Shortcuts: WD:INTRO, WD:I
Wikidata:Sarrera
Wikidata Wikimedia Fundazioaren proiektu bat da: datu sekundarioak biltzen dituen datu base aske, kolaboratzaile eta hizkuntza anitza da. Helburua datuak biltzea eta egituratzea da Wikipedia, Wikimedia Commons eta Wikipediako beste proiektuei babesa eta kalitate bermea emateko.
Wikidata datu egituratuak biltzen dituen bigarren mailako datu-base eleaniztuna da, Wikipedia, Wikimedia Commons, Wikimedia mugimenduaren beste wikiak eta mundu osoko edonori laguntzeko balio duena.
Zer esan nahi du honek?
Ikus dezagun sarrerako adierazpena polikiago:
- Askea. Wikidatan dauden datuak Creative Commons Jabetza Publikoa 1.0 lizentziapean argitaratzen dira, datuen berreralbilpen anitza zabalduz. Egin dezakezu datuak kopiatu, aldatu, banatu eta hobetu, baita helburu komertzialekin ere, eta guztia baimena eskatu beharrik gabe.
- Kolaboratzailea. Datuak Wikidatako editoreek sartu eta mantentzen dituzte, edukiak sortu eta kudeatzeko arauei buruz erabakitzen baitute. Botek ere datuak sartzen dituzte Wikidatan.
- Eleanitza. Datuak aldatzea, erabiltzea, berrerabiltzea eta nabigatzea erabat eleanitza da. Edozein hizkuntzatan sartzen den datua berehala eskuragarri dago gainerako hizkuntza guztietan; edozein hizkuntzetan editatzea posible da eta hobesten da.
- Datu base sekundarioa. Wikidatak ez ditu adierazpen soilak biltzen, haien iturriak jasotzen ditu ere, eta hala, eskuragarri dagoen ezagutzaren aniztasuna islatzeaz gain, egiazgarritasunaren nozioarekin bat egiten du.
- Datu egituratuak biltzen.
Antolatze-maila altua ezartzeak Wikimedia eta hirugarrenen proiektuetan datuak erraz berrerabiltzeko aukera ematen du, eta ordenagailuei horiek prozesatu eta “ulertzeko” aukera ematen die.
- Wikimedia proiektuentzat laguntza. Wikidatak Wikipediari laguntzen dio mantentzeko errezagoak diren hizkuntzen arteko loturen eta infotaulen bitartez. Horrela, Wikipediako lan karga gutxitu egiten da eta kalitatea hobetzen da. Hizkuntza batean gertatzen diren hobekuntzak eta eguneraketak gainerako guztientzat eskuragarri daude.
- Munduko edonorentzat. Edonork erabil dezake Wikidata modu askotan, aplikazioak programatzeko interfazea erabiliz.
Nola funtzionatzen du Wikidatak?
Wiki hau Wikidata errepositorioa da. Errepositorioa datuen biltegi nagusia da, bertara konektatua dagoen edozein Wiki bezeroren eskura dagoena. datuak errepositorioan gordez gero, Wikidatatik era dinamikoan kargatzen diren eduki guztiak ez dute ez itzuliak izan behar ezta gaurkotuan izan behar Wiki bezero bakoitzean. Horrez gain, Wikidatak Wikipediaren hizkuntzen arteko lotura guztiak zentralizatu ditu.
Wikidata biltegi zentrala da, eta beste batzuek ere erabil dezakete, Wikimedia Foundation-ek mantentzen dituen wiki biltegiak, esaterako. Wikidataz dinamikoki kargatutako edukia ez da mantendu behar banakako wiki proiektu bakoitzean. Adibidez, estatistikak, datak, kokapenak eta beste datu komun batzuk Wikidatan zentralizatuta egon daitezke.
Wikidata errepositorioa
Wikidataren gordelekua itemez (elementuak) osatuta dago batez ere, eta bakoitzak etiketa bat (label), describapen bat eta alias batzuk ditu. Artikuluak modu bakarrean identifikatzen dira, Q
aurrizki batekin, Douglas Adams (Q42) bezala.
Statements describe detailed characteristics of an Item and consist of a property and a value. Properties in Wikidata have a P
followed by a number, such as with educated at (P69).
klausulek item baten ezaugarri zehatzak deskribatzen dituzte; bakoitzak propietate bat eta balio bat ditu. Wikidatako propietateek P
aurrizki bat dute, eta ondoren zenbaki bat, educated at (P69) bezala.
Pertsona batentzat, propietate bat erants dezakezu non hezi zen zehazteko, eskola baten balio bat zehaztuz. Eraikinetarako, koordenatu geografikoen propietateak eslei daitezke, luzeraren eta latitudearen balioak zehaztuz. Propietateak kanpoko datu-baseetara ere konekta daitezke. Elementu bat kanpoko datu-base batera konektatzen duen propietate bati, liburutegiek eta artxiboek erabiltzen duten autoritatea kontrolatzeko datu-basea, identifikatzaile deritzo. Sitelink esteka bereziak artikulu bat lotzen dute beste wiki bezeroekin, hala nola, Wikipedia, Wikibooks edo Wikiquote.
Informazio hori guztia edozein hizkuntzatan ager daiteke, baita datuak beste hizkuntza batean sortzen badira ere. Balio horietara sartzean, wiki-bezeroak daturik eguneratuenak erakutsiko ditu.
Itema | Propietatea | Balioa |
---|---|---|
Q42 | P69 | Q691283 |
Douglas Adams | educated at | St John's College |
Wikidatarekin lanean
Wikidatan sartzeko hainbat modu daude, built-in tresnak erabiliz, kanpoko tresnak edo programazio-interfazeen bidez.
- Wikidata Query eta Reasonator dira Wikidatako itemak bilatu eta aztertzeko ohiko tresnak. tools orriak aztertu beharreko proiektu interesgarri ugari ditu.
- wiki bezeroak bere orrietako datuetara sar daiteke Lua Scribunto interfacea erabiliz. Datu guztiak modu independentean bilatu ditzakezu Wikidata APIa erabiliz.
Nondik hasi
Erabiltzaile berrientzat diseinatutako Wikidata tourrak dira Wikidatari buruz gehiago ikasteko lekurik onenak.
Zenbait lotura hasteko:
- Konfiguratu zure lankide ezarpenak, bereziki 'Babel' luzapena, zure hizkuntza hobespenak aukeratzeko
- Lagundu falta diren etiketekin eta deskribapenekin
- Lagundu interwiki gatazkekin eta arauen haustearekin
- Hobetu ausazko elementu
- Itzultzen lagundu
Nola lagundu dezaket?
Segi aurrera eta hasi editatzen. Editatzea da Wikidataren egiturari eta kontzeptuei buruz ikasteko modurik hoberena. Wikidataren kontzeptuetan sakondu nahi baduzu, begiratu laguntza orrialdeak. Zalantzarik baduzu, idatz itzazu proiektuaren txatean edo jarri harremanetan garapen taldearekin.