingüística del celtibérico”, in J. A. LAKARRA (arg.), Memoriae L. Mitxelena Magistri Sacrum, ASJU-ren gehigarriak 14, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, 3-31. HAINBAT EGILE, 1983, Euskal dialektologiaren hastapenak, Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo. Bigarren edizioa 1987koa da. HAAS, M. R., 1966, “Historical linguistics and the genetic relationship of languages”, in Th. A. SEBEOK (arg.), Current Trends in Linguistics 3, Mouton, The Hague & Paris, 113-153. HAMP, E. P., 1966, “The position of Albanian”, in H. BIRNBAUM & J. PUHVEL (arg.), 1966, 97-121. HOENIGSWALD, H. M., 1966, “Criteria for the subgrouping of languages”, in H. BIRNBAUM & J. PUHVEL (arg.), 1966, 1-12. HURTADO, I., 2001, Goierriko eta Tolosalde hegoaldeko hizkerak, Goierriko Euskal Eskola Kultur Elkartea, Maizpide Euskaltegia & Lazkaoko Udala. IRIGOIEN, A., 1987, De re philologica linguae vasconicae II, Bilbo. KORTMANN, B., 2004, “Introduction”, in B. KORTMANN (arg.), Dialectology meets Typology. Dialect grammar from a cross-linguistic perspective, Mouton de Gruyter, Berlin-New York, 1-10. LAKARRA, J. A., 2004, “Lazarragaren eskuizkribua. (XVI. mendea): lehen hurbilketa”, Edilán - Ars Libris. 244 Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 [36] DIALEKTOLOGIAREN ALDERDI KRONOLOGIKOAZ —, 2005, “Prolegómenos a la reconstrucción de segundo grado y al análisis del cambio tipológico en (proto)vasco”, Palaeohispanica, 5, 407-470. LÓPEZ EIRE, A., 1977, “Nuevas perspectivas metodológicas en dialectología griega”, Helmantica, 28, 315-329. —, 1978, “Problemática actual de la dialectología griega”, in Actas del V Congreso Español de Estudios Clásicos. Madrid, 20 al 25 de abril de 1976, Publicaciones de la Sociedad Española de Estudios Clásicos, Madril, 457-479. —, & J. MÉNDEZ DOSUNA, 1980, “El problema de los dialectos dóricos y noroccidentales”, Emerita, 48, 15-30. —, & A. LILLO ALCARAZ, 1983, “En torno a la clasificación dialectal del panfilio”, Emerita, 51, 5-27. LOPEZ-MUGARTZA, J. K., 2006, Erronkari eta Ansoko toponimiaz, EHU-ko tesi argitaragabea. MAKAZAGA, J. M., 2007, Elgoibarko euskara. Berbak, egiturak eta irakurgaiak, Elgoibarko Udala, Elgoibarko Izarra & Badihardugu. MANTEROLA, J., 2006, “-a euskal artikulu definituaren gainean zenbait ohar”, ASJU, 40/1-2, 651-676. MELIS, L., 1989, “La notion de dialecte supralocal: essai de définition dialectométrique”, Orbis, 33, 1-2, 70-74. MILROY, J., 1995, W. Labov. 1994, Principles of linguistic change lanaren aipamena, Journal of Linguistics, 31/2, 435-439. MITXELENA, K., 1958, “Introducción”, in N. Landuchio, Dictionarium linguae cantabricae (1562), Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, 7-48. —, 1960, “Guipuzcoano y vasco”, BAP, 16, 236-238. Ikus orain SHLV, 320-322. —, 1964, Sobre el pasado de la lengua vasca, Auñamendi, Donostia. Ikus orain SHLV, 1-73. —, 1977 [1961], Fonética histórica vasca [FHV], 2. ed., Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia. NEWTON, B., 1972, The generative interpretation of dialect. A study of Modern Greek dialectology, Cambridge University Press. PAWLEY, A., 1999, “Chasing rainbows: implications for the rapid dispersal of Austronesian languages for subgrouping and reconstruction”, in E. ZEITOUN & P. JEN-KUEY (arg.), Selected papers from eighth international conference on Austronesian linguistics, Academica Sinica, Taipei, 95-138. PILCH, H., 1988, “Dialectology in historical grammar”, in J. FISIAK (arg.), Historical dialectology. Regional and social, Mouton de Gruyter, Berlin-New York-Amsterdam, 417-442. RODRÍGUEZ ADRADOS, F., 1952, La dialectología griega como fuente para el estudio de las migraciones indoeuropeas en Grecia, Universidad de Salamanca, Salamanca. —, 1998, La dialectología griega, Ediciones clásicas, Madril. —, 1999, Historia de la lengua griega. De los orígenes a nuestros días, Gredos, Madril. RUIPÉREZ, M. S., 1953, “Sobre la prehistoria de los dialectos griegos”, Emerita, 21, 253-266. SALABERRI ZARATIEGI, P., 1996, “Toponimia eta dialektologiaren arteko harremanen inguruan: Artaxonako jabego genitiboaz eta bestez”, FLV, 72, 223-234. SALVADOR, G., 1965, “Encuesta en Andiñuela”, Archivum, 15, 190-255. SENN, A., 1966, “The relationships of Baltic and Slavic”, in H. BIRNBAUM & J. PUHVEL (arg.), 1966, 139-151. SOUTHWORTH, F. C., 1964, “Family-tree diagrams”, Language, 40, 557-565. TOSCO, M., 2000, “Is there an “Ethiopian language area”?”, Anthropological linguistics, 42/3, 329-365. TOVAR, A., 1944, “Ensayo sobre la estratigrafía de los dialectos griegos”, Emerita, 12, 245-335. VILLAR, F., 1996, Los indoeuropeos y los orígenes de Europa. Lenguaje e historia, 2. ed., Gredos, Madril. WATKINS, C., 1966, “Italo-Celtic revisited”, in H. BIRNBAUM & J. PUHVEL (arg.), 1966, 2950. ZUAZO, K., 1998, “Euskalkiak. Gaur”, FLV, 78, 191-233. —, 2006, Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta tokiko batua, Badihardugu. Deba Ibarreko Euskera Elkartia. [37] Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 245 IÑAKI CAMINO LABURPENA Dialektologiaren alderdi kronologikoaz Hizkuntzalariak goiz ohartu ziren hizkuntzaren historia eta dialektologia uztarturik daudela. Tradizioko dialektologian ikertzaileek alderdi kronologikoaz izan duten arretaren berri dakar gure saio honek eta adibidetzat grezieraren eta euskararen dialektoez arduratu direnen jarduna dakargu. Hizkuntza-ezaugarrien artean ohiz baliatzen den berrikuntza / hautu / arkaismo banaketa klasikoa aurkeztu dugu eta baita bakoitzaren inguruan ñabardura eta xehetasun franko eman ere. Ereduak berrikuntzak eta arkaismoak bereizteko dituen arazoez eta hizkuntzaren hiru osagai hauek erkidego dialektalak bermatzeko duten balio frogatzaile desberdinaz hainbat berri dakargu. Artikuluaren bukaeran, 2006ko liburu didaktiko batean Koldo Zuazok hondarreko urteetako gure lanaz egin duen kritika bati aurre egin diogu. Gako hitzak: Kronologia, berrikuntza, arkaismoa, hautua, erkidego dialektala. RESUMEN Aspectos cronológicos en dialectología Los lingüistas se apercibieron pronto de la estrecha relación que existe entre la historia de la lengua y la dialectología. Nuestro artículo muestra la atención que los investigadores de la dialectología han prestado al ámbito cronológico; muchos de nuestros ejemplos proceden del campo de la dialectología griega y de la vasca. Presentamos la clásica distinción entre innovaciones, elecciones y arcaísmos con matizaciones y detalles de diversa índole. Mostramos también las dificultades que encuentra el método a la hora de distinguir dentro de una lengua entre innovaciones y arcaísmos; por otro lado, hacemos referencia a la distinta valoración que en dialectología se hace sobre el poder probatorio de innovaciones, elecciones y arcaísmos a la hora de determinar comunidades dialectales. Al final del artículo hacemos frente a una crítica que sobre nuestro trabajo de los últimos años vierte Koldo Zuazo en un libro de afán didáctico publicado en 2006. Palabras clave: Cronología, innovación, arcaísmo, elección, comunidad dialectal. RÉSUMÉ Aspects chronologiques en dialectologie Les linguistes se sont vite aperçus de l’étroite relation existant entre l’histoire de la langue et la dialectologie. Notre article montre l’intérêt que les chercheurs en dialectologie ont porté au domaine chronologique ; nombreux sont nos exemples qui proviennent du domaine des dialectologies grecque et basque. Nous présentons la distinction classique entre innovations, élections et archaïsmes avec des nuances et des détails de toutes sortes. Nous montrons également les difficultés que rencontre la méthode au moment de déterminer des communautés dialectales. À la fin de l’article nous affrontons une critique faite par Koldo Zuazo dans un livre à caractère didactique publié en 2006 contre le travail que nous avons effectué ces dernières années. Mots clef: chronologie, innovation, archaïsme, élection, communauté dialectale. 246 Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 [38] DIALEKTOLOGIAREN ALDERDI KRONOLOGIKOAZ ABSTRACT Chronological aspects of dialectology Linguists were quick to notice the close relationship between the history of language and dialectology. This article centres on the attention which dialectology researchers have paid to the field of chronology, many of the examples used coming from Greek and Basque dialectology. The classic distinction between innovations, choices and archaisms with qualifications and a range of different details is presented. The difficulties encountered by the method when it comes to distinguishing between innovations and archaisms within the language is also shown; reference is also made to the different value placed in dialectology on the evidential power of innovations, choices and archaisms when it comes to determining dialectal communities. At the end of the article, there is a response to the criticisms of our work made over recent years by Koldo Zuazo in a book published in 2006 which aims to be didactic. Key words: chronology, innovation, archaism, choice, dialectal community. [39] Fontes Linguae Vasconum (FLV), 108 (2008), 209-247 247